3/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 11koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 231 eredua, “Herrialdez herrialdeko informazioaren aitorpena”, onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2016ko urtarrilaren 27an, Espainiako Gobernuak, beste 30 estaturekin batera, Agintaritza Eskudunek Informazioa “Herrialdez herrialde” Elkarri Trukatzeko Akordio Aldeaniztuna sinatu zuen Parisen, ELGA-Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen babespean.

Herrialdez herrialdeko informazio trukea zerga-oinarriaren higaduraren eta etekinak lekuz aldeatzearen aurkako Ekintza Planaren 13. ekintzan dago jasota (BEPS Ekintza Plana, ELGA, 2013). Horren ondorioz, nazioarteko enpresa handiak behartuak daude zerga arloan eskumena duten administrazioetan herrialdez herrialdeko txosten bat aurkeztera, non informazio xehakatua eman beharko baitute, besteak beste, beren jarduera eremuko estatu bakoitzean sozietateen gaineko zergaren kontura urtean sortutako eta ordaindutako zergen gainean, izandako diru-sarreren gainean eta zergen aurretik izandako etekinen gainean. Herrialdez herrialdeko txosten horrek lagunduko du merkataritza talde baten transferentzia-prezioen gaineko politikaren arriskuak baloratzen, baina zerga administrazioak ezin izanen du inola ere erabili prezioen doikuntzak egiteko.

ELGAren arabera, herrialdez herrialdeko txostenak nazioarteko taldearen sozietate nagusiaren zerga-egoitzaren juridisdikzioan aurkeztu behar dira urtero, eta akordioa sinatu duten beste herrialdeekin partekatuko dira automatikoki, gobernuen arteko lankidetzarako tresnetan informazio truke automatikorako aurreikusita dagoen baliabidearen bitartez.

Europar Batasunaren esparruan, Kontseiluaren 2016ko maiatzaren 25eko 2016/881 Zuzentarauaren bidez, herrialdez herrialdeko txostenaren gaineko arauak 2011/16/EB Zuzentarauari txertatu zaizkio; horrek bermatzen du Batasun osoan informazio berbera bilduko dela eta informazio hori behar bezala helarazten zaiela zerga administrazioei.

Nafarroari dagokionez, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 30. artikuluan jasota dago herrialdez herrialdeko informazioa eman behar hori.

Araudi horren arabera, Espainiako lurraldeko egoiliarrak izanik, talde baten barruan abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 28.1 artikuluan ezarritakoaren arabera entitate nagusiaren izaera duten entitateek aurkeztu behar dute herrialdez herrialdeko informazioa, betiere entitate nagusi horiek aldi berean beste entitate (egoiliarra izan edo ez) baten menpe ez badaude. Halaber, Espainiako lurraldeko egoiliarrak diren entitateek aurkeztu beharra dute informazio hori, Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den beste entitate baten menpekoak badira, zuzenean zein zeharka, eta hura ez bada, aldi berean, beste baten menpekoa edo egoiliarrak ez diren entitateen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR