300/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 6koa, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa sortzea xedatu zen.

Erakunde publiko hori zerga sistema aplikatzeko ardura duen antolakunde administratiboa da, eta eginkizun horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean eta haren kontura aritzen da. Tributuak zuzen eta eraginkortasunez kudeatu eta biltzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egitea dagokio, bai eta haien gaineko arauak zorrotz eta modu orokorrean betetzen direla bermatzea ere.

Gaur egun, erakunde honen antolakuntza eta funtzionamendua abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Estatutuek gobernatzen dituzte.

Foru dekretu honen bidez aurrekoa indargabetzen bada ere eta, ondorioz, erakunde autonomoarentzako estatutu berriak onartzen badira ere, erabaki horren arrazoia ez da erakunde publiko horren egituran edo funtzionamenduan funtsezko aldaketak egin beharra, funtsean aldaketarik gabe jarraitzen baitute; baizik eta aldaketa horiek, nolabaiteko garrantzia izan arren, aginduetako askori eragiten dietela, kontuan hartu behar baitira erakundea berrantolatzeko irizpide berriak, eremu funtzionalen aldaketa batzuk eta aurreko estatutuak onetsi zirenetik hona sortutako legeria berriak ekarritako egokitzapen logikoak.

Formari dagokionez, aipatzekoa da Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organiko berria onetsi berri duen foru dekretuak, 3. artikuluan, erakundearen izena aldatzea xedatu duela, Nafarroako Foru Ogasuna izena hartu baitu.

Garrantzitsuagoa da azpimarratzea, alderdi substantiboetan sartuta, estatutuetan ez dela aurreikusten erakunde autonomoaren egituran hazkunderik eta zerbitzuen eta atalen kopurua bere horretan mantenduko dela. Ondorioz, egindako aldaketek ez dute inolako gastu igoerarik ekarriko. Hala, sortu berri den organo bakarra, Zuzendaritza Batzordea, koordinazio- eta jarraipen-organo bat da, zeina, neurri handi batean, de facto funtzionatzen ari baitzen, kostu ekonomikorik gabe.

Arlo organiko eta funtzionalean, komeni da nabarmentzea, halaber, Administrazio Atala, orain arte Kudeaketako Zuzendaritzari zuzenean atxikita zegoena, Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuan integratzen dela, eta, horregatik, Zerbitzu horri Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzua deituko zaio. Halaber, Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalak Identifikazio, Truke eta Eredu Informatiboen Atala izena hartuko du aurrerantzean.

Erakundearen eremu funtzionaletan ere zenbait aldaketa gertatzen dira bere zerbitzu eta atalek bete behar dituzten eginkizunetan, eta hori guztia bakoitzaren eskumenak argitzera, egungo egoeretara egokitzera eta koordinazio handiagoa eta jarduera eraginkorragoa bilatzera bideratuta dago. Ildo horretan, aipatzekoak dira, besteak beste, Diru-bilketa Zerbitzuan egindako aldaketak, atzerapenei buruzko eskumena Atzerapenen Kudeaketa Atalean zentralizatuz eta Zerga Bilketako Atalean zorren kudeaketa premiamendu bidetik kontzentratuz.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 129. artikuluak ezartzen duenez, arauaren zioen azalpenean behar bezala justifikatu behar da arautze onaren printzipioetara egokitzen dela. Arau honek printzipio horiek zehazki betetzen dituela uste da.

Hitz batean, helburua da erakunde autonomo horri tresna onenak ematea esleiturik dituen eginkizunak eraginkortasun handienarekin betetzeko. Bestalde, proportzionaltasun printzipioaren ikuspegitik, estali beharreko beharrari erantzuteko ezinbestekoa den gutxieneko erregulazioa jasotzen da, hain murriztaileak ez diren edo betebehar gutxiago ezartzen dituzten beste erregulazio-aukera batzuei bide eman gabe.

Foru dekretu honek ere segurtasun juridikoaren printzipioa betetzen du, uste baita araua bat datorrela hura integratzen den gainerako ordenamendu juridikoarekin. Hori horrela, behar bezala betetzen duen xedea da arau esparru egonkorra sortzea, aurreikusteko modukoa, integratua, argia eta ziurra, ezaguterraza eta ulerterraza eta, beraz, pertsonen eta enpresen jarduketa eta erabakiak hartzeko prozesua erraztuko dituena.

Azken batean, eraginkortasun printzipioa ere betetzen da, kontuan hartzen bada arauak ez dakarrela karga handiagorik, ez eta baliabide publiko gehigarririk ere, aurreko araudi egoerarekin alderatuta, gastu publikoa handitzea ez dakarrelako.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko azaroaren seian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Estatutuak onestea.

Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dira. Horien testua honen ondotik erantsi da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Araudiko aipamenak.

Indarreko legeriak Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoari egiten dizkion aipamen guztiak Nafarroako Foru Ogasunari egiten zaizkiola ulertuko da.

Tributuei buruzko arauetan aurreko egituraren arabera eratutako unitate organikoak aipatuz gero, ulertuko da foru dekretu honen ondorioz beren eginkizunak bereganatu direnak direla, nahiz eta beste izen bat hartu.

Bigarren xedapen gehigarria.–Izendapenak eta baldintzak berrestea.

  1. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

    1. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria, aurrerantzean Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuko zuzendari izanen dena.

    2. Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Ataleko burua, aurrerantzean Identifikazio, Truke eta Eredu Informatiboen Ataleko buru izanen dena.

  2. Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen behin-behineko plantilla organikoa aldatu zuen abenduaren 13ko 380/1993 Foru Dekretuaren artikulu bakarreko lehenbiziko puntuan xedatua Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuko zuzendariari aplikatzen zaio, haren izendapenaren egunetik aurrera.

    XEDAPEN IRAGANKORRA

    Xedapen iragankor bakarra.–Atalak baino maila txikiagokoak diren unitateak.

    Foru dekretu honetan ezarritako egiturak ez du eraginik izanen ataletik beherako administrazio unitateen egungo atxikipenean eta eginkizunetan, harik eta abenduaren 15eko 105/2015 Foru Agindua aldatzen ez den arte (105/2015 Foru Agindua, erakunde autonomo horren antolaketa egitura ezartzen duena, atalarena baino maila txikiagoko administrazio unitateen mailan).

    XEDAPEN INDARGABETZAILEA

    Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuak onetsi zituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretua.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetako lehena.–Garapena eta betearazpena.

    Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2019ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

    NAFARROAKO FORU OGASUNA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

    1. TITULUA

    Xedapen orokorrak

  3. artikulua. Izena eta izaera juridikoa.

    Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoa da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 46.1. a) artikuluan aurreikusitakoetako bat.

    Erakunde autonomo honek nortasun juridiko propioa du, eta jarduteko gaitasuna, ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion helburuak betetzeko.

  4. artikulua. Atxikipena.

    Nafarroako Foru Ogasuna, bere helburuak betetzeko, Nafarroako Gobernuak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak plangintzaren eta politika orokorraren arloan ematen dituzten aginpideen menean dago. Bestalde, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikirik dago, eta departamentu horren esku izanen dira hura kontrolatzeko Estatutuetan, foru legerian eta administrazioaren ordenamendu juridikoan esleitzen zaizkion ahalmenak.

  5. artikulua. Eskumenak.

    Ordenamendu juridikoak eman diezaiokeen beste edozein eginkizun alde batera utzi gabe, erakunde autonomoari dagokio Nafarroako Ogasun Publikoaren tributu sistema aplikatzea. Horretarako, Nafarroako Foru Ogasunaren ardura da baliabide pertsonal, material eta tekniko guztiak behar bezala koordinatzea, tributuen kudeaketa eta bilketa zuzen eta eraginkorra lortzeko. Izan ere, azken helburua zerga arloko araudia orokorrean zehatz-mehatz betetzea da, alde batera utzi gabe zergadunaren segurtasun juridikoa, eta araudi horrek sorrarazten duen zeharkako presio fiskala gutxituz. Xede horrekin, Nafarroako Foru Ogasunak bere esku dauden jarduera guztiak burutuko ditu.

    1. TITULUA

      Egitura organikoa

    2. KAPITULUA

      Zuzendaritza organoak

  6. artikulua. Zuzendaritza organoak.

    Nafarroako Foru Ogasuneko Zuzendaritza organoak hauek dira:

    –Gobernu Kontseilua.

    –Kudeaketako Zuzendaritza.

    –Zuzendaritza Batzordea.

  7. ATALA

    Gobernu Kontseilua

  8. artikulua. Gobernu Kontseiluaren egitura.

    Gobernu Kontseilua kide hauek osatuko dute:

    Kontseiluko burua:

    –Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularra.

    Kontseiluko kideak:

    –Nafarroako Foru Ogasuneko Kudeaketako Zuzendaritzaren titularra.

    –Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiaren titularra.

    –Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren titularra.

    –Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren titularra.

    Eritasunagatik edo beste arrazoi batzuengatik Departamentuaren titularra ez dagoelarik, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea arituko da burutzan.

    Nafarroako Foru Ogasuneko arduradunak Gobernu Kontseiluaren bilkuretara joaten ahalko dira, hizpidea dutela baina botorik gabe.

    Gobernu Kontseiluko kideren bat ez badago edo haren tokia hutsik badago, Ekonomia eta Ogasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR