27/2020 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Iruñeko Donibane auzoko Codés multzoan jarduteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

227. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 2a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 27/2020 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Iruñeko Donibane auzoko Codés multzoan jarduteko. Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean bizitegi multzoen berroneratze alorrean egin beharreko esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aipatutakoarekin bat, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da 331 etxebizitzatarako, 23 ataritan banatuak, Iruñeko Donibane auzoan, Calor Codés multzoan. Hauek dira:

–Jerusalemgo Andre Maria, 1 eta 3.

–La Olivako monasterioaren plaza, 1, 2, 3 eta 4.

–Perdoneko Andre Maria plaza, 1, 2 eta 3.

–Kodesko Andre Maria, 1, 3, 5, 10, 12, 14, 16 eta 18.

–San Alberto Handia, 9, 11, 13, 12, 14 eta 16.

Gutxi gorabehera 1975. urtean eraikitako eraikinak dira, Sindikal izenaz ezagutzen den eremu batean; merkataritzako jarduera, bulegoak edo biltegiak dituzte beheko solairuetan, eta bost solairu, etxebizitzetarako. Gabeziak dituzte eraikuntzazko ezaugarrietan, portaera termikoari eta irisgarritasun unibertsalari dagokienez. Etxebizitzek berokuntzarako beroa ekoitzi eta banatzeko sistema zentralizatua dute, “Agrupación de Calor Codés” izenekoa.

Esku-hartzearen bidez inguratzaile termikoa, irisgarritasuna eta zentralizatutako instalazio termikoak hobetuko dira. Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Iruñeko Udalaren txostenak jaso dira, non adierazten baita espedientea aztertu dela eta zuzen dagoela: betetzat jotzen dira herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Iruñeko Udalaren parte-hartzearen betebeharra, eta proposatutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR