30E/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko diru-laguntzetarako deialdia onesten duena 2018rako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gure Foru komunitatearen gizarte kontzientziaz jabeturik, Nafarroako erakundeek funtsak ematen dituzte Garapen Jasangarriaren Helburuak (Nazio Batuek 2015eko irailean hitzartuak) lortzeko. Funts horiek herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrerako ekarpen solidarioak dira, eta garapenerako laguntza ofizial gisa ematen dira.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak, apirilaren 6ko 4/2010 Foru Legeak aldatutakoak, nazioarteko ekintza solidarioaren arlo honen printzipioak, helburuak eta bitartekoak ezartzen ditu, besteak beste. Zehazki, 14. artikuluak xedatzen du, garapenerako lankidetza jarduerak sustatzeko, funts publikoak erabiliko direla, besteak beste.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, bai eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea ere.

Horrenbestez, beharrezkoa da garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko 2018ko diru-laguntzen araubidea erregulatuko duten oinarriak ezarri eta deialdi baten bidez argitaratzea, diru-laguntza horietan publizitate, gardentasun, lehia, objektibotasun, berdintasun, kontrol eta bereizkeriarik ezaren printzipioak bermatzeko, baita Administrazio emaileak finkaturiko helburuak lortzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko berdintasuna eta eragimena ere.

Nafarroako Gobernuak 2018ko otsailaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, Eskubide Sozialetako Departamentuari baimena eman zitzaion urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko, garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko diru-laguntzen 2018ko deialdirako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko diru-laguntzetarako 2018ko deialdia onestea.

  2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

  3. Guztira, 8.024.988 euroko urte anitzeko gastua baimentzea, honela banatuta:

    2018ko ekitaldirako, guztira 4.824.988 euro. Horietatik 2.540.298 euro “PFEZaren %0,7ko Funtsa. Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004 91100 4819 143105 partidaren kargura ordainduko dira, eta 2.284.690 euro “Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004 91100 4819 143102 (E) partidaren kargura.

    2019ko eta 2020ko ekitaldietarako, 1.600.000 euro bideratuko dira ekitaldi bakoitzean; betiere, 2019. eta 2020. urteetako gastuen aurrekontuetan xede horretarako gaitzen diren partidetan kreditu nahikoa bada.

  4. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

  5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  6. Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentrora, Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2018ko apirilaren 16an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

    1. ERANSKINA

    Garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko diru-laguntzetarako 2018ko deialdiaren oinarriak

    Lehena.–Xedea eta helburua.

  7. Eskubide Sozialetako Departamentuak 2018., 2019. eta 2020. urteetarako diru-laguntzen deialdia egin du garapenerako gobernuz kanpoko Nafarroako erakundeek (hemendik aurrera, GGKE) garapen bidean diren herrialdeetako populazio andeatu eta ahulen alde egiten dituzten esku-hartze sozialak eta ekonomikoak finantzatzeko. Nafarroako entitateek proposatzen dituzten esku-hartze horiek, herrialde horietan dituzten solaskideekin elkarlanean burutzen direnek, pobreziaren aurka borrokatzea eta giza garapena sustatzea dituzte helburu.

  8. Esku-hartzeak hiru mota edo modalitatetakoak izaten ahalko dira:

    –A) modalitatea. Garapeneko mikroekintzak; ekipamendu ondasunetan edo beste gauza batzuetan inbertsioak egitea helburu duten esku-hartzeak dira garapenerako proiektu batean erabiltzeko edo denboraren eta diruaren aldetik proiektu horiek bezain garrantzitsuak ez diren jarduketak egiteko.

    –B) modalitatea. Garapeneko proiektuak; herritarren bizimodua hobetzeko esku-hartzeak dira, urtebeterako diseinatuak, nahiz geroan fase gehiago izaten ahal dituzten.

    –C) modalitatea. Garapeneko programak; esku-hartze integralak dira edo jarduketa eremuan edo eskualdean eragin handia dutenak, urtebetetik gorakoak, haien iraupena eta jasangarritasuna lortze aldera.

  9. Garapen bidean edo trantsizioan dauden herrialde edo lurraldetzat hartuko dira ELGA-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mendeko Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLP) onuradunen egungo zerrendan daudenak.

    Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

    2018an guztira 4.824.988 euro daude xede horietarako, hiru modalitateetan honela banaturik:

    –A) modalitatea. Garapeneko mikroekintzak, 284.690 euro, “Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004 91100 4819 143102 (E) partidaren kargura.

    –B) modalitatea. Garapeneko proiektuak, 2.940.298 euro. Horietatik 2.540.298 euro “PFEZaren %0,7ko Funtsa” izeneko 900004 91100 4819 43105 partidaren kargura, eta 400.000 euro, “Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004 91100 4819 143102 (E) partidaren kargura.

    –C) modalitatea. Garapeneko programak, 1.600.000 euro, “Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004 91100 4819 143102 (E) partidaren kargura.

    2019ko eta 2020ko ekitaldietarako, eta C) modalitaterako (garapeneko programak) soilik, 1.600.000 euro egotziko dira ekitaldi bakoitzean; betiere, 2019. eta 2020. urteetako gastuen aurrekontuetan xede horretarako gaitzen diren partidetan kreditu nahikoa bada.

    Modalitateren batean aurreikusitako kreditua agortzen ez bada, sobratzen den dirua besteen artean banatuko da, lehentasun hurrenkera honi jarraituz: B) modalitatea (garapeneko proiektuak), C) modalitatea (garapeneko programak) eta A) modalitatea (garapeneko mikroekintzak).

    Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

    Deialdi honen xede diren diru-laguntzak hartu ahal izateko, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Pertsona juridikoak izatea, legez eratuak eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, inskribatuak egotea Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan.

    2. Nafarroako Foru Komunitatean izan beharko dute ordezkaritza iraunkorra, non ez diren nazioarteko erakundeak.

    3. Esku-hartzea egin behar den eskualdean tokiko bazkide edo partaide bat izatea, hura gauzatzeko. Tokiko bazkideak pertsona juridikoa izan beharko du, herrialde onuraduneko legediaren arabera.

    4. Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea, eta zorrik ez izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

    5. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.

    6. Gainera, bi entitate edo gehiagoren batasunek ere hartzen ahalko dute parte, berezko nortasun juridikoa edukita edo ez, eta, hortaz, onuradunak izaten ahalko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat. Kasu horretan, batasuneko entitate bakoitzak lehen aipatutako baldintza guztiak bete beharko ditu.

      Laugarrena.–Esku-hartzeetan bete beharreko baldintzak.

      Diru-laguntzak hartu ahal izateko, entitateek aurkezten dituzten esku-hartzeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    7. Deialdi honen lehen oinarriko xede eta helburuei eta Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluetako printzipioei lotzea.

    8. Jarduerak 2018an hastea. Ondorio horretarako, ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera-eguntzat, salbu eta entitate onuradunak lehenagoko bat adierazten badu berariaz. A) eta B) modalitateetako esku-hartzeak hasten diren egunetik gehienez ere urtebeteko epean egin beharko dira. Garapeneko programen kasuan (C modalitatea) esku-hartzea hasten den egunetik gehienez ere 36 hilabeteko epean egin beharko da. Hori guztia eskatzen ahal diren luzapenak deusetan galarazi gabe.

    9. Diruz laguntzen ahal diren zeharkako kostuak diru-laguntzaren %10 izanen dira gehienez ere.

    10. Hauek dira esku-hartze bakoitzeko eta urtebeterako, zein den kasua, eskatzen ahal diren gehieneko zenbatekoak:

      –A) modalitatea: 30.000 euro.

      –B) modalitatea: 90.000 euro.

      –C) modalitatea: 200.000 euro urte bakoitzerako.

    11. A) eta B) modalitateetako esku-hartzeak garapen bidean edo trantsizioan dauden herrialde edo lurraldeetan egin beharko dira, hau da, ELGA-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mendeko Garapenerako Laguntza Batzordearen onuradunen indarreko zerrendan daudenetan. Deialdi honetan ez dira sartuko sahararrekin egin beharreko esku-hartzeak, horretarako berariazko deialdia baita.

    12. C) modalitateko esku-hartzeak gutxienez hurrengo herri edo herrialdeetako batean gauzatu beharko dira, osorik edo partez: Peru, Bolivia, Ekuador, Kolonbia, El Salvador, Guatemala, Haiti, Nikaragua, Kongoko E.D., Tanzania, Kenya, Mali, Mozambike, Ruanda, Uganda eta Palestinar Herria.

      Bosgarrena.–Diru-laguntzen bateragarritasuna.

  10. Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR