30/2014 FORU LEGEA, abenduaren 24koa, ondoko foru legea aldatzekoa: 20/2012 Foru Legea, abenduaren 26koa, toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen dituena 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ONDOKO FORU LEGEA ALDATZEKOA: 20/2012 FORU LEGEA, ABENDUAREN 26KOA, TOKI OGASUNEK TRANSFERENTZIA ARRUNTEN BIDEZ NAFARROAKO TRIBUTUETAN PARTE HARTZEKO DUTEN FUNTSAREN ZENBATEKOA ETA BANATZEKO FORMULA EZARTZEN DITUENA 2013KO ETA 2014KO AURREKONTU-EKITALDIETARAKO.

ZIOEN AZALPENA

Irailaren 25eko 17/2014 Foru Legearen bidez ondoko foru legea aldatu zen: 20/2012 Foru Legea, abenduaren 26koa, toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen dituena 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako.

Aldaketa horren xedea izan zen, zioen azalpenean adierazten den bezala, zehaztea Nafarroako Sinboloei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legearen ze manuren ez-betetzeaz ari den 15 g) artikulua, abenduaren 26ko 20/2012 Foru Legearena, zeinaren bidez ezartzen baita toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako.

Arau-aldaketa hori dela-eta, bidezkoa da epea egokitzea, hautetsiei karguan aritzeagatik ordaindutakoagatik Nafarroako udalentzako konpentsazio-eskabideak aurkeztekoa, halako moduan non udalek 2014a bukatu baino lehen aurkeztu ahal izan dezaten kasuko eskabidea, baldin eta lehengo araudiaren babesean ez bazuten halakorik aurkeztu 2014ko urtarrilean.

Artikulu bakarra.–Bigarren lerrokada bat gehituko zaio Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR