27E/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura garatzen duena bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. ALDIZKARIA - 2021ko urtarrilaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 27E/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura garatzen duena bulegoen mailan. Atarikoa

    Urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretuaren bidez ezarri zen Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa; orain, berriz, departamentu horren egitura eta eginkizunak osatu eta egokitu behar dira.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zer departamentutan sartuko diren, departamentu horretako kontseilariaren foru agindua beharko dela.

    Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak beren txostenak egin dituzte.

    Horregatik, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko kontseilari gisa dagozkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut:

    1. KAPITULUA

    Xedea eta egitura orokorra

  2. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura eta eginkizunak garatzea, bulegoen mailan.

  3. artikulua. Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran, atxikipen hauekin:

    Unibertsitateko Zerbitzuan:

    –Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoa du, Unibertsitateko Atalari atxikia.

  4. artikulua. Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran, atxikipen hauekin:

    I+G+b Zerbitzuan:

    –Nafarroako I+G+b Sistemaren (SINAI) Erregistro Bulegoa, aipatu zerbitzuari atxikia.

  5. artikulua. Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran, atxikipen hauekin:

    Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuan:

    –Komunikazio Nodoaren Bulegoa, Azpiegitura Teknologikoen Atalari atxikia.

    Osasun Teknologien Zerbitzuan:

    –Erietxeentzako Laguntza Informatikoaren Bulegoa, zerbitzu horri atxikia.

    Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuan:

    –Administrazio Elektronikoari Laguntzeko Bulegoa, Administrazio Elektronikoaren Atalari atxikia.

    –SAP Sistemen Koordinazio Bulegoa, Informazio Sistema Zentralen Atalari atxikia.

    Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuan:

    –Digitalizazio Proiektuak Koordinatzeko Bulegoa, zerbitzu horri atxikia.

  6. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    –Ekonomia eta Kontabilitate Araubideko Bulegoa, Araubide Ekonomikoaren Atalari atxikia.

    1. KAPITULUA

    Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusia

  7. ATALA

    Unibertsitateko Zerbitzua

  8. artikulua. Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoa.

    Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoa, Unibertsitateko Atalari atxikirik dago, eta eginkizun hauek ditu:

    1. Ikerketarako laguntzen deialdietako kudeaketa administratibo eta ekonomikoa tramitatu eta gainbegiratzea eta horren inplementazioa kontrolatzea.

    2. Ikertzaileen Mugikortasunerako Europako Sarearen eskualdeko nodoa kudeatzea.

    3. Jarduera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR