285E/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, “Nafarroako ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzak” izeneko dirulaguntzaren 2020ko deialdia onesten duena tramitazio aurreratuaren bidez. DDBN identifikazioa: 490748.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 285E/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, “Nafarroako ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzak” izeneko dirulaguntzaren 2020ko deialdia onesten duena tramitazio aurreratuaren bidez. DDBN identifikazioa: 490748. Nafarroako ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzak 2006an sortu ziren, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak (jada desagertua) eskatuta. Haren 2005eko txostenean ohartarazi zuen jaitsi egin zirela, oro har, Nafarroako telebisten ekoizpen propioaren kopuruak, eta gomendatu zuen programa interesgarriak eta eskualdeko eta tokiko ekoizpena sustatzea dirulaguntzen bidez.

Orduz geroztik, laguntza horiek urtero tramitatu dira, bai nominatiboki LTDaren lizentzia duten telebistentzat, bai norgehiagokako araubideari jarraikiz.

2017an berritu zen dirulaguntzen deialdi hori, eta laguntzak Europako araudira egokitu dira, zehazki 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 54. artikulura eta I. kapitulura; erregelamendu horren bidez, laguntzen kategoria jakin batzuk bateragarritzat jotzen dira barne-merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Eta Europar Batasuneko araudiaren zuzenbidezko berme horri jarraituz, dagokion deialdia egin zen 2018an.

Aurreko ekitaldietan metatuko esperientziatik abiatuta, irizten da komeni dela laguntza hauek tramitazio aurreratuko espedientearen bitartez tramitatzea (orain egin nahi den gastua eraginkortasunez onesteak baldintzatuko du tramitazioa), deialdiaren ebazpena 2020ko otsailean irmoa izan dadin eta telebista-operadoreek hobeki antolatzeko aukera izan dezaten.

2020. urterako proposatzen den deialdiak bi berrikuntza nagusi ditu bere oinarrietan:

  1. Laguntzak jaso ditzakeen programazioaren tipologia berrantolatu da: lehenik eta behin, kopururik handiena, 850.000 euro, programazio orokorrera bideratuko da, eta telebista-operadore guztiek izanen dute aukera horietatik laguntza jasotzeko; eta bigarrenik, beste bi tipologia ezarri dira tokiko programaziorako, Nafarroan operadore aktiboak dituzten bi tokiko mugapeetarako bana (Iruña eta Tafalla), eta horiek jasotzeko aukera mugape bakoitzeko tokiko LTD operadoreek baizik ez dute izanen.

  2. Ikusle-kopuruaren irizpidea berreskuratu da telebistek aurkezten dituzten programazio-proposamenak baloratzeko elementu gisa.

    Horregatik guztiagatik, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak aurkeztu duen txostena ikusita, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

    AGINTZEN DUT:

    1. “Nafarroako ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzak” izeneko dirulaguntzen deialdia onestea.

    2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak.

    3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzea, jasotako eskakizunen arabera aldaketak egiten ahal izanen direlarik:

    AURREKONTUKO PARTIDA EKITALDIA ZENBATEKOA
    B10003-B1100-4709-921500: Nafarroako ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzak 2020 1.100.000,00
    4. Foru agindu hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea

    5. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

    6. Administrazio Publikoen kasuan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal izanen da Foru Agindu honen aurka, argitaratzen denetik bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan; hala ere, aurretiazko errekerimendua egiteko aukera izanen da, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moldeen eta epeen barnean.

    Iruñean, 2019ko abenduaren 30ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

    ERANSKINA

    “Nafarroako ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzak 2020an”, Oinarri arautzaileak

    1. oinarria.–Xedea.

    Deialdi honek helburu du 2020rako Foru Komunitateko ikus-entzunezko edukien ekoizpen-jardueren dirulaguntzen erregimena ezartzea, tokiko- eta autonomia-esparruko lurreko telebista digitalen (LTD) lizentzia pribatuen titulartasunak dituztenek igortzeko.

    Ikus-entzunezko edukiak Nafarroako hizkuntza ofizialetako batean eginen dira eta haien helburua izanen da Foru Komunitateko ikus-entzunezko kulturaren eskaintza handitzea.

    2. oinarria.–Aurrekontua eta diruz lagungarriak diren kostuen muga.

    1. Deialdi honetarako bideratu den aurrekontua 1.100.000 eurokoa da, gehienez ere, 2019ko Gastuen Aurrekontuko “Nafarroako ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzak” izeneko B10003 B1100 4709 921500 partidaren pareko izaerarekin 2020ko Nafarroako Gastuen Aurrekontu Orokorrean sortzen den partidaren kargura. Salbuespen gisa, eta 4.4 oinarrian aurreikusten den eran, deialdi honetara bideratutako diru-kopurua handitu ahal izanen da, 50.000 euro gehiago emanez, aurkeztutako eskakizun-kopuruak hala egitea iradokiko balu, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Kontseilariaren Foru Agindu baten bidez, beste deialdi bat egiteko beharrik gabe, eta betiere Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 31. artikuluak ezarritakoa betetzen bada.

    2. Laguntzak dirulaguntza gisa ematen dira, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 54. artikuluan eta I. kapituluan adierazitakoaren arabera, zeinetan barne-merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria ezartzen diren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

    Ikus-entzunezko lanak ekoizteko laguntzen intentsitatea diruz lagungarriak diren kostuen %50ekoa izanen da.

    3. oinarria.–Onuradunak eta betebeharrak.

    1. Lurreko Telebista Digitalaren (tokikoa eta erkidegokoa) emanaldietarako Nafarroako Gobernuak ematen dituen lizentzia pribatuen titularrak izaten ahalko dira laguntza hauen onuradunak, baldin eta, deialdi honetako eskaerak aurkezteko epean, lizentzia eskuratzeko bete behar izan zituzten baldintza teknikoen eta programazioari dagozkienen araberako emanaldiak eskaintzen badituzte.

    2. Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako inguruabarren bat duten entitateei.

    3. Deialdi hau ez da aplikagarria izanen Europar Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondorioz berreskuratze-agindu baten mende dauden enpresentzat, laguntza ilegal eta barne-merkatuarekin bateragarria ez dena deklaratu zaienentzat, ezta aipaturiko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.18) artikuluan definitzen diren moduan krisiak jota dauden enpresentzat ere.

    4. oinarria.–Proiektuen tipologiak eta laguntzen gehieneko zenbatekoak.

    1. Ikus-entzunezko edukiak ekoizteko jarduerak hurrengo proiektu-tipologia eta baldintzekin bat etorriko dira:

    A tipologia: Nafarroako herritar guztiei zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak, 850.000 euro gehienez.

    A.1. Telebista-saioak, edozein formatutan, Nafarroako herritar guztiei zuzenduak.

    A.2. Tipologia honetara aurkezturiko programa bakoitzak gutxienez 40 minutuko 32 pasarteren ekoizpena bermatu beharko du.

    A.3. Tipologia honen barnean ikus-entzunezko edukien ekintzengatik onuradun batek jaso dezakeen gehieneko dirulaguntza ezin izanen da 750.000 euro baino handiagoa izan.

    B tipologia: Iruñeko LTDko tokiko mugapean bizi diren ikusleei zuzenduriko ikus-entzunezko proiektuak, 200.000 euro gehienez.

    B.1. Telebista-saioak, edozein formatutan, Iruñeko tokiko mugapean bizi diren ikusleen interes zehatzaren arabera diseinaturikoak. Mugape horretako tokiko LTD lizentzien jabeek baizik ezin izanen dituzte proposamenak aurkeztu tipologia honetako laguntzak jasotzeko.

    B.2. Tipologia honetara aurkezturiko programa bakoitzak gutxienez 20 minutuko 32 pasarteren ekoizpena bermatu beharko du.

    B.3. Tipologia honen barnean ikus-entzunezko edukien ekintzengatik onuradun batek jaso dezakeen gehieneko dirulaguntza ezin izanen da 150.000 euro baino handiagoa izan.

    B.4. Tipologia honetara aurkezturiko programa bakoitzari 50.000 euro ematen ahalko zaizkio, gehienez ere.

    C tipologia: Tafallako LTDko tokiko mugapean bizi diren ikusleei zuzenduriko ikus-entzunezko proiektuak, 50.000 euro gehienez.

    C.1. Telebista-saioak, edozein formatutan, Tafallako tokiko mugapean bizi diren ikusleen interes zehatzaren arabera diseinaturikoak. Mugape horretako tokiko LTD lizentzien jabeek baizik ezin izanen dituzte proposamenak aurkeztu tipologia honetako laguntzak jasotzeko.

    C.2. Tipologia honetara aurkezturiko programa bakoitzak gutxienez 20 minutuko 16 pasarteren ekoizpena bermatu beharko du.

    C.3. Tipologia honen barnean ikus-entzunezko edukien ekintzengatik onuradun batek jaso dezakeen gehieneko dirulaguntza ezin izanen da 25.000 euro baino handiagoa izan.

    C.4. Tipologia honetara aurkezturiko programa bakoitzari 50.000 euro ematen ahalko zaizkio, gehienez ere.

    2. Laguntza hauetatik kanpo gelditzen da Nafarroako telebistetako informazio-programazioa.

    3. Telebista operadoreek ezin izanen dute programa-proposamen bera hiru programazio-tipologia hauetako batera baino gehiagotara aurkeztu. Hala gertatuko balitz, laguntzak kudeatzen dituen zerbitzuak (Komunikazio Zerbitzuak) proposamen horri dagokion tipologia ezarriko luke, aurkezturiko memoriarekin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR