31/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren azaroaren 28ko 5121/1997 Foru Aginduaren bidez deitutako irrati-lehiaketa ebazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren azaroaren 28ko 5121/1997 Foru Aginduaren bidez, frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzuaren kontzesioen deialdia eta kontratazio espedientea onetsi ziren.

    Bestalde, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren urtarrilaren 20ko 177/1998 Foru Aginduaren bidez, deialdian jardun behar zuen kontratazio mahaia izendatu zen.

    Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren uztailaren 15eko 2343/1998 Foru Aginduaren bidez, Universidad de Navarrari eta Medios de Comunicación 21 enpresari esleitu zitzaien Iruñeko bi emisoren kontzesioa.

    Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2005eko abenduaren 22ko 1140/2005 epaiak partez baietsi zuen Iruñeko Komunikabideak, S.A.k foru agindu horren kontra jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta, horrenbestez, foru agindua baliogabetzea ezarri zuen. Orobat, agindu zuen espediente administratiboa atzera eramatea, kontratazio mahaiak behar den proposamena egin zezan, osoki eta xeheki baloratuz eta administrazio klausula partikularren orrian ezarritako irizpide guztiei behar den puntuazio zehatza emanez, eta behin egiaztaturik, prozedurak aurrera egin zezala.

  2. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 24ko 17/2006 Foru Aginduaren bidez, xedatu zen aipatutako epaia bete zedila.

    2006ko martxoaren 6an, kontratazio mahaiak erabaki zuen zer puntuazio eman Iruñeko bi emisoretarako aurkeztutako eskaintzei, eta ezarri zuen puntuaziorik altuenak Universidad de Navarrak eta Medios de Comunicación 21, S.L.k lortu zituztela. Horrenbestez, 2006ko martxoaren 29an bi entitate horien aldeko esleipen proposamena egin zuen.

    Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 8ko 278/2006 Foru Aginduak Universidad de Navarrari eta Medios de Comunicación 21, S.L.ri esleitu zizkien behin-behinekoz irrati-difusioko bi kontzesioak.

    Iruñeko Komunikabideak, S.A.k gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen foru agindu horren kontra, baina Nafarroako Gobernuak, 2007ko otsailaren 12ko Erabakiaren bidez, ezetsi zuen.

    Erabaki horren kontra Iruñeko Komunikabideak, S.A.k administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, 2009ko abenduaren 30eko 803/2009 epaiaren bidez, partez baietsi zuen. Epai horren epaitzan xedatu zen aipatutako kontzesio administratiboen esleipen prozeduran atzera egitea “gure 2005eko abenduaren 22ko epaian ezarri zen uneraino. Horrenbestez, inpugnatutako ebazpena baliogabeturik, eta espediente administratiboan atzera eginik, kontratazio mahaiak behar den proposamena eginen du, osoki eta xeheki baloratuz eta administrazio klausula partikularren orrian ezarritako irizpide guztiei behar den puntuazio zehatza emanez, eta, behin egiaztaturik, prozedurak aurrera egin dezala”.

    2009ko abenduaren 30eko epai horren kontra kasazio-errekurtso bana jarri zuten Nafarroako Gobernuak eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR