276/2015 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteetako Datuak trukatzeko (IDECAL) sistema aldaketa onesten duena Kontabilitatearen Instrukzio Orokorrerako. Foru agindu honi eranskin gisa gehitu zaio.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako toki entitateek nahitaez igorri behar dizkiote kontabilitatearen espedienteak Foru Komunitateko Administrazioari, legez ezarritako egunetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikuluan xedatzen denez, Nafarroako toki entitateen aurrekontu orokorrak Nafarroako Gobernuak oro har entitate horientzat zehazten duen aurrekontu egiturara egokituko dira. Orobat, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak toki entitateen eta beren erakunde autonomikoen aurrekontu eta kontabilitate araubidea eratzen duen arau multzoa jasotzen du, eta Nafarroako Gobernuaren esku uzten du aurrekontu eta kontabilitate arloko hainbat alderdiren garapena. Horren ondorioz onetsi ziren honako hauek: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretua, 2/1995 Foru Legea garatzen duena aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan; irailaren 21eko 271/1998 Foru Dekretua, irailaren 23ko 234/2015 Foru Dekretuak aldatua, 2/1995 Foru Legea garatzen duena aurrekontu egituraren arloan; irailaren 21eko 272/1998 Foru Dekretua, Kontabilitatearen Instrukzio Orokorra onesten duena Nafarroako Toki Administraziorako, eta irailaren 21eko 273/1998 Foru Dekretua, Kontabilitatearen Instrukzio Erraztua onesten duena Nafarroako Toki Administraziorako.

Aipaturiko 270/1998 Foru Dekretuak, bere azken xedapenetako lehenbizikoan, ezarri zuen Toki Administrazioko kontseilariak behar den foru aginduaren bitartez arautzen ahalko duela foru dekretu horretan eskatzen den informazioa euskarri magnetikoan edo bide telematikoan igortzeko modua.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri zuen administrazio publikoek teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera eta aplikazioa bultzatuko dituztela beren jarduera garatzeko eta beren eskumenak betetzeko.

Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 19ko 230/2002 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteetako Datuak trukatzeko sistema, IDECAL izenekoa, kontabilitatearen instrukzio orokorrerako.

Gaur egun, Nafarroako toki administraziorako kontabilitatearen instrukzio orokorrari egokituta dauden toki entitate guztiek informatizaturik daukate kontabilitatea.

Egoera horretan, Nafarroako toki sektorean, egun dagoen teknologia aprobetxatuz, Internet baliatuz sistema informatikoen bitartez informazio trukea azkar eta modu ekonomiko eta seguruan egitea bideratzen baitu, aurrekontu- eta kontabilitate-informazioaren transmisio informatikoari euskarri ematen dion eredua aldatu da, hain zuzen ere Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteetako Datuak trukatzeko sistema, IDECAL izenekoa.

IDECAL sistemaren helburua zera da, toki entitateek erabiltzen duten aurrekontu- eta kontabilitate-egitura normalizatzea, hura bide telematikoetatik igortzeko eta haien eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren arteko komunikazioa errazteko.

Adierazitakoarekin bat, aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehendabizikoan jasotako baimena erabiliz, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,

AGINDU DUT:

  1. Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteetako Datuak trukatzeko sistemaren (IDECAL) aldaketa onestea Kontabilitatearen Instrukzio Orokorrerako. Eranskin gisa gehitu zaio foru agindu honi.

  2. IDECAL sistema Kontabilitatearen Instrukzio Orokorrari egokituta dauden Nafarroako toki entitateetan aplikatuko da.

  3. Foru agindu hau Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

    Azken xedapen bakarra.–Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta nahitaez aplikatuko da 2016ko ekitaldian eta hurrengoetan.

    Iruñean, 2015eko azaroaren 26an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

    ERANSKINA

    IDECAL Kontabilitatearen Instrukzio Orokorra

    Kontzeptuak eta definizioak.

  5. Kontabilitate espedienteak.

    Arauei jarraituz, Nafarroako toki entitate guztiek ondoko kontabilitate espedienteak igorri behar dizkiote Toki Administrazioko Departamentuari:

    –Aurrekontu Orokorrei buruzko espedientea.

    –Aurrekontu Luzatuari buruzko espedientea, halakorik bada.

    –Aurrekontuen Likidazioari buruzko espedientea.

    –Kontu Orokorrari buruzko espedientea.

  6. Kontabilitateko egoera-orriak.

    Kontabilitateko egoera-orriek, bestalde, egoera-orri ezberdinak dituzte, foru dekretuetan aipatu eta deskribatuak.

  7. Zerrendak.

    Kontabilitateko egoera-orrien egiturako atal bakoitza, berezko entitate berezitua dutenak. Kontabilitateko egoera-orri batek zerrenda bat baino gehiago izan dezake.

  8. Truke fitxategiak.

    Informazio informatikoaren oinarrizko unitatea dira, trukean datu bikoitzak ez egotea bideratzen duena.

    Kontabilitate espedientea osatzen duten zerrenda guztiei buruzko informazioa duten fitxategi informatikoak dira.

    Bi mota ezberdinetan sailkatzen dira: informazio egituratua dutenak eta informazio egituratu gabea dutenak.

    4.1. Informazio egituratua duten truke fitxategiak.

    Beharrezko informazioa jasotzen duten hainbat erregistro eremuz osatutako taulak dira; informazio hori konbinatuz espedienteetako zerrendak prestatzen ahal dira.

    4.2. Informazio egituratu gabea duten truke fitxategiak.

    Zerrenda bat edo dokumentu bat literalki modu informatikoan ematen duten dokumentuak dira.

    Truke fitxategien multzoari esker, osorik ematen ahal da dagokion espedientea.

  9. Igorri beharreko gainerako informazioa.

    Eskuz sartu beharko dira hainbat datu, truke fitxategi egituratuetan igorritako informazioa zuzena dela kontrolatzeko balioko dutenak.

    TRUKE FITXATEGIAK, TOKI ENTITATE NAGUSIRAKO ETA ERAKUNDE AUTONOMOETARAKO.

    Truke fitxategi hauek definitzen dira toki entitate nagusirako eta bere erakunde autonomoetarako:

    1. Informazio egituratua:

  10. –Ekitaldiak.

  11. –Egitura organikoa.

  12. –Programen araberako egitura.

  13. –Diru-sarreren egitura ekonomikoa.

  14. –Gastuen egitura ekonomikoa.

  15. –Aplikazioaren egitura / Lotura.

  16. –Aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuen egitura.

  17. –Kontuak.

  18. –Aurrekontuetako metatuak.

  19. –Aurrekontuetatik kanpoko metatuak.

  20. –Kreditu-gerakinak.

  21. –Finantza entitatea.

  22. –Poliza.

  23. –Abalak.

  24. –Diruzaintzako mugimenduak.

  25. –Banku-berdinkatzeak.

  26. –Izakinen egoera.

  27. –Aurrekontuaren emaitza.

  28. –Diruzaintzako gerakina.

    1. Informazio egituratu gabea:

  29. –Beste ente batzuen metatuak.

  30. –Langileei buruzko eranskina.

  31. –Inbertsioen lau urteko plana eta finantzaketa.

  32. –Inbertsioen eranskina.

  33. –Finantzaketa atxikia duten gastuak.

  34. –Atxikitako baliabideak.

  35. –Exekuzio oinarriak.

  36. –Azalpen txostena.

  37. –Txosten ekonomiko finantzarioa.

  38. –Aurrekontuak: Eranskina: Baterakuntzaren egoera-orria.

  39. –Kontu-hartzailetzaren txostena.

  40. –Kontuak: Zerbitzuen kostuari buruzko memoria.

  41. –Lehendakariaren memoria.

  42. –Kontu Orokorrari buruz kontu-hartzailetzak eginiko txostena.

  43. –Aurreko aurrekontuaren likidazioa eta egungoaren aurrerapena.

  44. –Kontabilitate entitate bateratuen multzoko kontua.

  45. –Beste txosten batzuk.

  46. –Beste txosten batzuk.

    1etik 10era arteko fitxategiek eta 12tik 20ra artekoek, biak barne, ASCII formatua izanen dute; gainerako fitxategiak, informazio egituratu gabeek, hainbat formatutan egon daitezke: XLS/XLSX, DOC/DOCX, RTF, PDF, CSV, JPG/JPEG, ODS, ODT, TIFF/TIF,TXT.

    INFORMAZIO EGITURATUKO FITXATEGIAK

    Informazio egituratuko fitxategiak betetzeko arau orokorrak.

    –Fitxategietako datuek ez dute ez izenik izanen, ez eta idazpururik ere.

    –Eremu zenbakidunak beti zeroekin osatuko dira ezkerreko aldetik.

    –Eremu alfanumerikoak beti ezkerreko aldetik lerrokaturik egonen dira, eta tarte zuriekin beteko dira eskuineko aldetik.

    –Data daramaten eremuek ondoko formatua izanen dute: UUUUHHEE.

    –Zenbatekoekin osatzekoak diren eremu guztiek beti plus zeinua eramanen dute, salbu eta eremu edo eragiketen deskribapenean berariaz adierazitako kasuetan.

    –Zeinurako gordetako lekuan, ondokoak izanen dira balio duten karaktereak:

    + positiboa adierazteko eta - negatiboa adierazteko.

    –Nahitaezkoak ez diren eremuak tarte zuriekin geratuko dira alfanumerikoak edo data adieraztekoak badira, eta zeroekin zenbakidunak badira.

    –Daturik izan ez baina igorri beharrekoak diren fitxategietako eremuak tarte zuriekin beteko dira alfanumerikoak edo data adieraztekoak badira, eta zeroekin zenbakidunak badira, fitxategi bakoitzerako deskribatutako kasu partikularren arabera.

    –Ehunekoak daramaten eremuek 7 kokaleku numeriko izanen dituzte: 3 kokaleku zenbaki osoetarako eta 4 hamartarretarako. Zati osoa zeroekin beteko da ezkerreko aldetik; zati hamartarra, berriz, zeroekin eskuineko aldetik.

    –Espedienteko urtearen formatua honako hau da: UUUU.

    –Dataren formatua honako hau da: UUUUHHEE

    –“Zenbatekoa” eremuetan, esanahi gutxien duten bi kokalekuak hamartarrak dira; zenbatekoak euroko zentimotan igorri beharko dira.

    01 fitxategia.–Ekitaldiak.

    EREMUA DESKRIBAPENA MOTA LUZERA IDAZGUNEAK
    ESP. URTEA Espediente urtea Z 4 1-4
    ESP. MOTA Espediente mota 1 5
    ENTIT. KOD Entitatearen kodea 7 6-12
    ENTIT. IZENA Entitatearen izena 100 13-112
    KONT. SIST. Kontabilitate sistema 1 113
    ITX. DATA Itxiera data D 8 114-121
    ONES. DATA Onespen data D 8 122-129
    EMP. INFOR. Enpresa informatikoa 10 130-139
    HEL. ELEK. Helbide elektronikoa 50 140-189
    Datu guztiak nahitaezkoak dira, ITX. DATA eremua izan ezik aurrekontuei buruzko espedientearen eta aurrekontu luzatuari buruzko espedientearen kasuetan, eta HEL. ELEK. eremua izan ezik toki entitateak posta elektronikorik ez badu

    Fitxategi hau ondokoetarako izanen da beharrezkoa:

    AURREKONTUA X
    AURREK. LUZATUA X
    LIKIDAZIO ESP. X
    KONTU OROKORRA X
    Eremuen deskribapena

    ESP. URTEA–Igorritako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR