275/2015 FORU AGINDUA, urriaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, baimena ematen duena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egiteko, 2016. urtean elikadura kateko kontrol ofizialen gaineko kanpo-auditoretza bat kontratatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39. artikuluak ezartzen duenez, “Nafarroako Foru Komunitateko organoek ahalmena dute beste organo batzuei esleitzeko beren eskumeneko lan materialak, teknikoak edo zerbitzuak egiteko ardura, dela eraginkorragoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, hurrengo idatz-zatietan xedatutakoari jarraituz.

Artikulu horretan berean ezartzen da ezen kudeaketa lanen bat departamentu berekoa ez den administrazio organo bati esleitzeko edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu baten menpeko erakunde publiko bati esleitzeko, bi kontseilari horien baimena beharko dela.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 4ko 28/2015 Foru Aginduaren bidez, baimena eman zen elikadura kateko kontrol ofizialen gaineko kanpo-auditoretza bat kontratatzeko kudeaketa Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari esleitzeko, 2016. urterako, eta gehienez lau urte arteko luzapenak egiteko aukera aurreikusi zen.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendariak proposatu du Osasun Departamentuak kudeaketa-esleipen horretarako baimena ematea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR