30/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez 2020. urterako garatzen baitira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 30/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez 2020. urterako garatzen baitira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua. Zenbatespen objektiboaren araubidea, enpresa txiki eta ertainen eta profesionalen etekinak zehazteari dagokionez, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 36. artikuluan eta haren erregelamenduaren 32. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita dago.

Bestalde, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 67. eta 68. artikuluek araubide berezi erraztua arautzen dute, eta zergaren erregelamenduaren 23. artikuluak eta hurrengoek garatzen.

Arau horietan aurreikusita dago zenbatespen objektiboaren araubidea eta araubide berezi erraztua edo nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia batera eta koordinaturik aplikatuko direla, eta behar den foru aginduak aipatu koordinazio horrek bere baitan hartu behar dituen jarduerak edo jarduera sektoreak zehaztuko dituela eta aplikatzekoak diren zeinu, indize edo moduluak eta horiek behar bezala konputatzeko beharrezkoak diren jarraibideak finkatuko dituela.

Foru agindu honen egitura urtarrilaren 29ko 12/2019 Foru Aginduarena bezalatsukoa da; izan ere, haren bidez garatu ziren, 2019. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua.

Oro har, 2020rako ezarritako indize eta moduluek ez dute igoerarik izan iazkoen aldean.

Nolanahi ere, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerei dagozkien datu eta etekin ekonomikoez egindako analisia ikusirik, beharrezkotzat jo da aldatzea “Nekazaritza, abeltzaintza eta basozaintzako jarduerak” izeneko I. eranskineko zenbait jardueraren etekin indizeak. Horrela, taldez aldatu dira zitrikoak ez diren frutak eta olio-landareak produzitzeko nekazaritzako jarduerak, eta horien etekin indizea murriztu da.

II.III.3 eranskinean, “bertze jarduera batzuk” epigrafeko zeinu, indize edo moduluak aplikatzeko definizio bateratuetan, aldatu da soldatako langileak direla subjektu pasiboaren ezkontidea eta seme-alaba adingabeak, haiei Gizarte Segurantzako afiliazioan eginiko aldaketetara egokitzeko. Gisa horretan, soldatako langiletzat joko dira baldin eta, oraingo baldintzak beteta, alta emanda badaude kasuan kasuko Gizarte Segurantzaren araubidean (lehen araubide orokorra baino ez zen onartzen), eta, gainera, baldintza berri gisa, eskatzen da lan-etekinak 190 informazio ereduan aitortzea.

Lau xedapen gehigarri erantsi dira. Lehendabizikoan, langileen kontratazioa sustatzeko asmoz, baina betiere zerga kostu handiagoak sortu gabe, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari dagokionez ezarri da ezen baldin 2020. urtean “soldatako langileak” moduluan 2019ko moduluarekin alderatuta igoerarik izan bada, bi moduluen arteko alde positibo horri zero koefizientea aplikatuko zaiola.

Bigarrenean xedatu da jarduera 2020an hasi eta etekin garbia pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean zehazten duten subjektu pasiboek %60ko murriztapena izanen dutela etekin horretan jarduera hasi duten zergaldian, eta %30 hurrengoan. %70eko murriztapena izanen da bi zergaldietan, baldin eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten subjektu pasibo desgaituak badira.

Hirugarrenean, %5eko murriztapena jasotzen da 2019. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean etekin garbiaren kalkuluari aplikatzeko, urtarrilaren 29ko 12/2019 Foru Aginduaren I. eta II. eranskinetan jasotako jarduera ekonomiko guztietan.

Azkenik, laugarrenean, zailtasun ekonomiko bereziak jasaten ari diren zenbait nekazaritza eta abeltzaintza jardueraren indizeak aldatzen dira 2019. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari dagokionez.

Horrenbertzez,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Zenbatespen objektiboaren araubidean eta araubide berezi erraztuan batera sarturiko jarduerak.

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztua ondorengo jarduerei edo jarduera sektoreei aplikatuko zaizkie:

EJZ JARDUERA EKONOMIKOA
0 atala Norberaren konturako abeltzaintza.
- Azienda hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuak.
- Nekazariek edo abeltzainek egiten dituzten bertzelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezitik kanpo baldin badaude.
- Basogintzako jardueretako titularrek egiten dituzten bertzelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezitik kanpo baldin badaude.
- Apartzeria araubideko nekazaritzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.
- Apartzeria araubideko basogintzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.
- Produktu natural, begetal edo animalia-produktuen transformazio-, elaborazio- edo manufaktura-prozesuak, baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan jarduera industrialei dagokien epigrafeetako batean alta emanda egotera behartuta badaude eta prozesuok egiten dituztenak badira produktu natural horiek zuzenean lortzen diren ustiategien titularrak.
642.1, 2 eta 3 Txikizkako harakinek urdaitegiko produktuak prestatzea.
642.5 642.5 epigrafean oilaskoak erretzeagatik matrikulaturiko txikizkako merkatariak.
644.1 Ogia, pastelak, gozokiak eta antzekoak eta esnea eta esnekiak txikizka saltzea.
644.2 Ogiaren, ogi berezien eta opilen saltokiak.
644.3 Pastel, opil eta gozokigintzako gaien txikizkako merkataritza.
644.6 Ore frijituen (estalkia edo betegarria izan ala ez), patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien txikizkako merkataritza.
647.1, 2 eta 3652.2 eta 3eta 662.2 647.1, 2 eta 3, 652.2 eta 3 eta 662.2 epigrafeetan matrikulaturiko txikizkako merkatariak loteriak merkaturatzeko zerbitzuagatik.
653.2 Bere jarduerako artikuluen konponketak, 653.2 epigrafean matrikulaturiko txikizkako merkatariek eginak.
653.4 eta 5 Eraikuntzako materialen, saneamenduko gauza eta altzarien, ateen, leihoen, pertsianen eta abarren txikizkako merkataritza
654.2 Lurreko ibilgailuetarako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.
654.5 Edonolako makineriaren txikizkako merkataritza (salbu eta etxerako tresnak, bulegokoak, gailu medikoak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak).
654.6 Edonolako ibilgailuetarako gurpil-estalki, banda eta bandaje eta aire ganbaren txikizkako merkataritza, salbu aipatu artikuluen handizkako merkataritza.
659.3 Txikizkako saltzaileak, 659.3 epigrafean matrikulatuta daudenak, negatiboak eta inprimatutako bertzelako material fotografikoa bildu, hirugarrenen laborategian prozesatu eta kopiak nahiz handitzeak dagokionari entregatzeagatik
659.4 659.4 epigrafean matrikulaturiko txikizkako saltzaileak garraio publikoaren txartelak, telefono txartelak, antzekoak eta loteria merkaturatzeagatik.
663.1 Saltegi iraunkor batetik kanpora, ore frijituen (estalkia edo betegarria izan ala ez) patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien txikizkako merkataritzan baizik aritzen ez direnak, betiere instalazioan edo ibilgailuan bertan bere produktuak (txurroak, patata frijituak eta gaztainak) prestatzeko baimena badute.
671.4 Bi sardexkako jatetxeak.
671.5 Sardexka bateko jatetxeak.
672.1, 2 eta 3 Kafetegiak.
673 Kafetegi eta tabernetako zerbitzuak.
675 Merkatuetan edo azoketan eta bide publikoan edo lorategietan (aire zabalean) kokaturiko kiosko, kutxa, txosna edo antzeko bertze lokaletako zerbitzuak.
676 Txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak.
681 Izar bateko edo biko hoteletako ostatu zerbitzua.
682 Hostal eta ostatu-etxeetako ostatu zerbitzua.
683 Landetxeetako ostatu zerbitzua
691.1 Etxerako tresna elektrikoen konponketa.
691.2 Automobilen, bizikleten eta bertze ibilgailu batzuen konponketa.
691.9 Oinetakoen konponketa.
691.9 B.p.s.g.ko bertze kontsumo-ondasun batzuen konponketa (salbu oinetakoen konponketa eta artelanen, altzarien, antigoalekoen eta musika tresnen zaharberritzea).
692 Industriako makinen konponketa.
699 B.p.s.g.ko bertze konponketa batzuk
721.1 eta 3 Hirietako garraio kolektiboa eta bidaiarien errepide bidezko garraioa.
721.2 Autotaxi bidezko garraioa.
722 Salgaien errepideko garraioa.
751.5 ibilgailuak koipeztatu eta garbitzea.
757 Aldaira zerbitzuak.
849.5 Mezuen eta mandatuen garraioa, jarduera hori bakar-bakarrik norberaren garraiobideekin egiten denean.
933.1 Lurreko eta uretako ibilgailuak, ibilgailu aeronautikoak eta abar gidatzen irakastea.
967.2 Kiroletan trebatzeko eskolak eta zerbitzuak.
971.1 Egindako arropen eta etxerako arropa eta tresna erabilien tindaketa, lehorreko garbiketa, garbiketa eta lisaketa.
972.1 Emakume eta gizonendako ile-apaindegi zerbitzuak.
972.2 Apaindegiak eta estetikako kabineteak.
973.3 Fotokopiagailuekin dokumentuak kopiatzeko zerbitzuak.
2. Jarduera bakoitzean zein eragiketa ekonomiko sartzen diren zehazteko, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren arauak hartuko dira aintzat

Halaber, jarduera bakoitzean sartutzat hartuko dira espresuki I. eta II. eranskinetan sartzen diren eragiketa ekonomikoak, betiere jarduera nagusiaren osagarri gisa egiten badira. Jarduera osagarritzat joko dira baldin eta haien guztien diru-sarreren bolumena, 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatua, ez bada jarduera nagusiaren diru-sarreren bolumenaren %40 baino handiagoa.

3. Garraio publikorako txartelen merkaturatze zerbitzua emateak ez du ekarriko subjektu pasiboak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR