31/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, “Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen XI. Saria”ren deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak hainbat eginkizun esleitzen dizkio departamentuari; besteak beste, kalitatearen hobekuntza sustatzea, horixe baita Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean xedatutakoaren esparruan lortu beharreko helburu garrantzitsuenetako bat.

Eskumen hori gauzatzeko, departamentuak, “Tomás y Lydia Recari García” Fundazioarekin elkarlanean, “Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen XI. Saria”ren deialdia egin du, urtero deitzen baita.

Gizarte zerbitzuen kalitatea osoko kontzeptu gisa ulertu behar da, erabiltzaileen bizi-kalitatea bermatzen lagundu behar duena, haiek sistemaren erdigunea direla.

Deialdi honetan jardunbide egokiak aplikatzen dituzten entitateen lana jendaurrean aitortzen segituko da, bai gizarte zerbitzuen erabiltzaileen arretaren arloan, bai enpleguaren kalitatean edo/eta antolakundeen kudeaketa hobetzen.

Pertsonen eskubideei eta bizi-kalitateari buruzko modalitateari dagokionez, jardunbide egokiak bultzatu nahi dira, pertsonek egunero eman dezaten iritzia eta erabaki dezaten beren zainketari buruz eta beren harreman eta jarduerei buruz, horrela askatasun handiagoa izanen baitute beren eguneroko bizitza kudeatzeko. Hortaz, haien eskubideen eta nahien errespetuan oinarritzen da arreta, horren ondorioz erabakiak hartzeko orduan zenbait arrisku hartu behar badira ere.

Horregatik, epaimahaiarentzat lehentasunezko irizpidea izanen da autonomia pertsonala eta erabakiak hartzea zenbateraino sustatzen den.

Enpleguaren kalitateari edo/eta antolakundeen kudeaketa hobekuntzari buruzko parte-hartzeari dagokionez, lan arauditik haratagoko ekintzak bultzatu gogo dira, antolakundean lan egiten dutenen bizi-kalitatea hobetzearren, lankidetzarako eta elkarri laguntzeko jarrerak ezarriz, aniztasuna kontuan hartuz, ongizatea bilatuz eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak kentzeko ekintzen mesede arituz.

Enpleguaren kalitatea hobetzeak zerbitzuaren eraginkortasuna eta eragimena hobetzen laguntzen du. Lanaren barne-antolaketa ona izateak, kudeaketa pertsonalak egiteko malgutasuna edukitzeak, prestakuntza planak izateak, gizarteratzeko zailtasunak dituzten langileak kontratatzeak, lan baldintza onak ezartzeak eta antzeko jokabideek laneko gogobetetze-maila eta entitatearen partaide izatearen sentimendua handitzen laguntzen dute. Gainera, laneko errendimendua eta pertsonei eta familiei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzen laguntzen dute.

Antolakundeen kudeaketa hobetzeak emandako zerbitzuaren eragimena eta eraginkortasuna hobetzen ere laguntzen du. Plangintza bat izatea, baita liderren sostengua ere, prozesuen arabera kudeatzea, prestakuntza planak izatea, laneko taldeak egitea eta adierazleen bidez ebaluatzea lagungarriak dira erabiltzaileei zerbitzua emateko, erabateko kalitatean oinarritzen den arreta-eredu bat baliatuz.

Sariaren hamaikagarren deialdi honen bidez, esan denarekin bat datozen jardunbide egokiak aplikatzen dituzten entitateen lana jendaurrean aitortu nahi da, egunero gizarte zerbitzuen kalitatea hobetzen diharduten horiei, hain zuzen ere.

Horregatik guztiagatik, sariaren helburua mantentzen da: pertsonenganako arreta eta enpleguaren kalitatea edo/eta antolakundeen kudeaketaren hobekuntza helburu dituzten jardunbide egokiak zabaltzea eta jakitera ematea, beste esparru batzuetara heda daitezen eta beste entitate eta zentroentzat pizgarri izan daitezen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR