299/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 29koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa sortu zen.

Foru dekretu horren 2.2. artikuluak honela ezartzen du batzorde horren osaera:

“Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa ondoko kideek osatuko dute. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren foru agindu bidez izendatuko dira, ondotik zehazten diren unitate organikoetako edo entitateetako arduradunek proposaturik:

  1. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko hiru ordezkari; haietako bat lehendakari arituko da eta bestea idazkari.

  2. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko hiru ordezkari.

  3. Hezkuntza Departamentuko ordezkari bat.

  4. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ordezkari bat.

  5. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkari bat.

  6. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak hautatutako hiru ordezkari, ezintasunak dituzten pertsonen Nafarroako erakundeek edo entitateek proposaturik.

  7. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuek proposatutako bi ordezkari.

    Aipatutako unitate organiko edo entitate horietako arduradunek beraien proposamenak egin dituztenez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kideak izendatzea.

    Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan ezintasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa sortu zuen uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

    AGINDU DUT:

    1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kide izendatzea honako hauek:

  8. Amaia Goñi Lacabe andrea, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, batzordeko burua izanen da; María Maider Setuain Chourraut andrea, Lan Harremanen Ataleko burua; M.ª Pilar Goñi Muro...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR