28/2016 FORU DEKRETUA, maiatzaren 11koa, Osasun Departamentuarendako eta haren erakunde autonomoendako ondasun eta zerbitzuak erosteko eskumena berrantolatzen duena informazio sistemen eta zerbitzu eta aplikazio informatikoen arloan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ATARIKOA

Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 36.3. artikuluak ezartzen du ekonomiaren arloan eskumena duen departamentuak izanen duela eskumena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren esparruan, erakunde autonomoak kanpo, hornidura kontratuak sinatzeko. Halaber, 36.4. artikuluak xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erakunde autonomoetan kontratuak sinatzeko ahalmena haien estatutuetan zehaztuko dela.

Ondoren, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 17ko 422/2007 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren esparruan hornidura kontratuak sinatzeko eskumenak berrantolatzen dira eta laugarren idatz-zatian Administrazio osoak erabiltzekoak diren hornidura batzuk modu zentralizatuan egitekoak direla deklaratu zen. Horien artean, informazioaren teknologiako eta sistemetako aktibo informatikoak daude.

Foru agindu horren zortzigarren idatz-zatiak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari (gaur egun Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua) zenbait ondasunen hornidura zentralizatua egiteko eskumena esleitzen dio, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beraren telekomunikazioko ekipo edo sistemak eta informazioaren teknologiako eta sistemetako aktibo informatikoak.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatuaren arabera, departamentu horren barnean Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusia dago. Zuzendaritza nagusi horren eskumenak dira, besteak beste, Foru Komunitateko Administrazioarendako eta haren erakunde autonomoendako azken erabiltzailearen ekipo informatikoak eta oinarrizko softwarea zehaztu, erosketa kudeatu eta mantentzeko eginkizunak gauzatzea, aipatu foru dekretuaren 5. artikuluko e) letran ezartzen denari jarraikiz.

Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoek ez dituzte behar diren baliabideak azken erabiltzailearen ekipo informatikoen eta oinarrizko softwarearen eskuratu eta mantentze-lanak egoki kudeatzeko. Horregatik bidezkoa da gai horretako eskumenak berrantolatzea Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusia izan dadin eskumen hori erabiltzen duena.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko maiatzaren 11ko bilkuran hartutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR