277E/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunaren Mundu Erakundeak ezartzen duen moduan (Osasuna 21, OME 1999), pertsona guztiek hartu behar dute beren osasunaren protagonismoa, eta, horretarako, aldez aurretik zabaldu, azaldu eta gomendatu behar da zein den jarrerarik egokiena norberak eritasunari aurrea hartzeko eta osasunari eusteko, eta, bestetik, politika eta jarduera guztien eraginak ebaluatu osasunari, bizimoduei eta kontsumoari dagokienez.

Bizimoduek eragin garrantzitsua dute herritarren osasunean eta eritasun kroniko nagusien eragileak dira.

Esku hartzeko estrategia horretan, halaber, beste arrisku bat hartuko da kontuan: arrisku psikosoziala, batik bat adinekoen artean, kalteberatasun handiagoa baitute. Orobat, beste arazo batzuk hartuko dira aintzat, hala nola genero bortizkeria eta adinekoei tratu txarrak ematea, HIESA eta txertoarekin prebenitu daitezkeen eritasunak.

Azkenik, estrategia horretan honako honi ere helduko zaio: parte-hartze aktiboaren eta ardurakidetzaren garrantzia eta sendotzea, norberak parte-hartzea bere osasun mailan. Horretarako, herritarrei beharrezko gaitasuna eman behar zaie, komunikazio tresna egokiak erabili eta parte-hartzea erraztuko duten baliabideak antolatu.

Nafarroako 2014-2020 Osasun Planak (Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak 2014ko irailaren 16an onetsia) ezartzen du bere lehentasunezko jarduketa ildo bat dela helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategia.

Planean ezartzen da ezen, izaera estrategikoa duenez, beharrezkoa dela berariazko egitura tekniko batzuk ezartzea, haren jardunbidea arautuko duten praktika eta politikak finkatzeaz arduratuko direnak, eta segimendua eta ebaluatzeko baliabideak ere behar direla.

Horregatik, beharrezkoa ikusi da erantzukizun maila batzuk ezartzea, eta, hala, honako figura hauek sortzea: estrategiaren arduradun teknikoa, programaren koordinatzaileak eta estrategiaren batzorde teknikoa. Horietako bakoitzaren eginkizunak eta izendapena foru agindu honen bidez finkatuko dira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Ezartzea honako hauek izanen direla Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategiaren helburuak:

    1. Saihesteko moduko garai aurreko hilkortasuna gutxitzea, eta bizi itxaropena handitzea.

    2. Helduen osasun arazo lehenetsien morbilitatea eta larritasuna gutxitzea.

    3. Helduen desgaitasuna gutxitzea eta autonomia pertsonala sustatzea

    4. Helduengan hautemandako osasuna eta osasunarekin ikusteko duen bizi kalitatea hobetzea

    5. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR