282E/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 26koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez onesten da maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren hiru lizentzia (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 282E/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 26koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez onesten da maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren hiru lizentzia (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa. Soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenari buruzko Plan Teknikoa onetsi zuen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuak I. eranskinaren 14. artikuluan jasotzen du pertsona fisikoek edo juridikoek zeharkako kudeaketaren bidez maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako irratiak ustiatzea. Eta errege dekretu horrek, II. eranskinean, pertsona fisikoek edo juridikoek zeharka kudeatzen dituzten maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako irratien zerrenda biltzen du; pertsona fisikoek edo juridikoek kudeatu behar dituzte irrati horiek erkidego bakoitzean.

    Eskumen hori gauzatzeko, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak lehiaketa publiko bat onetsi zuen 2017ko abuztuan (31/2017 Foru Agindua, abuztuaren 7koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilariarena) Nafarroarako erreserbatu diren eta erabilgarri zeuden hiru irrati lizentziaren eskaintza egiteko (lizentzia bat Nafarroako hiriburuan eta bi Auritzen).

    31/2017 Foru Aginduaren aurka, gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu zuen merkataritza-etxe batek, eta hori baietsi zen Nafarroako Gobernuaren 2017ko azaroaren 22ko Erabakiaren bidez. Horren ondorioz, Iruñerako aurreikusitako lizentzia (105.6 MHz) kendu egin zen lehiaketa horretatik.

    Bestalde, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren martxoaren 28ko 12/2018 Foru Aginduak deklaratu zuen Auritzerako aurreikusitako bi irrati lizentziak (93.2 MHz eta 97.9 MHz) eman gabe gelditu zirela. Foru agindu horrek 2017ko abuztuan deitu zen lehiaketa ebatzi zuen, irratirako aurkeztutako lau proposamenetako batek ere ez zuelako gainditzen irrati-programazioaren balorazioaren atalean aurreikusitako gutxieneko puntuazioa.

    Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak otsailaren 20an emandako 10/2019 Foru Aginduaren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren hiru lizentzia horiek (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa onetsi zen.

    Hilabete batzuk igarota, baina, partikular batek Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 20ko 10/2019 Foru Aginduaren bidez deitutako lehiaketaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa baietsi zuen Nafarroako Gobernuak 2019ko uztailaren 17an emandako Erabakiaren bitartez, eta prozedura bertan behera geratu zen. Hain zuzen, prozedura hari berriro heldu nahi zaio lehiaketa publikorako espediente berri honekin.

    Nafarroako Foru Komunitateak oraindik ere erabilgarri ditu (esleitu gabe) 2017ko abuztuko eta 2019ko otsaileko lehiaketen xede izan ziren hiru maiztasunak. Maiztasun horietako bi (93.2 MHz eta 97.9 MHz, hain zuzen) Auritz mugapekoak dira, eta hirugarrena (105.6 MHz), berriz, Iruñekoa.

    Lizentziak emateko aplikatu beharreko araudiak honako hauek dira: alde batetik, oinarrizko araudia, hau da, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra; eta, beste aldetik, horren Nafarroako erregelamenduzko garapena, hots, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko 5/2012 Foru Dekretua.

    Bi arauek ikus-entzunezko lizentziak emateko prozedura ezartzen dute, betiere lehiaketa publiko baten bidez egin beharko dena, baita aurkezten diren eskaintzak baloratzeko baremo batzuk ere; baremo horiek dagoeneko egituratuta daude foru araudian.

    Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuak ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen arloan eskuduna den departamentuko titularrari esleitzen dio ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren lizentziak emateko lehiaketa publikoaren deialdia egitea. Legegintzaldi honetan (2019-2023), Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak du eskumen hori, halaxe ezarri baitu Nafarroako Gobernuaren departamentuen egitura ezartzen duen lehendakariaren abuztuaren 7ko 22/2019 Foru Dekretuak.

    Amaitzeko, jaso behar da hiru irrati lizentzia horien lehiaketarako proposatzen diren oinarriek 2017ko eta 2019ko otsaileko lehiaketetan sartu ziren hobekuntzei eusten dietela, 2012ko aurreko deialdiaren aldean. Hona hemen:

    –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioek bakarrik osatuko dute balorazio mahaia, eta ebaluazio-organo horretan ez da egonen behin-behineko langilerik (zuzendari nagusiak).

    –Betebehar berri gisa ezartzen da ezen lehiaketa honetan lizentzia lortzen dutenek sei hilabeteko epean abiarazi behar dutela irrati-proiektua, hala bukaera eman dakien segurtasun juridikorik gabeko egoerei, esaterako aurreko lehiaketen ondorioz izandakoei, onartutako lizentziak itzultzea exijitu zenean horiek ez ustiatzeagatik.

    –Protagonismo handiagoa ematea irratien ekoizpen propioari eta tokiko edukiei. Eskaintzak baloratzerakoan, franko handitu da eskaintza bakoitzari ematen ahal zaion puntuazioa ekoizpen propioko edukien arabera, 2012ko deialdi publikoaren aldean.

    Aurtengo otsailean deitu eta uztailean baliogabetu zen lehiaketaren aldean, zuzenketa hauek sartu dira:

    –Lehiaketak eragindako udalerrietan dagoeneko lanean ari diren titularrek ezin zuten lizentzia eskatu. Debeku hori, baina, kendu egin da. Dena den, irrati eskaintzaren gaineko mugak oinarrizko eta foru komunitateko araudiaren arabera arautu dira, eta aniztasunaren printzipio orokorra aplikatuta. Izan ere, herritarrei ahalik eta programazio aberats eta anitzena eskaintzea bilatzen da.

    –Lehiaketan parte hartu ahal izateko behin-behineko bermeak eratzeko beharra kendu egin da.

    –Balorazio irizpideak, oro har, aldatu egin dira. Orain modu argiagoan idatzita daude, eta bat datoz hizpide dugun arloa arautzen duen 5/2012 Foru Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoarekin.

    –Balorazio irizpideetatik kendu egin da enplegua sortu edo sendotzeagatik aurreikusita zegoen puntuazioa.

    –Iruñerako eskaintzen den lizentziaren kasuan, euskarazko programazioaren balorazioa doitu egin da, hizkuntza horrek eremu mistoan duen erabilera-portzentajeari jarraituz (2017an egindako Nafarroako Foru Komunitatearen VI. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak). Orobat, programazio propioaren arabera kalkulatuko da, eta ez programazio osoaren arabera. Horren helburua da ez mugatzea emisoretik kanpo egin daitekeen eskaintza.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuaren departamentuen egitura ezartzen duen lehendakariaren abuztuaren 7ko 22/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

    AGINTZEN DUT:

  2. Lehiaketa publiko bat deitzea Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren hiru lizentzia emate aldera. Maiztasun horietako bi (93.2 MHz eta 97.9 MHz, hain zuzen) Auritz mugapekoak dira, eta hirugarrena (105.6 MHz), berriz, Iruñekoa.

  3. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

  4. Deialdi hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus) argitaratzea.

  5. Foru agindu hau igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

  6. Administrazio bidea amaitzen ez duen foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Iruñean, 2019ko abenduaren 26an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

    NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN MAIZTASUN-MODULAZIOKO UHIN METRIKOEN SOINUZKO IRRATI-HEDAPENERAKO IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIO-ZERBITZUA EMATEKO LIZENTZIETARAKO LEHIAKETA PUBLIKOA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK

  7. oinarria.–Xedea.

    Agiri honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak emateko lizentzietarako lehiaketa publikoa arautu behar duten baldintzak ezartzea, Soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenari buruzko Plan Teknikoa onetsi zuen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuan jasotako plangintzaren arabera.

    Lehiaketa honen xede dira plangintza horrek Nafarroarako ezarri dituen eta hutsik dauden hiru lizentziak:

    –Aurizko 93.2 MHz-eko eta 97.9 MHz-eko maiztasuna (Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren martxoaren 28ko 12/2018 Foru Agindua).

    –Iruñeko 105.6 MHz-eko maiztasuna (Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren abenduaren 17ko 31/2015 Foru Agindua).

    Hiru irrati horietako bakoitzaren xehetasun teknikoa oinarri hauen I. eranskinean kontsultatu daiteke.

  8. oinarria.–Lizentziaren titularra izateko baldintzak.

    Lizentziak lortu ahal izateko, beharrezkoa da Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 25. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

    Ezin izanen dira lehiaketa honetara aurkeztu Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 26.1 artikuluak lizentzia baten titular izateko ezarritako eragozpenetakoren bat dutenek (ikus-entzunezkoaren arloko ordena publikoko arrazoiak).

    Lizentziak pertsona fisiko zein juridikoek eskura ditzakete, helburu komertzialekin edo irabazi-asmorik gabe.

  9. oinarria.–Irrati eskaintzaren mugak.

    Aplikatzekoak diren bestelako mugak gorabehera, lizitatzaile bakoitzak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR