28/2018 FORU LEGEA, abenduaren 26koa, Nafarroan etxebizitzarako eskubide subjektiboa arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAN ETXEBIZITZARAKO ESKUBIDE SUBJEKTIBOA ARAUTZEN DUENA.

HITZAURREA

Espainiako Konstituzioak zuzenbideko estatu sozial eta demokratiko bat sendetsi zuen, baina etxebizitzarako eskubidea aitortzean, eta 47. artikuluan etxebizitza duin eta egokia edukitzearen beharra aldarrikatu arren, aginte publikoentzako eginkizun bat baizik ez zuen xedatu. Hartara, etxebizitzarako eskubidea ezin da ez auzibidez ez berez exigitu, ezen, nola ez dagoen oinarrizko eskubide gisa aitorturik, ez dauzka merezi dituen berme prozesal eta substantiboak.

Hala eta guztiz ere, etxebizitza egoki baterako giza eskubideak erabateko garrantzia dauka norbanakoaren gainerako eskubide ekonomiko, sozial eta kultural guztiez gozatu ahal izateko. Etxebizitza norbanakoaren egoitza da, haren eskubide sozialen egoitza, beharrezkoa baina ez-nahikoa den egoitza bat, zeinak edozein pertsonari edo norbanakori modua ematen baitio bere burua herritar gisa eratzeko: etxebizitza da herritarrei beren burua halakotzat eratzeko eta, horrenbestez, gizarte bateko kide gisa eratzeko modua ematen diena. Etxebizitzarik gabe ez dago herritartasunik, eta herritartasunik gabe ez dago ez gizarterik, ez eta inongo estatu sozialik ere.

Etxebizitza, bizileku izaera duen heinean, elkartzen dira babeslekuaren dimentsioa eta beste dimentsio bat, intimitatearekin eta harremanekin lotuagoa, zeinetan garatzen diren gure beharrizan oinarrizkoenak, segurtasunaren, afektuaren, onarpenaren eta abarren ingurukoak. Ukaezina da aterpe egoki eta segururik gabe ez dagoela behar bezalako bizi-kalitaterik, eta horrek zuzenean urratzen du osasun fisikoa eta mentala. Halaber, etxebizitzarik ez izatearen edo hura galtzearen ondorioz bizi-baldintzen narriaduraren tamainak faktore asko -bizileku eta familia-egitura gehiago sortzea, gazteen emantzipazioa edo toki-mugigarritasuna- zailtzeaz gain eraman gaitzake, azken finean, gizarte-bazterketa egoeretara. Etxebizitzak pertsona edo familia unitate bati laguntzen dio modu autonomo eta arduratsuan garatzen guztiok osatzen dugun egitura sozialari egiten dion ekarpena.

Bizi gareneko estatu sozial honek, zeinaren eraikuntza guztion egitekoa baita, gaur egun bere buruari planteatu behar dio ea beharrezkoa eta bidezkoa den etxebizitzarako eskubidea eratzea gure gizartearen beste zutabe garrantzitsu baten gisara, parekatzeko modukoa gaur egun dudagabekoak diren baina bere garaian eztabaidatuak izan ziren beste eskubide batzuekin: hezkuntza, osasuna, pentsioak edo mendekotasuna. Foru lege honek baiezkoaren aldeko apustu ausart eta tinkoa egiten du, eta saiatzen da etxebizitzarako eskubidea kokatzen politika publikoen osotasunean funtsezkoa eta nagusia den toki batean. Bada garaia alda dezagun etxebizitza gure ongizate-estatuaren zutabe ahul (wobbly pillar, anglo-saxoien literaturan) baten gisara hartzen duen ikusmoldea. Hori dela eta, foru lege honek bide zail baina guztiz beharrezko eta ausarta irekitzen du, eta administrazio publikoei erreklamatzeko modukotzat aitortzen du, esanbidez, Nafarroako Foru Komunitatean auzotasun administratiboa duen pertsona orok eskubide subjektiboa duela etxebizitza duin eta egokia edukitzeko.

Jakinda gaur-gaurkoz etxebizitza-parke publikoa ez dela nahikoa etxebizitza-behar kalkulatua asetzeko, foru lege honek xedatzen du modu subsidiarioan horren ordez prestazio ekonomiko bat eman dadila, zeina errentaren gaineko zerga negatibo baten gisara tankeratzen baita, kuota diferentzialaren kenkari baten bitartez. Prestazio horrek bi modalitate dauzka: bata emantzipazioa lortzeko beharrari lotua, gazteei zuzendua eta aldi baterakoa; bestea, berriz, etxebizitza baten eskuratzea finantzatzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez edukitzeari lotua eta denboran iraunen duena, baldintzak betetzen jarraitzen diren bitartean. Eskubide bera eta bi modalitate desberdin, etxebizitza-eskatzaileen beharrizanen eta ezaugarrien arabera.

Azkenik, foru legeak eskubidearen aitorpenerako egutegi gradual bat jasotzen du, behar diren baliabide ekonomikoen, materialen eta antolamenduzkoen zuzkiduraren araberakoa; nolanahi ere, foru lege honek indarra hartzen duen unetik ezarpen oso handia lortzea aurreikusten da.

Gainera, foru lege honek jarraipena ematen dio etxebizitzaren eginkizun sozialak itxuratzen duen eraikin juridikoa altxatzeko lanari. Eskubideak bai, baina betebeharrak ere ezartzen dituen eginkizun sozial bat.

Betebehar horien artean, nabarmentzekoa da etxebizitza babestuak alokairu turistikorako partzialki ere erabiltzearen ezinezkotasuna. Araudi indarduna behar bezain malgua da titularrek etxebizitza babestuen errentamendu-aukerei heltzearen beharrari dagokionez, baita gelakako errentamendukoei ere, baina sekula ez xedea egoitzaz bestelako erabilera bat denean, turismokoa edo oporraldikoa kasu.

Jadanik badagoen etxebizitza-parkearekiko beste betebehar garrantzitsu bat da etxebizitza horiek mantendu eta zaintzearena. Eraiki ordez, ahaleginak eginen dira lehendik dagoena zaharberritu, birziklatu edo biziberritzeko. Baliabideei buruz jasangarritasun-ikusmolde baten aldeko apustua egitea. Hartara, eraikin-ebaluazioko txosten bat egiteko betebeharra hedatu egiten da familia bakarreko etxebizitzetara, eta betebehar berri hori betetzeko egutegi gradual bat ezartzen da. Eta etxebizitzen bizigarritasun-zedulak berritzearen derrigortasuna azpimarratzearen ildotik, halakoak ez berritzea arau-haustetzat hartua izatera pasatzen da, nahiz eta, momentuz, pertsona juridikoen kasuan soilik.

Etxebizitzaren eginkizun sozial hori lortzeko, lehentasunezko helburua da bizilagunik gabeko etxebizitzak egotea ekidin dezagun. Ildo horretan, foru lege honek kontzeptu batzuk argitzen ditu, esate baterako aisialdi eta jolaserako etxebizitza, etxebizitzak hustzat deklaratzeko prozedura errazten du, gainera, sustapenerako neurri batzuk ezarriz, etxebizitzen zaharberritze babestua lortzera bideratuak, eta Etxebizitza Hutsen Erregistroa sartu du jadanik dagoen Etxebizitzen Erregistroan. Hori guztia errazte aldera dagozkion legezko aurreikuspenak aplikatzea foru lege honek indarra hartzen duenetik legezko aurreikuspenak aplikatzea.

Bestetik, etxebizitza babestuen eskualdatzearen kasuan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak lehentasunez eskuratzeko daukan eskubidearen baliatzea errazte aldera, ahalmena ematen da etxebizitza-eskatzailea balizko erosle gisa izendatzeko, etxebizitzaren arloan eskuduna den departamentuak beharrezkotzat jotzen duenean hori, dela merkatuko beharrizanengatik, dela gehiegizko prezioen balizko jasotzea ekiditeko.

Etxebizitza babestuaren titulartasunak babes hori gauzatu beharra dauka merkatu librean daudenez haragoko onuretan eta prerrogatibetan. Onura horietako bat izanen da hipoteka-betearazpenak nozitzeko zailtasuna, noiz eta, etxebizitza babestua galtzeaz gainera, etxebizitzaren titular den pertsonak edo famili unitateak zor bat edukitzen jarraitzen duen, halako moduz non, praktikan, ezinezkoa baitzaio berriro hutsetik abiatzea. Ordainean ematearen bidez eskuratutako etxebizitzaren kasuan baizik ez du titular berriak eskubidea edukiko etxebizitza babestua orokortasunez ezarritako gehieneko prezioan berriro ere eskualdatzeko. Bestela, haren gehieneko prezioa % 50 jaitsiko da.

Azkenik, gure foru erkidegoaren esparruan etxebizitzaren arloko politiken kudeaketa eta erregulazio hobea lortzen lagunduko duten bi berritasun garrantzitsu.

Lehenbizi, zaharberritzerako laguntzen plangintza eta mailakatzea egiteko tresnak oinarritu beharra Nafarroako eremu desberdinetako premietan; eraikuntza-premietan ez ezik, ekonomikoetan eta sozialetan ere. Honakoa izanen da helburua: eremu behartsuen mapa bat edukitzea, politika publikoetarako gida moduan balioko duena etorkizunean.

Eta, bigarrenik, adierazle berria erabiltzea etxebizitza eta zaharberritze babestuaren arloko baliabideen eskuraketarako oinarrizko adierazle ekonomiko gisa erabili den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren ordez: Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasuna (ERREGEROSNA). Adierazle berri horrek gaurkotze nabarmena dakar, eta Nafarroako ekonomiaren datu objektiboetan oinarritutako adierazlea da.

Aurreko guztia ahalbidetzeko, foru lege honek lau artikulu, xedapen gehigarri bat eta bi azken xedapen ditu bere edukia garatzeko.

  1. artikulua. Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzea.

    Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea honela aldatzen da:

    Bat.–Beste artikulu bat, 3. bis artikulua, sartzen da, eta honela geratzen da idatzita:

    “3 bis artikulua. Etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa eta interes orokorreko zerbitzu soziala.

  2. Nafarroan erroldatuta dagoen pertsona orok eskubidea du tamainari eta kalitateari dagokienez etxebizitza duin eta egokia edukitzeko eta hartaz bakean gozatzeko. Etxebizitzaren arloan eskumenak dituzten Nafarroako administrazio publikoak eskubide hori gauzatzeaz eta babesteaz arduratuko dira.

  3. Etxebizitza eskuragarririk ez badago, eskubide horren gauzatzea bermatuko da errentamenduagatiko kenkari fiskalen sistema baten bitartez; kenkari horiek aurrez ordainduko dira, foru lege honetan eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginean ezarritakoari jarraituz.

  4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari zuzenean exigitu ahalko zaio aurreko apartatuetan aurreikusitako eskubidearen gauzatzea.

  5. Etxebizitza duin eta egokirako eskubidearen gauzatzea eta babesa ahalbidetzera zuzendutako jarduera oro interes orokorreko zerbitzu sozialtzat joko da.”

    Bi.–3 ter artikulu bat gehitzen da, eta honela geratuko da idatzita:

    “3 ter artikulua. Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasuna (ERREGEROSNA).

    Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasuna (ERREGEROSNA) izeneko adierazlea sortzen da, eta honako balio hau izanen du:

    1. 2017ko ekitaldi fiskalerako: 8.120. euro.

    2. 2018ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR