281E/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Helduentzako Txertaketen Nafarroako Egutegi Ofiziala ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariak urtarrilaren 25ean emandako 9/1996 Foru Aginduak Nafarroako Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoa eratu zuen, besteak beste, txertaketa programak diseinatu, ezarri eta ebaluatzen laguntzeko, immunizazioaren bidez galaraz daitezkeen eritasunen egoera epidemiologikoa aztertuz, gaixotasun kutsagarriak kontrolatzeko osasun erakunde nazionalen eta nazioartekoen gomendioak kontuan hartuz, eta Foru Komunitateko txertaketen egutegia irizpide horietara egokituz.

Osasuneko kontseilariaren abenduaren 21eko 349/2015 Foru Aginduaren bidez, Helduentzako Txertaketen Nafarroako Egutegi Ofiziala ezarri zen.

Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Batzordeak helduen eta adin guztietako arrisku taldeen eta zenbait egoeretako txertaketerako gomendioak onetsi zituen. Haiei egokitzeko asmoz, Nafarroako Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoak proposatu du helduentzako zenbait txertotarako finantzazioa handitzea. Hori horrela, beharrezkoa da txertaketen beste egutegi ofizial bat onestea.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 33.1 artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Osasun Departamentuari dagozkio, besteak beste, osasun publikoaren arloa planifikatu eta antolatzeko eginkizunak. Arlo horretan sartzen dira osasuna babesteko jarduerak, hala nola helduen txertaketen egutegi ofizialean ezarritako txertaketa sistematikoak.

Horrenbestez, Osasuneko zuzendari nagusiak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ematen zaizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Txertaketa sistematikoak.

Helduentzako Txertaketen Nafarroako Egutegi Ofiziala ezarri da, txertaketa sistematiko hauekin:

  1. Gripearen aurkako txertoaren dosi bat urtean, 60 urtetik gorako pertsona guztientzat.

  2. Tetanos-difteriaren (Td) aurkako karga murriztuko dosi bakar bat emanen zaie, 65 urtetan, oroigarri gisa, adin hori betetzean lehendik tetanos aurkako txertoaren 5 dosi dokumentatuta dituzten pertsona guztiei; betiere, azken dositik 10 urte iragan badira. Azken dositik 10 urte baino gutxiago iragan badira, 10 urteko epea betetzen den datan aplikatuko da hura.

    Tetanos-difteriaren (Td) oroigarri dosia ematen jarraituko zaie 10 urtean behin tetanosen aurkako txertoaren bost dosi edo gehiago dokumentatuta ez dituzten lehentxertatuei, bost dosiak osatu arte.

    Lehendik osatua ez dutenei eginen zaie tetanos-difteriaren (Td) lehentxertaketa. Kasu horietan hasierako dosia aplikatuko da, 4 aste iragandakoan bigarren dosia, eta hirugarrena gutxienez ere 6 hilabeteko tartea utzita bigarrenetik.

  3. Pneumokokoaren aurkako txerto polisakarido 23-valentearen (V23V) dosi bat 65 urtetik gorako pertsona guztientzat.

    2. artikulua. Gripearen aurkako txertaketa.

    Urtero jarriko zaie gripearen aurkako txertoa arrisku faktoreak dituzten 60 urtetik beherako pertsonei (foru agindu honen I. eranskinean aipatzen dira).

    3. artikulua. Difteria-tetanosaren eta kukutxeztularen aurkako txertaketa.

    Difteria-tetanos-pertusis zelularraren dosi bat (dTpa), karga txikikoa, aplikatuko zaie ondoren aipatzen diren guztiei: pediatria eta obstetrizia arloetan lan egiten duten osasun-langileei, haurdunaldiko hirugarren hiruhilekoan dauden emakumeei, organo solidoaren transplantea dutenei edo transplantearen zain daudenei, eta minbizia edo hemopatia gaiztoa dutenei.

    Guraso hematopoietikoen transplantea jaso duten eriek difteria, tetanos eta pertusisen antigenoen lau dosi hartuko dituzte, txerto hexabalente moduan emandakoak, pauta honekin: transplantea jaso eta 7, 8, 9 eta 18 hilabetetara.

    4. artikulua. Elgorriaren, errubeolaren eta parotiditisaren aurkako txertaketa.

    1970. urtetik aurrera jaio eta elgorria, errubeola eta parotidisa nozitu izanaren ebidentziarik ez duten pertsona guztiek txerto hirukoitz birikoaren (TV) bi dosi izan beharko dituzte dokumentatuta. Hiru gaixotasunetatik edozein jasateko joera izan eta txertorik hartu ez edo dosi bakarra hartua dutenek bi dosi osatu arte immunizatuko dira, haien artean gutxienez ere 4 aste utzita.

    5. artikulua. Barizelaren aurkako txertaketa.

    Barizela izateko joera duten Nafarroako pertsona guztiek beren txertaketa osatuko dute barizelaren (V) aurkako txertoaren bi dosi dokumentatu arte, haien artean gutxienez ere 4 aste utzita.

    6. artikulua. Poliomielitisaren aurkako txertaketa.

    Basa birusak direla-eta azken urtean poliomielitis kasuak Osasunaren Mundu Erakundeari jakinarazi dizkioten herrialdeetatik datozen pertsona heldu guztiek eta haiekin bizi direnek inaktibatutako polioaren aurkako txertoaren 3 dosi (0-1-6 hilabete) hartuko dituzte. Hemen kontsultatzen ahal da herrialde horien zerrenda eguneratua: http://polioeradication.org/polio-today/polio-now/ .

    Guraso hematopoietikoen transplantea jaso dutenak txerto hexabalenterako ezarritako pautarekin immunizatuko dira.

    7. artikulua. Gaixotasun pneumokozikoaren aurkako txertaketa.

    Nafarroan bizi diren helduek, foru agindu honen II. eranskinean sartuta daudenek, pneumokokoaren aurkako txerto konjugatu 13-valentearen (VNC13) edo/eta pneumokokoaren aurkako txerto polisakarido 23-valentearen (VPN23) dosi bat hartuko dute.

    8. artikulua. Giza papilomaren birusaren aurkako txertaketa.

    1. 1992ko urtarrilaren 1etik aurrera jaio eta Nafarroan bizi diren emakume guztiek, 26 urtetik beherakoek eta lehendik immunizatu ez direnek giza papilomaren birusaren aurkako txertoaren hiru dosi hartuko dituzte, aplikatzen zaien farmazia prestakinaren araberako pautarekin. Aurretik immunizatuta ez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR