2E/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, “elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek 2015ean turismoa garatzeko egiten dituzten jardueretarako laguntzen deialdia” onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako toki entitateek, partzuergoek eta turismoa garatu eta sustatzea helburu duten elkarte batzuek zeregin garrantzitsua betetzen dute turismoaren sektorea indartzen, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren lana osatzen eta aberasten baitute.

Laguntza deialdi honen helburua da sektore publikoak xede horrekin bere gain hartzen dituen ekimenak sustatzea eta bisitarien kopurua handitzeko aurreko urteetan abian jarritako jarduketak sendotzea. Oro har, elkarteek aholkulari gisa eta kalitatearen sustatzaile gisa egiten duten lana sustatu nahi da, eta horrekin batera, hala elkarteek nola partzuergoek eta toki entitateek dinamizatzaile, koordinatzaile eta antolatzaile gisa egiten dutena. Helburua ahaleginak bateratzea da, tokiari eta denborari dagokienez eskaintza dibertsifikatzen duten jarduketa plan orokorren bidez, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren beraren jarduketak eragingarriagoak izan daitezen.

Ikus daitekeenez, askotan data jakin batzuetan egin behar diren jarduketak jasotzen ditu deialdi honek eta, beraz, ezin dira beti zain egon, aurkeztu ohi diren deialdia noiz argitaratuko den. Deialdi hau urtero, eta modu berean aldiro, argitaratzen da; hortaz interesdunak jarduketa batzuk egiteko arriskua hartzen du bere gain, onuradun izanen den edo ez jakin gabe. Gainera, diru-laguntzen kudeaketa hobetzearren eta kudeatzaileek urte bukaerako justifikazioak berrikusteko nahikoa asti izan dezaten, esan behar da deialdiak kontuan hartzen duen aldia ez dela urte errealarena. Hori horrela, eta argitalpena aurrekontuaren xedeko urtean egiten denez, argitalpenaren aurreko jarduketak onartu beharrean gaude, baina betiere oinarri arautzaileetan ezarritako epearen barrenean; izan ere, interes orokorreko jarduketak direla uste dugu, bai entitate sustatzaileentzat, bai Nafarroa osoko garapen turistikoarentzat.

Deialdi hau norgehiagokako araubidearen bidez ebatziko da. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, erregistratutako eskaera guztiak aztertu eta erabakiko da zein eskaerak betetzen dituzten deialdiko irizpideak eta zeinek ez, baina norgehiagoka egin gabe. Dena dela, eta banaketa sistema gisara, diru-laguntzetarako gehieneko zenbateko osoa diru-laguntzen onuradunen artean hainbanatuko da. Hori horrela da deialdiak kontuan hartzen dituen jarduera guztiak egitea garrantzitsutzat jotzen delako. Esperientziari esker badakigu horrelako jarduerak, diruz lagundu ezean, ez direla egiten, funts eskasiagatik, baina laguntza jasotzeko aukerarik bada, nahiz eta deialdian hasiera batean aurreikusitakoa baino zerbait txikiagoa izan, jarduerak burutu ohi dira.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

  1. Elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek 2015. urtean turismoa garatzeko egiten dituzten jardueretarako laguntzen deialdia onestea.

  2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jasoak, onestea.

  3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan harturik:

    AURREKONTUKO KONTU-SAILA RCSA KODEA EKITALDIA ZENBATEKOA
    A10001-A1130-4819-432100: Elkarteentzako laguntzak turismoko jarduketetarako eta kalitaterako 4870 2015 150.000,00
    A10001-A1130-4609-432100: Toki entitateentzako eta partzuergoentzako laguntzak jarduketetarako eta sustapenerako (PITN) 4870 2015 160.000,00
    A10001-A1130-4609-432104: Partzuergoentzako laguntzak turismoa kudeatzeko (PITN) 4870 2015 110.000,00
    4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea
  4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

  5. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

    Iruñean, 2015eko otsailaren 18an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

    ELKARTEEK, TOKI ENTITATEEK ETA PARTZUERGOEK TURISMOA GARATZEKO 2015. URTEAN EGITEN DITUZTEN JARDUERETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

  6. Xedea.

    Elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek kalitatearen, ikuskizunen antolaketaren, produktuak garatzeko ekimenaren eta koordinazioaren arloan 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era arte egiten dituzten jardueretarako izanen dira deialdi honetako laguntzak. Irizpide hori aplikatuko zaie, orobat, proiektu bakar batean aurkeztuta ere bertako jarduketen %75 gutxienez epe horren barrenean egiten diren proiektuei.

  7. Aurrekontuko zuzkidura.

    Deialdi honen gehieneko zenbatekoa 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko kontu-sail hauen kargura eginen da, ondoren zehazten den kontu-sailen araberako banaketari jarraituz:

    –Turismo elkarteentzako laguntzak.

    Gehienez ere 150.000 euro, “Elkarteentzako laguntzak turismoko jarduketetarako eta kalitaterako” izeneko A10001 A1130 4819 432100 kontu-sailaren kargura.

    EPIGRAFEA/KONTZEPTUA PORTZENTAJEA GUZTIRA
    Kalitatearen arloko jarduketak. A) %20 30.000
    Turismoko ospakizunen edo ekitaldien antolaketa. B) %72 108.000
    Produktuak garatzeko ekimenak. C) %8 12.000
    GUZTIRA %100 150.000
    –Toki entitateentzako eta partzuergo turistikoentzako laguntzak

    Gehienez ere 160.000 euro, “Toki entitateentzako eta partzuergoentzako laguntzak jarduketetarako eta sustapenerako” izeneko A10001 A1130 4609 432100 kontu-sailaren kargura.

    EPIGRAFEA/KONTZEPTUA PORTZENTAJEA GUZTIRA
    Kalitatearen arloko jarduketak. A) %14,10 22.500
    Turismoko ospakizunen edo ekitaldien antolaketa %78,40 125.500
    Produktuak garatzeko ekimenak. C) %7,50 12.000
    GUZTIRA %100,00 160.000
    –Turismoko partzuergoak kudeatzeko laguntzak

    Gehienez ere 110.000 euro, “Partzuergoentzako laguntzak turismoa kudeatzeko” izeneko A10001 A1130 4609 432104 kontu-sailaren kargura.

    Edozein modutan, espedienteak berrikusi eta deialdiaren ebazpena proposatu ondoren gerakinen bat baldin bada azpiataletan beste bietako edozeini gehitzen ahalko zaio hurrenkera honetan: ekitaldien antolaketa, produktuen garapena eta kalitateko jarduketak. Halaber, deialdi honen eta programa bereko beste deialdi batzuen beste atal batzuk ebatzi ondoren, edo aurrekontuetako kontu-sailak handitu ondoren gerakinik baldin bada, aipatu kopuruak handitzen ahalko dira.

    Modu berean, deialdi honetan berean ebatzitako espedienteetan gerora egindako doiketengatik, ez-betetzeengatik edo uko egiteengatik gerakin berririk bada kontu-sailean, emandako diru kopurua handitzen ahalko da gerakin berria agortu arte edo, hainbanatu beharrik gabe bakoitzari zegokiokeen diru-laguntza osatu arte, deialdian ezarritakoaren arabera.

  8. Onuradunak.

    Honako hauek jaso ditzakete laguntzok:

    –Egoitza Nafarroan duten turismo elkarteak, 2014ko urtarrilaren lehena baino lehenagotik Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistraturik daudenak.

    –Nafarroako toki entitateak.

    –Helbidea Nafarroan duten turismo partzuergoak, Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistraturik daudenak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

  9. Laguntza jaso dezaketen jarduketak eta laguntzaren zenbatekoa.

    Laguntzaren xede dira ondoko atalei buruz garatzen diren proiektuak:

    1. Kalitatearen arloko jarduketak.

      SICTED destinoko entitate kudeatzaileen eta/edo Ardoaren Bideko produktuaren jarduketak, zein bere proiektuaren barrenean.

      Kontzeptu horrengatik partzuergoek eta elkarteek egiten dituzten eskaerak bakarrik onartuko dira.

      Memorien gutxieneko edukia:

      Eskabidea: kontratatzen den enpresa edo aholkulariak edo langile tekniko propioak, proiektuari espresuki atxikiak, eta 2015ean bereizgarriari eutsi edo bereizgarri hori jaso dezaketen establezimenduen zerrenda.

      Frogagiriak: kanpainaren emaitza, hots, bukaerako memoria, hauek biltzen dituena: bertaratutakoen kopuruak, entitate kudeatzailearen jarduketak eta atal berariazko bat, epealdiko eta proiektuaren konklusioak jasotzen dituena.

      Atal honetan, hauexek izanen dira diruz laguntzen ahal diren gastuak: teknikariak kontratatzea, kontratatzen diren teknikariak edo bestelako teknikariak kalitate sistemen gaineko jarduketetara joateko dieten eta kilometroen gastuak, betiere horietara joatea justifikatua baldin badago, eta gai horretan teknikari propioak trebatzeko gastuak.

      Kanpoko aholkularitza kontratatuz gero, kontratatutako enpresaren faktura baizik ez da onartuko diruz laguntzen ahal den gastu gisa.

      Laguntzaren zenbatekoa: itzuli beharrik gabeko diru-laguntza, diru-laguntzaren %70ekoa gehienez ere; 42.857 euroko aurrekontua onartuko da, gehienez ere, turismo elkarteen eskaeren kasuan, eta 32.143 eurokoa, turismo partzuergoen kasuan (gehienez ere 30.000 eta 22.500 euroko diru-laguntza, hurrenez hurren), xehetasun honen arabera:

      –Izaera orokorreko jarduketengatik SICTED kudeatzaile modura edo Ardoaren Bideko produktu modura:

      30.000 euroko aurrekontua (21.000 euroko diru-laguntza), 2014-12-31n lanean ari diren 50 establezimendu bereizitik gorako destinoetarako. 25.000 euroko aurrekontua (17.500 euroko diru-laguntza), 2014-12-31n lanean ari diren 30 establezimendu bereizitik gorako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR