28/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateaz kanpoko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen du. Horren arabera, beharrezkoa da aipatutako foru dekretuak behar dituen prozedurari buruzko alderdiak garatzea.

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuan aurreikusitako Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia eta tokian tokiko eskolatze batzordeak eratu eta arautzen dituen maiatzaren 9ko 40/2011 Foru Dekretuak ezartzen du aipatu dekretu horretan ezarritako lehentasunezko irizpideak gainbegiratu egin behar direla eta, hala behar denean, onarpen prozesuko oinarri arautzaileetan ezartzen diren irizpide osagarriak behar bezala ezartzen diren gainbegiratu behar dela.

Guztientzako hezkuntza kalitatea, gizarte kohesioa eta aukera berdintasuna ziurtatzeko eta hezkuntzako laguntzaren arloan berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze egoki eta orekatua bermatzeko, foru agindu honek ikasle horientzako ikaspostuak gorde beharra ezartzen du.

Ikasle bat ikastetxe publiko batean edo pribatu itundu batean matrikulatzean, ez da inoiz ere bereizkeriarik eginen jatorriagatik, arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik edo gainerako inguruabar pertsonal nahiz sozialengatik. Horretaz gainera, matrikulazioak berarekin dakar ikastetxearen hezkuntza proiektua errespetatzea, ikasleei eta haien familiei indarra duten legeetan aitortzen zaizkien eskubideak ukatu gabe.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa egin behar dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren oinarriak onestea.

Foru agindu honen eranskineko oinarriak onesten dira.

Xedapen gehigarri bakarra.–Hezkuntza Departamentuaren eskumenak.

Oinarriotan Hezkuntza Departamentuaren esku uzten diren eskolatze eginkizunak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloak kudeatuko ditu.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauen indargabetzea.

Indarrik gabe uztea Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 23an eman 236/2011 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren oinarriak onesten dituena.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko martxoaren 17an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO, BATXILERGOKO ETA ERDI ETA GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO IKASKETAK ETA GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO PROBETARAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA EGIN BEHAR DITUZTEN IKASLEAK ONARTZEKO PROZEDURA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK

  1. oinarria. Prozedura.

    Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. ataletan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatez kanpoko irakaskuntza ematen duten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak onetsi ziren.

  2. oinarria. Jarraibideak eta epeak.

  3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, badaude bi epe ikasleak onartzeko prozesuan: arrunta eta berezia. Erdi eta goi mailako heziketa zikloetan eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan, epe bakarra dago, arrunta. Bi kasuetan, ikasturtearen gainerakoa epetik kanpokotzat joko da.

  4. Ikasturte bakoitzerako prozesua zehazten duten epe eta jarraibideak eskolatze arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak ebazpen bidez ezarriko ditu urtero.

  5. oinarria. Tramitazioa.

    Ikastetxeek EDUCA informatika-aplikazioaren bidez eginen dute eskolatze prozesuaren tramitazio osoa.

  6. oinarria. Eskaerak aurkeztea.

  7. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du, behar bezala betea eta eredu ofizialaren araberakoa, ikasturte bakoitzerako zehazten den epean.

  8. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

  9. Epe arruntean Hezkuntza Departamentuak ikaspostu bat esleituko die ezarritako epeetan aurrenik eskatutako ikastetxean ikasposturik lortu ez duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei.

  10. Epe berezian herrialdez edo bizilekuz aldatu direlako eskabidea egin ez duten DBHko eta Batxilergoko ikasleek bakarrik izanen dute eskabidea aurkezteko aukera, betiere lekualdaketak eskaera justifikatzen badu. Hezkuntza Departamentuak, dauden ikaspostu hutsak kontuan hartuz, ikaspostuak esleituko dizkie ezarritako epeetan aurrenik eskatutako ikastetxean ikasposturik lortu ez duten ikasleei.

  11. Ikaspostua epe arruntetik eta berezitik kanpo eskatzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak: ikasturteak dirauen bitartean, ikastetxeek aurkezten diren eskabideak hartuko dituzte, ikaspostu hutsik izan edo ez, eta Hezkuntza Departamentura igorriko. Eskolatzearen fase horretan, Hezkuntza Departamentuak baimenduko ditu honako ikasle hauek aurkeztutako eskaerak: helbidea beste herri batera aldatzen dutenek (ikastetxe aldaketa justifikatzen duena) edo Nafarroako hezkuntza sisteman lehenbizikoz sartzen direnek (berandu sartzen direnak).

  12. Hezkuntza Departamentuak baimendutako ikasleak gehienez ere astebeteko epean sartuko dira dagokien gelan. Ikaslea ezarritako epean ikastetxe berrian hasten ez bada, gordetako ikaspostua galduko du.

  13. Tokian tokiko eskolatze batzordea eratua duten herrietan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako edo Batxilergoko ikaspostua epe arruntetik eta berezitik kanpo eskatzen duten ikasleak batzorde horietara joanen dira; haietan, argibideak eta orientabideak emanen zaizkie eta familiak eskatutako ikastetxean ikaspostu bat esleituko zaie, ikaspostu hutsik baldin badago. Tokiko eskolatze batzordeek ikaspostuaren esleipenaren berri emanen diote dagokion ikastetxeari. Ikastetxeek Hezkuntza Departamentuari ikastetxean sartzen diren ikasle berriei buruzko informazioa emanen diote, matrikula egiteko.

  14. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak baimena eman dezake bukatu ez den ikasturtean ikastetxez aldatzeko, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.

  15. oinarria. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako baremazioa eta onartzeko irizpideak.

  16. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako baremazioa apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 6. artikulutik 15. artikulura bitarte ezarritakoaren arabera eginen da, bai eta maiatzaren 9ko 40/2011 Foru Dekretuaren 3. artikuluan aipatzen diren irizpide osagarrien arabera ere.

  17. Irizpide osagarri horiek erabiliko dira irizpide nagusiak nahikoa izan ez direnean ikastetxean ikasleak onartzeko lehentasunak ezartzeko.

  18. Ikasleak onartzeko irizpide osagarria izanen da, betiere, eskatzailearen helbideak eta eskatutako ikastetxeak posta kode bera izatea, horregatik 0.5 puntu emanen baita. Bat-etortze hori eskaera zer urtetan egiten den, urte horretako urtarrilaren bata baino lehen gertatu beharko da.

  19. Ikastetxe bakoitzeko organo eskudunak gehienez ere puntu bat ematen ahalko du beste irizpide osagarri batzuengatik. Horretarako, ikastetxeko organo eskudunak arrazoiak azaldurik kontuan hartu beharko ditu gorabehera nabarmen batzuk, ikastetxeek ikasleak onartzeko prozesua hasi baino lehen ageriko leku batean argitaratu beharko dituen irizpide objektiboei jarraituz.

  20. Ikastetxeek irizpide horiek Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira igorri beharko dituzte, gainbegira ditzan, ikasleak Nafarroako hezkuntza sisteman egokiro, aukera berdintasunean eta indarra duen araudiari lotuz sartzen diren begiratzeko, foru agindu honen 2. oinarriko 2. puntuan aipatzen den urteroko ebazpenean zehazten den epean.

  21. 31/2007 Foru Dekretuaren 15. artikuluaren 2. ataleko f) letran aipatzen den zozketa jendaurreko ekitaldian egin behar da, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuta. Betiere aurretiaz jakinaraziko da, ikastetxeko ageriko toki batean, ekitaldi hori, beharrezkoa izanez gero, zein toki, egun eta ordutan eginen litzatekeen.

  22. Urte berean jaiotako anai-arreben eskaeren kasuan, bat onartzeak berarekin ekarriko du bestea ere onartzea, eta geratzen diren ikaspostu hutsen kopurua murriztu eginen da; baina anai-arrebak hautatutako azkenak badira, ez zaio inori kenduko aurretik esleitutako ikaspostua.

  23. oinarria. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide Ikasketetako erdi mailako heziketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR