30/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horietarako behar diren langileak Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko esparruan, ikusirik 2021eko martxoaren 26rako iragarritako greba orokorraren deialdia.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 30/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horietarako behar diren langileak Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko esparruan, ikusirik 2021eko martxoaren 26rako iragarritako greba orokorraren deialdia. CGT-LKN sindikatuak 2 orduko greba orokorrerako deia egin du 2021eko martxoaren 26rako, lan txanda guztietan, zehazki, ordutegi hauetan: 04:00etatik 06:00etara (martxoaren 25eko gaueko txanda), 12:00etatik 14:00etara (goizeko txanda) eta 14:00etatik 16:00etara (arratsaldeko txanda). Grebak Nafarroako Foru Komunitatearen eremu geografikoaren barruan ezarrita dauden enpresa eta erakunde guztietako langile eta enplegatu publikoek egiten dituzten lan eta funtzionario jarduera guztiei eraginen die, zein den ere langile horien enpresa edo administrazioen eremua.

Gobernuko agintaritzari dagokio funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren zehazteko eskumena, bai eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzekoa ere, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Nafarroako Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49. eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Era berean, ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuaren bidez, behar diren neurriak hartu ziren, lanuzteetarako deialdiak direla-eta, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen oinarrizko zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko. Foru dekretu horrek, egoera honetan aplikatzekoa denak, lehen xedapen gehigarrian, ahalmena ematen die Nafarroako Gobernuko kontseilariei funtsezko prestazio publikoetarako gutxieneko zerbitzuak ezar ditzaten, baita horiei arreta emateko behar diren langileak ere, betiere grebarako deia egin duten sindikatuei entzun ondoren.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko organo eskudunek dagozkien jarduketak eginik Greba Batzordean (enplegatu publikoei dagokienez) eta Hezkuntza Departamentuak ere berari dagozkion jarduketak eginik Greba Batzordean (funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxe pribatu itundu edo diruz lagunduetako langileei dagokienez), beharrezkoa da gutxieneko zerbitzuei arreta emateko behar diren langileak zehaztea.

Hezkuntza funtsezko zerbitzu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR