28/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, aldatzen duena Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urriaren 13ko 46/2015 Foru Agindua. Haren bidez, 586 eredua onetsi zen, “Berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburtua” egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urriaren 13ko 46/2015 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 586 eredua, betetzeko, Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergari buruzko erregelamenduak (abenduaren 27ko 1042/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsia) bere 5. artikuluan ezarritako betebeharra; alegia, fabrikatzaileek, inportatzaileek, Batasunaren barneko eskuratzaileek, birsaltzaileek eta hondakin kudeatzaileek aurkeztu beharra dutela berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen urteko aitorpen laburtu bat, eragiketa horiek ez-zergapetuak eta salbuetsiak direnean.

Ordea, abenduaren 27ko 1075/2017 Errege Dekretuaren bidez, aldatu egin da aipatutako 5. artikulua eta urteko aitorpen laburtuan sartu egin behar dira aipatutako eragiketak, izan zergapetuak, ez-zergapetuak edo salbuetsiak.

Foru agindu honen helburua da 46/2015 Foru Agindua aldatzea, aipatutako erregelamendu aldaketa betetzeko.

Horrenbestez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan eta zazpigarren xedapen gehigarrian eta Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga arautzen dituen martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritako eskudantziarekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzen da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak urriaren 13an emandako 46/2015 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitzen 586 eredua, “Berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburtua” egiteko.

Bat. 2. artikulua.

  1. artikulua. 586 eredua aurkeztera behartuak daudenak.

586 eredua aurkeztu behar dute fabrikatzaileek, inportatzaileek, Europar Batasunaren barneko eskuratzaileek, hondakin kudeatzaileek eta birsaltzaileek egiten dituztenean gas fluordunak eskuratzeko, inportatzeko, Europar Batasunaren barnean eskuratzeko, saldu edo entregatu edo autokontsumitzeko eragiketak, baldin eta eragiketa horiek zergapetuak, ez-zergapetuak edo salbuetsiak badaude Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga, besteak beste, arautzen duen martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen bigarren artikuluko 6.1., 6.2 eta 7. apartatuetan hurrenez hurren ezarritakoari jarraikiz.

Bi. Urriaren 13ko 46/2015 Foru Aginduaren eranskina aldatzen da, eta horren ordez foru agindu honen eranskina erabiliko da.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2019ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR