31/2019 FORU LEGEA, abenduaren 23koa, hein batean aldatzen duena Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Legea

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

255. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 31a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 31/2019 FORU LEGEA, abenduaren 23koa, hein batean aldatzen duena Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Legea NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, HEIN BATEAN ALDATZEN DUENA ONDAREAREN GAINEKO ZERGARI BURUZKO FORU LEGEA.

HITZAURREA

Foru lege honen xedea da Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Legea hein batean aldatzea. Gaur egun, Nafarroan, zerga honen zergadunek zerga-oinarrian sartuta dituzte jarduera ekonomikoei atxikitako ondasun eta eskubideak, bai eta jarduera ekonomikoak egiten dituzten entitateetako partaidetzak ere, subjektu pasiboak zuzendaritza-funtzioak betetzen dituenean. Ondoren, zilegi dute ondasun eta eskubide edo partaidetza horien balioari dagokion kuota-zati proportzionalaren 100eko 100eko kenkaria aplikatzea, balio hori 1.000.000 eurora bitartekoa denean, eta balio horretatik gorako gaindikinaren zati proportzionalaren 100eko 95ekoa. Aldaketa honen helburua da Nafarroako araudia alderdi horretan parekatzea Euskal Autonomia Erkidegoko foru-araudietan eta lurralde erkidekoan ezarritakoarekin; hau da, ondasun, eskubide eta partaidetza horietarako dagoen kenkaria ezabatu eta salbuespena deklaratzen da.

Proiektu hau egitean aintzat hartu dira arauketa onaren printzipioak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 129. artikuluan ezarriak. Hala, foru lege honek bere xede propioagatik betetzen ditu beharrizan eta eraginkortasun printzipioak, tributuak aldatzeko ez baitago lege-aldaketaz bestelako aukerarik, tributu-arloan indarrean dagoen lege-erreserbaren ondorioz, zeina Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 11. artikuluan ezartzen baita.

Foru legea, hori prestatzeko prozedura eta gainerako arauetan dituen efektuak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Ogasunaren webgunean argitaratzeak zaindu du gardentasun- eta irisgarritasun-printzipioak errespetatuak izatea.

Era berean, kontuan izan da gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren printzipioa, eta aldaketak egin dira, arauan hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiltzearren.

Lege arauan daude artikulu bakar bat, Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Legea aldatzen duena, xedapen indargabetzaile bat eta azken xedapen bat.

Artikulu bakarra.–Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Legea.

Ondarearen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR