301/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 6koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ATARIKOA

Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen oinarrizko baldintzak arautzen ditu, Mendekotasuna dutenen Autonomiarako eta Arretarako Sistema bat sortuz, administrazio publiko guztien elkarlanarekin eta partaidetzarekin.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea onesteak, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez erregelamendua geroago garatzearekin eta ondoren, martxoaren 20ko 30/2019 Foru Dekretuaren bidez, hura aldatzearekin batera, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen bultzada eta prozesu berri bat ekarri du, Espainiako Konstituzioak ezartzen duen gizarte estatuaren ereduan aurrera egitea sustatzen duena, Nafarroako herritarren ongizatean aurrerapena ekarriz.

Hori kontuan harturik, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Mendekotasun Agentzia sortu zuen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez. Erakunde hori mendekotasun egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonei arreta emateko gizarte zerbitzuak kudeatzeko ereduak egituratu eta berrantolatzeko asmoz sortu zen. Geroago, erregulazio hori ordeztu zuten uztailaren 25eko 74/2012 Foru Dekretuak eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuak, berriz ere ematen baitio erakunde autonomoari familiendako, eta adingabeen sustapenerako, arretarako eta babeserako politiken kudeaketa.

Azken urteotan bildutako esperientziaren ondorioz, eta Gobernuaren eta Departamentuaren egitura organiko berriak onetsi direnez, gomendagarria da Agentziaren Estatutu berriak egitea. Izan ere, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuen egitura berria ezarri zen, eta abuztuaren 14ko 92/2019 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Eskubide Sozialetako Departamentuaren oinarrizko egitura. Azkeneko dekretu horren artikulu bakarrean xedatzen da Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoa erakunde horri atxikita gelditzen dela.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 49.2 artikuluak xedatzen du erakunde publikoen estatutuak Nafarroako Gobernuaren dekretu bidez onetsiko direla, erakundea atxikita duen departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko azaroaren seian egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Estatutuak onestea.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi dira. Horien testua foru dekretu honen eranskinean ageri da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Xedapen gehigarri bakarra.–Balorazio Zentroko zuzendariaren izendapena berrestea.

Berresten da, baldintza berberetan, Balorazio Ataleko buruaren izendapena, orain Balorazio Zentroko zuzendaria izanen baita.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra.–Administrazio unitateen iraupena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalarena baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behineko egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte betetzen zituzten eginkizunen arabera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, eta, bereziki, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretua.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Erregelamendua garatzeko ahalmena.

Eskubide Sozialetako kontseilariari baimena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

  1. TITULUA

    Izaera, atxikipena eta eskumenak

    1. artikulua. Izaera.

      Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde administratibo autonomo bat da, berezko nortasun juridikoa duena, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, bere xedeak bete ahal izateko.

    2. artikulua. Atxikipena.

      Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia, bere xedeak betetzeko, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak plangintzari eta politika orokorrari dagokienez ematen dituen jarraibideen menpean eta hari atxikia dago. Hortaz, departamentu horren esku gelditzen dira Agentzia kontrolatu eta babesteko ahalmenak, estatutuetan, foru legedian eta antolamendu juridiko administratiboan esleitzen zaizkionak.

    3. artikulua. Eskumenak.

      Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari dagokio autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko politikak adinekoei eta desgaitasunak eta/edo eritasun mentalak dituztenei arreta emateko Nafarroan koordinatu eta kudeatzeko eskumena, baita adingabeen sustapen, arreta eta babeserako politikak eta familiei begira ezartzen direnak koordinatu eta kudeatzeko eskumena ere.

      Eskumen horiek garatzeko, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Mendekotasuna eta desgaitasuna baloratzeko behar diren zerbitzuak eta baliabideak kudeatzea.

      2. Mendekotasun eta/edo desgaitasun egoeran bizi diren pertsonei arreta emateko behar diren zerbitzuen eta baliabideen zorroa kudeatzea.

      3. Autonomia pertsonala sustatzeko, mendekotasunari aurrea hartzeko eta mendekotasun eta/edo desgaitasun egoeran bizi diren pertsonei arreta emateko behar diren zerbitzuak eta baliabideak kudeatzea, hala berekiak, nola ekimen pribatuko entitateenak, pertsonari bere ohiko giroan irauteko erraztasunak ematea helburu.

      4. Gizarte eta osasun arloko baliabideak garatu eta kudeatzea, bere eta entitate laguntzaileen programa eta ekintzen bidez, departamentuen arteko koordinazioa sustatuz.

      5. Herritarrei informazioa eskaini, erraztu, hurbildu eta eskuragarri jartzea.

      6. Baliabideak lortzea mendekotasun eta desgaitasun arloko arreta eta sostengu programetarako.

      7. Autonomia sustatzeko eta mendekotasunari eta desgaitasunari aurrea hartzeko indarreko araudia bete beharraren ondoriozko jarduketak egitea, Foru Komunitateko edozein erakunde publikok eskatuta.

      8. Departamentuak mendekotasunaren eta desgaitasunaren arloan dituen planak eta programak diseinatzen, gauzatzen, ebaluatzen eta jarraipena egiten laguntzea.

      9. Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari eta desgaitasunari aurrea hartzeko programetarako baliabideak indartu eta bideratzea.

      10. Familientzako politikak diseinatu, abian jarri, koordinatu eta ebaluatzea Nafarroako Foru Komunitatean, baita haurren eta nerabeen sustapen, arreta eta babeserako ezartzen direnak ere.

      11. Haur eskolak kudeatzea bere eskumen eremutik.

      12. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoei laguntza ematea herritarren ardurakidetza publiko eta pribatua bultzatzen duen politika bat gara dezaten familiei dagokienez.

      13. Nafarroan autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari eta desgaitasunari aurrea hartzeko gaietan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta gainerako administrazio publiko, erakunde entitate eta erakunde publiko zein pribatuen arteko harremanak sustatzea, baita familientzako eta adingabeentzako politikak koordinatu eta kudeatzeko eskumenak ere.

      14. Departamentuari arau berriak proposatzea eta haiek prestatzen laguntzea.

        ñ) Departamentuari finantzaketa beharrak proposatzea programak garatzeko.

      15. Antzeko eginkizunak, Agentziaren helburuak lortzen laguntzen badute.

  2. TITULUA

    Egitura organikoa

  3. KAPITULUA

    Zuzendaritza organoak

    1. artikulua. Zuzendaritza organoak.

    Honako hauek dira Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendaritza organoak:

    1. Gobernu Kontseilua.

    2. Kudeaketako zuzendaritza.

    3. Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetza.

    4. Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetza.

    5. Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetza.

  4. KAPITULUA

    Gobernu Kontseilua

    1. artikulua. Osaera.

    2. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluak honako kide hauek ditu:

      1. Kontseiluko burua: Eskubide Sozialetako kontseilaria. Kanpoan badago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak ordeztuko du.

      2. Batzordekideak: Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzailea eta zuzendariordeak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea eta osasunaren, hezkuntzaren, aurrekontuen eta ondarearen arloetan eskumena duten zuzendari nagusiak.

      Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko hiru kide ere izanen dira Gobernu Kontseiluko kide, organo hartan Foru Komunitateko Administrazioaren izenean aritzen ez diren kideen artetik hautatuko direnak.

    3. Departamentuak Gobernu Kontseiluan dituen kideen zuzendaritza karguren bat hutsik geldituz gero, Eskubide Sozialetako kontseilari titularrak haien ordezkoak izendatuko ditu, aldi baterako, behin betiko izendapenak egin bitartean.

    4. artikulua. Ahalmenak.

      Gobernu Kontseiluak ahalmen hauek ditu:

      1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren ondarea administratzea.

      2. Ondasun higiezinen erosketa edo haiek erabiltzearen gaineko edozein egintza proposatzea.

      3. Gizarte zerbitzuen sistema publikoko zentro eta zerbitzuetan sartzeko baremoa onestea.

      4. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR