3/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana. Horren bidez onetsi da 190 eredua, “lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 190 eredua, “lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena” aurkezteko. Horren helburua zen arau bakar batean biltzea 1999an hasiera batean onetsi zenetik izandako aldaketa guztiak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautzen duen araudian, aldaketak izan dira urteetan zehar; horietako batzuek aipatutako eredua aldatu dute. Hori dela eta, komenigarritzat jotzen da horiek foru agindu honetan biltzea.

Foru agindu honetan 190 ereduari eragiten dion beste aldaketa bat sartu da (ez dago jasoa horren gaineko aurreko araudian).

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko Berrogeita hamahirugarren xedapen gehigarriak, lege hori hein batean aldatu zuen maiatzaren 9ko 4/2017 Foru Legearen bidez erantsia, berezitasun batzuk ezartzen ditu atxikipen eta informazio betebeharrei dagokienez, kirol eta kultura zerbitzuekin zerikusia duten jarduera batzuei eragiten dietenak, hala nola kirol jarduerak sustatzea eta praktikatzea xede duten irabazi-asmorik gabeko entitateek ordaindutako lan etekinen gaineko atxikipen eta informazio betebeharra ezartzea, bai eta kultur proiektu eta jarduerak sustatzea eta egitea xede dutenen gainekoa ere, kirolarekin lotutako jardueretan aritzen diren pertsonei edo kultur proiektu eta jarduera horiekin lotutako zerbitzuak ematen dituztenei, hurrenez hurren, betiere etekin horiek urtean pertsonako 3.600 eurotik gorakoak badira.

Hortaz, beharrezkoa da onestea foru agindu berri bat, 190 ereduaren aurreko araudi guztia, azken aldaketa hori barne, biltzen duena.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluaren arabera, atxikitzailearen eta konturako sarrera egitera behartutakoaren aitorpena Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak ezarritako ereduan eginen dira, horrek zehaztutako moduan eta tokian.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 190 eredua onestea.

190 eredua onesten da, “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko laburpena”, baita hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ere (eranskinean daude), eta Interneten bidez aurkezpen telematikoa egiteko baldintzak eta prozedura.

190 eredua telematikoki aurkez daiteke, edo ordenagailuz zuzenean irakur daitekeen euskarri batean, 4. artikuluan xedatutakoarekin bat.

2. artikulua. 190 eredua aurkeztera behartuak daudenak.

1. 190 eredua aurkeztu beharko dute, atxikipenak edo konturako sarrerak egitea Nafarroari badagokio Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoan ezarritakoarekin bat, pertsona fisikoek, juridikoek eta gainerako entitateek, Administrazio Publikoak barne, baldin eta, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura atxikipena edo sarrera egitera behartuta egonik, Zergari buruzko Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) 65. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako errentetako bat ordaintzen badute, zergatik salbuetsiak daudenak barne:

  1. Lanaren etekinak, barne harturik Zergaren kargatik salbuetsitako dietak, eta mantenu eta egonaldi gastuetarako esleitutako kopuruak.

  2. Enpresa eta lanbide jardueren etekinak:

    Zenbatespen objektiboan, lanbide, nekazaritza, abeltzaintza, oihangintza eta enpresa-jardueren ordainketak direnak bakarrik, Zergaren Erregelamenduaren 78. artikuluan adierazitako moduan, eta horren 64.2.b) artikuluak aipatzen dituen enpresa edo lanbide jardueretatik datozen etekinak.

  3. Sariak, Zergaren Erregelamenduaren 64.2 artikuluaren c) letran aipatutako joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondorioz ematen direnean.

  4. Pertsona edo entitate ez-egoiliarrei dirutan edo gauzatan ordaindutako kontraprestazioak, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 52. bis.8 artikuluan aurreikusitako kasuetan.

    2. Era berean, 190 eredua aurkeztu beharko dute Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko Berrogeita hamahirugarren xedapen gehigarriak aipatutako irabazi-asmorik gabeko entitateek, lan etekin gisa ordaindutako kopuruei dagokienez, betiere urtean pertsonako 3.600 eurotik gorakoak badira.

    3. 190 eredua aurkeztera derrigortuak dauden entitateek, hots, Estatuak eta Foru Komunitateak eskatutako Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo direnek eta Hitzarmen Ekonomikoaren 10.1.f) artikuluan ezarritako etekinak ordaintzen dituztenek, etekin guztien eta horien atxikipenen txostena aurkeztuko diote Nafarroako Zerga Ogasunari, Zerga Administrazio bakoitzean sartu beharrekoa gorabehera.

    3. artikulua. 190 eredua aurkezteko epea.

    Urteroko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era, biak barne, aurkeztuko da 190 eredua, aurre-aurreko urteko atxikipenei eta konturako sarrerei dagokienez.

    4. artikulua. 190 eredua aurkezteko modua.

    190. eredua telematikoki aurkez daiteke, Internetetik, 7. eta 8. artikuluetan, hurrenez hurren, adierazitako prozedura eta baldintza orokorrak betez, edo ordenagailuz zuzenean irakur daitekeen euskarriaren bidez, 6. artikuluan xedatutakoa betez, foru agindu honen eranskinean ezarritako erregistroko diseinuekin bat etorriz.

    5. artikulua. 190 eredua aurkezteko tokia.

    190 eredua, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren edozein bulegotan aurkeztuko da.

    Telematika bidez egiten diren aitorpenetan, Ogasunaren web-orria baliatuz egin beharko da aurkezpena, Interneteko helbide honetan: http://www.hacienda.navarra.es.

    6. artikulua. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta horiek aurkezteko modua.

    1. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

  5. 190 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat. Ale horiek behar bezala sinaturik egon beharko dute eta, behar den lekuan, sinatzailearen identifikazio datuak eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak agertuko dira.

    Bulego hartzailean zigilatu ondoren, 190 ereduaren laburpen-orriaren “interesdunarentzako alea” gordeko du beretzat aitortzaileak, aurkeztu izanaren frogagarri izan dadin.

  6. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriak etiketa bat eduki beharko du kanpoaldean itsatsita; hartan, honako datuak zehaztuko dira, hurrenkera honetantxe:

    1. Zergaldia.

    2. Aurkezpen eredua: 190.

    3. Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

    4. Aitortzailearen deiturak eta izena, edo sozietatearen izena.

    5. Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

    6. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

    7. Erregistroen kopurua, guztira.

    Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza goiko zerrenda horren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

    Fitxategiak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin baditu, denek etiketa bana izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab., “n” euskarri guztien kopurua izanik. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3., eta 4. ordinaletan eskatutako datuak besterik ez da jaso beharko.

    2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aitortzaile askoren aitorpenak batera aurkezten badira, pertsona edo entitate aurkezleak dokumentu hauek eraman behar ditu:

  7. Aurkeztu dituenari dagokion laburpen-orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa, 190 ereduarenak, behar bezala sinatuak. Ale horietan ondoko datu hauek agertu beharko dira, dagokien lekuan: aurkezten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazio datuak, aitortzaileak guztira zenbat diren, jasotzaile gisa zerrendan agertzen diren pertsona edo entitateak guztira zenbat diren, hala nola zein ekitaldi den eta zein aurkezpen mota den.

    Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak beretzat hartuko du laburpen-orriaren interesdunarentzako alea, eta horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.

  8. 190 ereduko laburpen-orriaren bi aleak (Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa), aitortzaile tributudun guztiei dagozkienak, behar bezala sinatuak eta beteak.

    Ale bakoitzak aitortzaile horiek identifikatzeko datuak behar bezala beterik izan behar ditu.

    Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileei dagozkien laburpen-orrien interesdunarentzako aleak aurkezleak hartuko ditu. Hala ere, aurkezten diren laburpen-orrien kopuruaren ondorioz komeni baldin bada, eta agirien bilketa arintzearren, zigilatutako aleak aurkezpena egin ondorengo egun batean hartzen ahalko ditu aurkezleak, eta hori dagokion unean jakinaraziko zaio.

  9. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan aurkezlearen honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

    1. Zergaldia.

    2. Aurkezpen eredua: 190.

    3. Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

    4. Aurkezlearen izen-abizenak edo sozietate-izena.

    5. Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR