308/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, familia ugarientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2015. urteko deialdirako baimendutako gastuari 60.940 euro gehitzen dizkiona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Politiketako kontseilariaren martxoaren 9ko 181/2015 Foru Aginduaren bidez, familia ugarientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2015. urteko deialdiaren oinarriak onetsi ziren, eta 200.000 euroko gastua onetsi zen 2015eko ekitaldira luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 930002 94200 4809 231509 kontu-sailaren kargura.

Foru aginduaren hirugarren puntuan ezartzen da eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko dela, behar den aurrekontu gehikuntzaren bidez.

Gaur den egunean, aurreikusita dagoen mugaz gaindiko gastua 60.940 eurokoa da, eta baloratu diren 315 espedienteri dagokie. Beraz, beharrezkoa da deialdian baimendutako gastua zenbateko horretan handitzea.

Ikusirik Familiaren eta Adingabeen zuzendariordearen txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Familia ugarientzako laguntza ekonomikoen 2015. urteko deialdirako baimendutako gastuari 60.940 euro gehitzea, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Familia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR