273E/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana. Honen bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzen zaio 256/2018 prozedura arrunt gisa izapidetutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea. Errekurtso hori Osasun eta Kontsumo Ministerioak eskaturik jarri zen, Nafarroako Gobernuaren 2018ko apirilaren 6ko Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, ahulezia ekonomiko eta sozial berezian dauden pertsonak salbuetsi zituen Nafarroako Gobernuak, Nafarroan osasun laguntzako hitzarmen berezietan ezarritako prezio publikoak ordaindu behar izatetik.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2018ko apirilaren 6ko Erabakiaren bidez, ahultasun ekonomiko eta sozial berezian dauden pertsonak salbuetsi zituen Nafarroako Gobernuak, Nafarroan osasun laguntzako hitzarmen berezietan ezarritako prezio publikoak ordaindu behar izatetik. Nafarroako Gobernuaren erabaki horren aurka, 256/2018 prozedura arrunt gisa izapidetutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zen, Osasun eta Kontsumo Ministerioak hala eskatuta. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, bere aldetik, aipatu errekurtso horri dagokion administrazio espedientea bidaltzea eskatu zuen.

Aurkaratutako xedapena eman edo egintza gauzatu duen organoari espedientea eskatuko zaio; hala ezarri baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 48. artikuluan.

Era berean, espediente horretan interesdun gisa ageri diren guztiak epatu ditzala eskatu dio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak administrazio honi, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan adierazi bezala.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Igortzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, 256/2018 prozedura arrunt gisa izapidetutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea. Errekurtso hori Osasun eta Kontsumo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR