3/2021 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

37. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 17a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 3/2021 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Halaber, plantilla organikoan zehaztu beharreko kontuak direnez, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoak burutza bat betetzeko betebeharrei buruz planteatu duen aldaketa jaso da. Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Bukatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa Pathways proiektua bultzatzen ari da, lider gisa, bat eginik Hezkuntza Departamentuarekin, Eskubide Sozialetako Departamentuarekin, Nafarroako Ekonomia Sozialaren Enpresen Elkartearekin eta Eraikuntzaren Lan Fundazioarekin, eta bazkide izanik Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa. Proiektu horren helburu nagusia da ikasteko estrategia berriak diseinatzea oinarrizko gaitasunen irakaskuntzaren eskaintzaren esparruan, zehazki, kualifikazio baxua duten helduen beharrei egokitutako estrategiak, batez ere hizkuntza eta zenbaki gaitasunak eta gaitasun digitalak gara ditzaten.

Proiektua 2022ra bitarte gauzatuko da, eta Europako Batzordearen VP/2019/005 deialdira aurkeztu zen 2019ko ekainean, EASI programaren PROGRESS ardatzaren barruan. Batzordeak onetsi du, eta bostehun mila eurotik gorako zuzkidura emanen dio.

Proiektu horrek langileen kontratazioa eskatzen du, hartan ari daitezen. Behar diren lanpostuetako batzuk ez baitaude jasota Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan, bidezkoa da foru dekretu hau onestea, zehaztu dadin zer ordainsari jasoko duten lanpostu horietan kontratatuko direnek programak iraun bitartean.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko urtarrilaren hogeita zazpian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR