31/2015 FORU DEKRETUA, maiatzaren 27koa. Honen bidez aldatzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Nafarroako Gizarte Langileen Elkargo Ofizialak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak sinatutako “Osasun eskualde oinarrizkoetako gizarte langileei buruzko epaiak betearazteko akordioa” betetzeko, beharrezkoa da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilla aldatzea, aipatutako akordioan ezarritakoa jasotzeko.

Orobat, ikusten da aldatu behar direla martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lan Eskaintza Publikoan sartutako lanpostu huts batzuk, eta eskaintza horretako Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko (OOLT) medikuaren zenbait lanpostu zehaztu behar direla.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Kontu-hartze Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko maiatzaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

    Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

    LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

    Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusia:

    Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 1844 zenbakia duena plantilla organikoan.

    HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

    Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia:

    –ILZko aholkularia. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 30091 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –ILZko aholkularia. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuek zenbaki hauek dituzte plantilla organikoan: 30302, 30742, 31741, 32467 eta 34428.

    OSASUN DEPARTAMENTUA.

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

    Nafarroako Ospitalegunea:

    –OLT/EUD*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 61638 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Horniduren kontrolatzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 64087 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Osasun laguntzailea*(PT). Lanpostu huts bat, funtzionarioen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR