28/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Normaltasun Berrirako Trantsizioko 3. fasean baimentzen diren zenbait jarduera arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

123. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 28/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Normaltasun Berrirako Trantsizioko 3. fasean baimentzen diren zenbait jarduera arautzen dituena. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma egoera deklaratu zen, COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez, eta, horrekin batera, ohiz kanpoko zenbait neurri ezarri mugikortasuna eta hartu-eman sozialak murrizteko; oraingo egoeran, berriz, neurri berezi horiek pixkanaka kentzeko prozesua aurrera doa, ezarritako jarraibideekin bat. Hala, 2020ko apirilaren 28an, Ministroen Kontseiluak Normaltasun Berrirako Trantsizio Plana onetsi zuen, eta bertan ezarri zituen normaltasun berrira egokitzeko parametro eta tresna nagusiak. Lau fasetan antolatutako prozesu horrek (0. fasetik 3. fasera) mailakatua izan behar du, eta beharrezko orientazio aldaketetara egokitzeko modukoa, datu epidemiologikoen bilakaeraren eta hartutako neurrien eraginaren arabera.

Trantsiziorako plan horren helburu nagusia da, osasun publikoa zainduz, eguneroko bizimodua eta jarduera ekonomikoa pixkanaka berreskuratzea, epidemiak herritarren osasunerako dakarren arriskua minimizatuz, Osasun Sistema Nazionalaren gaitasunek gainezka egin ez dezaten.

Ekainaren 6ko SND/507/2020 Aginduak aldatu du SND/458/2020 Agindua, maiatzaren 30ekoa, normaltasun berri baterako trantsizio-planaren 1. fasea aplikatuz alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako estatu mailako zenbait murrizketa malgutzeko dena; zirkulazio askatasunari buruzko 7.2 artikuluan, ezartzen du taldeak gehienez ere hogei lagunekoak izanen direla, elkarrekin bizi diren pertsonen kasuan izan ezik. Bestalde, aipatu aginduaren 18.5 artikuluak xedatzen du autonomia erkidegoek, beren lurralde-eremuaren barnean, aldatzen ahal dutela ostalaritzaren eta jatetxeen establezimenduen edukiera, baldin eta ez bada gehieneko edukieraren ehuneko berrogeita hamarretik beherakoa eta bi herenetik gorakoa. Halaber, autonomia erkidegoek aire zabaleko terrazen edukiera ere alda dezakete, baldin eta ez bada ehuneko berrogeita hamarretik beherakoa eta ehuneko hirurogeita hamabostetik gorakoa.

Nafarroako Foru Komunitateak 3. fasea hasi du bere lurraldean, zenbait mugapen eta berezitasun dituela, zeinak Osasun Ministerioari proposatu baitzaizkio. Mugapenak honako hauetan aurreikusten dira: ostalaritza, tabernak eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR