3/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” eraikitzeko proiektua behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 3/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” eraikitzeko proiektua behin betiko onesten duena. Lurralde Kohesiorako kontseilariak azaroaren 18an emandako 24/2019 Foru Aginduaren bidez behin-behinekoz onetsi da eraikuntzako proiektu hau: “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan”.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian ez dela alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” proiektua behin betiko onestea. Aurrekontua 586.192,85 eurokoa da (BEZa barne).

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Iruñeko eta Orkoiengo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR