27E/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ehiza- eta arrantza-debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten baita 2020ko denboraldirako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

41. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 28a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 27E/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ehiza- eta arrantza-debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten baita 2020ko denboraldirako. Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko arrantza-baliabideen aprobetxamendua babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea, jasangarritasun irizpideen arabera.

Zentzu horretan, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70. artikuluak ezartzen duenez, arrantza-aprobetxamendua antolatzeko, ingurumen gaietako eskumenak dauzkan departamentuko titularrak urtero onetsiko ditu aprobetxamendugai izan daitezkeen espezieak ehizatzeko debekualdiei buruzko xedapen orokorrak eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela aginduko du.

Beste alde batetik, Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzen duen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuak, berriki indarra hartu duenak, neurri batzuk hartzera behartzen ditu administrazio publiko eskudunak, populazioak kontrolatzeko eta, behar denean, espezie horiek desagerrarazteko.

Bestalde, abenduaren 13ko 42/2007 Legeak, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoak, honako hau ezartzen du 64 ter artikuluan: autonomia erkidegoek eta Ceutak eta Melillak plangintza- eta kudeaketa-tresnak erabiltzen ahalko dituzte ehizaren eta arrantzaren arloetan zehazteko zein diren euren lurralde eremuan aurreko paragrafoaren edukiak ukituko dituen espezieak. Hori horrela, ehizan eta arrantzan aritzeko, espezie horiek lege honek indarra hartu baino lehen okupatutako eremuaren zehaztapen kartografikoa onetsi beharko du autonomia erkidegoko administrazio eskudunak, eta autonomia erkidegoko aldizkari ofizialean argitaratuko du. Horren ostean, ehiza eta arrantza planifikatu eta kudeatzeko lehen tresnak onetsiko dira.

Horregatik, foru agindu honetan ezartzen da ezen exotiko inbaditzailetzat deklaratutako zenbait espezie arrantzatu daitezkeela baldintzak egokiak direnean eta horretarako adierazitako eremuetan, abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretua, Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzen duena, eta abenduaren 13ko 42/2007 Legea, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoa, betetzeko.

Bi helburu horiek –hots, arrain-aprobetxamendua antolatua izatea eta arrain-espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzea– bide ematen dute Nafarroako arrantza-baliabideen aprobetxamendurako plana diseinatzeko 2020ko arrantza-denboraldirako.

Hori horrela, Arrantzako Aholku Batzordearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70.1 artikuluak emandako eskumena erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea debekualdiei buruzko xedapen orokorra 2020ko denboraldirako (eranskin gisa erantsi da).

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta eranskina (debekualdiei buruzko xedapen orokorra 2020ko denboraldirako).

Iruñean, 2020ko otsailaren 13an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

ERANSKINA

Debekualdiei buruzko xedapen orokorra 2020ko denboraldirako

  1. KAPITULUA.–Xedapen orokorrak.

    1. artikulua. Xedea eta helburua.

    2. artikulua. Arrantza jarduera Nafarroan 2020ko denboraldian.

    3. artikulua. Uren zonifikazioa, arrantzaren eta ur bilduen ondorioetarako.

    4. artikulua. Arrantza baimenak.

    5. artikulua. Arrantzatzen ahal diren espezieak.

    6. artikulua. Hil beharreko arrainak.

    7. artikulua. Arrantzarako egunak eta orduak.

    8. artikulua. Arrantza tresnak.

    9. artikulua. Debekatuta dauden harrapaketa metodoak eta baliabideak.

    10. artikulua. Arraina harrapatu eta askatzeko arrantza.

    11. artikulua. Ontzitik edo flotazioko beste sistema batzuetatik arrantzatzea.

    12. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta merkaturatzea.

    13. artikulua. Salbuespeneko neurriak.

  2. KAPITULUA.–Arrantzarako espezieak.

    14. artikulua. Izokinaren arrantza.

    15. artikulua. Itsas amuarrainaren arrantza.

    16. artikulua. Amuarrain arruntaren arrantza.

    17. artikulua. Aingiraren arrantza.

    18. artikulua. Korrokoiaren eta platuxa latzaren arrantza.

    19. artikulua. Loinaren arrantza.

    20. artikulua. Barboaren, tenkaren, ezkailuaren eta zarboaren arrantza.

    21. artikulua. Zamo txikien arrantza.

    22. artikulua. Arrain exotiko inbaditzaileen arrantza: karpa, perka amerikarra edo black-bass izenekoa, lutxoa, alburnoa, silurua, arrain katua eta ortzadar-amuarraina.

    23. artikulua. Karramarro exotiko inbaditzaileen arrantza: paduretako karramarroa eta karramarro seinaleduna.

  3. KAPITULUA.–Araubide bereziko urak.

    24. artikulua. Aldi baterako debekualdiak.

    25. artikulua. Harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak.

    26. artikulua. Arrantzan ikasteko eskola.

    27. artikulua. Arrantzako kirol guneak.

  4. KAPITULUA.–Arrantzarako barrutiak.

    28. artikulua. Arrantzarako barrutietan arrantzatzeak dituen alderdi komunak.

    29. artikulua. Amuarrainen arrantza barrutiak.

    30. artikulua. Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutiak.

  5. KAPITULUA.–Arrantzako kirol-lehiaketak.

    31. artikulua. Arrantzako kirol-lehiaketak.

    32. artikulua. Arrantzaren espezialitateak kirol-lehiaketetan.

    LEHENBIZIKO XEDAPEN GEHIGARRIA.–Presetatik hurbil arrantzatzea.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.–Zebra muskuiluaren kontrola.

    HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.–Feltrozko zolak erabiltzeko debekua.

    LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.

    AZKEN XEDAPENA.

  6. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta helburua.

    Foru agindu honen xedea da Nafarroan, 2020an, arrantzarako aprobetxamendugai izan daitezkeen espezieak ezartzea, bai eta eremu, garai, egun eta aldi baliodunak ere, espeziearen edo modalitatearen arabera eta aprobetxamendugai diren espezieak babesteko muga orokorren arabera, bai eta haien kontrolerako prebentzio neurrien arabera ere.

    Era berean, foru agindu honen helburua da espezie exotiko inbaditzaileen populazioak eraginkorki kontrolatzeko neurriak hartzea, eta horretarako, espezie horiek harrapatzea eta, kasua bada, harrapatutako aleak deuseztatzea.

    2. artikulua. Arrantza jarduera Nafarroan 2020ko denboraldian.

    1. Arrantza jarduera Nafarroan, 2020ko denboraldian, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzkoa, haren erregelamendua eta foru agindu hau.

    2. Beste lurralderen batekin muga egiten duten ibai tarteetan, arrantzaleak Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dauden arauak eta baldintzak bete beharko ditu, arrantza Nafarroan egiten bada.

    3. artikulua. Uren zonifikazioa, arrantzaren eta ur bilduen ondorioetarako.

    1. Xedapen honen ondorioetarako, eta Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearekin bat, Nafarroako ibaien tarteak eta ur-masak honela zonifikatzen dira: salmonidoen eremua eta ziprinidoen eremua.

    2. Ur bilduetako arrantzari dagokionez, zer ibilgutan isurtzen duten ura, haien arrain-eskualdeko araudi bera bete beharko da. Arro endorreikoen edo itxien kasuan, ibilgu hurbilenerako aurreikusita dagoen araudi bera izanen du. Esako urtegia ziprinidoen eremutzat jotzen da.

    Urtegien, ureztatzeko idoien eta antzekoen kasuan, bildutako uren inguruko perimetrora sartzea ur horien titularrari dagokion eskubidea da, eta, horregatik, bere esku du sartzeko baimena edo debekua ematea. Arrantzarako eskubidea, beraz, jendearentzako sarrera-eskubidearen ondotik heldu da.

    4. artikulua. Arrantza baimenak.

    Arrantzako baimena izateaz gainera, baimendutako edozein espezie harrapatzeko salmonidoen goiko eremuan, izokin-tartean eta ziprinidoen eremuko arrantzarako kirol guneetan, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emana.

    1. Salmonidoen goiko eremurako baimenak:

      16 urtetik beherakoek ez dute baimen hori beharko arrantzan egiteko arro guztietako hirigunearen barreneko ibai tarteetan, salmonidoen goiko eremurako arrantza-denboraldian eta arraina harrapatu eta askatzeko arrantza motan soilik.

      Bi baimen izanen dira: arraina harrapatu eta eramatekoa, edo arraina harrapatu eta askatzekoa. Arraina harrapatu eta askatzeko modalitateko baimena eskatuz gero, baimenaren titularra modu horretan baizik ezin izanen da aritu arrantzan. Beste baimena duena, berriz, bi moduetan aritzen ahalko da arrantzan, betiere modalitate bakoitzerako ezarritako betebeharrak errespetatuz, baina ezin izanen da arraina harrapatu eta askatzeko arrantza modalitateko tarte batean sartu arraina harrapatu eta eramateko arrantza modalitateko baimenarekin.

      Hauexek dira arrantza arro bakoitzeko emanen den gehieneko baimen kopurua:

      –Baztan-Bidasoa: 9.875 baimen.

      –Oria-Urumea: 4.750 baimen.

      Honako arro hauetan, harrapatu eta askatzeko modalitaterako bakarrik emanen dira baimenak (salbu amuarrainen arrantza barrutietako zati batzuetan).

      –Ega-Urederra: 678 baimen.

      Zudairiko arrantza barrutia: 375 baimen. –Arakil-Larraun: 822 baimen.

      –Arga-Ultzama: 250 baimen.

      Eugiko arrantza barrutia: 144 baimen. –Irati-Erro: 500 baimen.

    2. Izokin-tarterako baimenak:

      egunean 100 baimen izanen dira guztira izokin-tarterako.

    3. Baimenak, ziprinidoen eremuko arrantzarako kirol guneetarako:

      apirilaren 1etik aurrera, beharrezkoa izanen da eguneko baimen pertsonal bat eskuratzea arrantzan aritu ahal izateko ziprinidoen eremuko kirol guneetan.

      Arrantzaleko eta urteko ematen diren baimenek ez dute mugarik izanen urteko. Erabili aurretik gorde daitekeen baimen kopurua, gehienez, 5ekoa izanen da.

      Aurretik ezarritako akordioen arabera, kirol guneen mantentze-lanez arduratzen diren entitateek lehentasunez eskatzen ahalko dituzte gune horretako zenbait postu.

      Postu bakoitzean aritzeko baimena daukan titularraz gain (edo bi titular, baldin eta postua partekatzen badute), beste pertsona batzuk ere aritzen ahalko dira...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR