299E/2020 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez hein batean aldatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 299E/2020 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez hein batean aldatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak. Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu botikekin egiten diren saiakuntza klinikoak, botikekiko ikerketaren etika batzordeak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa. IV. kapituluan jasotzen ditu errege dekretu horrek botikekiko ikerketaren etika batzordeen osaera eta eginkizunak, bai eta haien akreditazioa ere, zein bere autonomia erkidegoan.

Urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen Nafarroako Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordea, ebaluatzeko Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden botika edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztiak. Gero, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez, batzordearen osaera aldatu zen, eta beste aldaketa bat egin zitzaion martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez.

Osasuneko kontseilariaren apirilaren 2ko 98E/2020 Foru Aginduaren bidez, hein batean berritu zen Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordearen osaera.

Kide bat erretiratu denez eta beste bik kargua utzi dutenez, haiek eskatuta, hutsik geratu da batzordearen buruordetza, eta, hortaz, beharrezkoa da berriz ere osaera hein batean aldatzea.

Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluak adierazten duenez, Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko ditu Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR