27/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behineko onespena ematen diona proiektu honi: “N121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik (Olabeko zeharbidea) 22+500 KPra bitarte”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

138. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 27/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behineko onespena ematen diona proiektu honi: “N121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik (Olabeko zeharbidea) 22+500 KPra bitarte”. Proiektu hau aurkeztu da behin-behineko onespena emateko: “N121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik (Olabeko zeharbidea) 22+500 KPra bitarte”.

N-121-A errepide arrunta da, eta interes orokorreko errepide gisa dago sartuta Nafarroako Errepideen Katalogoan.

Haren funtzionamendua eta bide segurtasuna hobetzeko asmoz, 2+1 motako errepide bihurtzea erabaki da.

Proposatu den diseinuarekin, ezin izanen da kontrako noranzkoko erreia erabiliz aurreratu, eta bidegurutzeetan baizik ezin izanen da ezkerretara biratu.

2019ko martxoaren 28an, arestian aipatutako proiektua jendaurrean jarri zen, ingurumen prozeduraren barruan. Jasotako alegazioak aztertu ondoren, teknikoki egokitzat jo diren aldaketa batzuk egin zaizkio proiektuari.

Aurreikusi den behin betiko diseinuak ezaugarri hauek ditu:

–10+500 KPtik 11+300 KPra: 11+000 KParen inguruan dagoen jarduera eremuari diseinu berria ematen zaio. Biratzeko mugimendu guztiak segurtasunez egitea ahalbidetzeko, erdian itxarote-errei bat proiektatzen da, eta eskuinaldeko zerbitzugunerako sarbide berri bat, abiadura aldatzeko erreiekin.

Planteatzen dira oinezkoentzako bi pasabide semaforoekin, goraguneekin babestuta, bata Olabeko herrigunean eta bestea Sayoa zaharretxearen parean. Biak egonen dira espaloi berri bati lotuta.

–11+300 KPtik 11+900 KPra: sekzioak bi errei ditu Iruñeko noranzkoan eta bat bakarra Irungo noranzkoan, bai eta 2 m-ko zabalera duen erdibitzailea ere, hesi metalikoa eta guzti. Ezkerraldean, zerbitzu bide bat sortzen da 11+700 KPan dauden eraikinetarako.

–11+900 KPtik 12+300 KPra: NA-2512 errepidearekiko bidegurutzea (Zandio). Bidegurutze hori “T” itxurako bidegurutze bihurtuko da, alboko biribilgunearekin eta erdiko itxarote-erreiekin. Biribilgunearen ondoan jarriko da autobus geraleku berria.

–12+300 KPtik 14+250 KPra: sekzioak bi errei ditu Irungo noranzkoan eta errei bat Iruñeko noranzkoan, baita 2 m-ko zabalera duen erdibitzailea ere, hesi metalikoa eta guzti. 12+900 KPan, zerbitzu bide bat sortzen da, eskuinaldean, gatazka puntuak kentzeko.

NA-8109 errepidearekiko bidegurutzea hobetzen da (Ostizko sarbidea), azelerazio-erreia luzatuz, eta egun dagoen biribilgunea handitzen da.

–14+250 KPtik 15+100 KPra: tarte honetako sekzioa bateragarria da Ostitz-Enderitz saihesbideko egituren sekzioarekin; egitura horiek ez dira handituko, hau da, noranzko bakoitzean errei bat eta metro bateko zabalerako erdibitzailea izanen dute.

–15+100 KPtik 15+900 KPra: saihesbideko tartea, egungo plataformaren ezkerraldetik. Bi errei proiektatzen dira Irungo noranzkoan eta bat bakarra Iruñeko noranzkoan, bai eta 2 m-ko zabalera duen erdibitzailea ere, hesi bertikal eta guzti. Eskuinaldean, landareztatutako lur-ildoarte bat jarriko da, N-121-A errepideak Burutainen eragiten duen soinu- eta ikuspegi-inpaktua gutxitzeko. Zerbitzu bideak eraikiko dira, 4 metroko zabalerakoak, lursailetatik N121-A errepidera zuzenean sartzeko bideak kentzeko.

–15+900 KPtik 16+200 KPra: NA-2510 errepidearekiko bidegurutzea, Burutainen, 40 metroko barruko diametroa duen biribilgune batekin egokituko da.

–16+200 KPtik 17+400 KPra: zeharkako sekzioak bi errei ditu Iruñeko noranzkoan eta errei bat Irungo noranzkoan, baita 2 m-ko zabalera duen erdibitzailea ere, hesi metalikoarekin. Lubeta berriak egiteak ingurumenaren gaineko ukipenik ez izateko, eskuinaldean hormak proiektatu dira, guztira 225 metro egiten dutenak, plataformari gehituko zaion eremuari eusteko.

–17+400 KPtik-17+800 KPra: NA-2514 errepidearekiko bidegurutzea (Etulain). Bidegurutze hori “T” itxurako bidegurutze bihurtuko da, alboko biribilgunearekin eta erdiko itxarote-erreiekin. Biribilgunearen ondoan jarriko da autobus geraleku berria.

–17+800 KPtik 20+600 KPra: Olagueko saihesbideari dagokion tarte honetan plataforma bat jarriko da, bi erreirekin Irungo noranzkoan eta errei batekin Iruñeko noranzkoan, eta 2 m-ko zabalera duen erdibitzailea, hesi bertikala eta guzti.

–20+600 KPtik 22+100 KPra: egungo plataforma handitzen da, Iruñeko noranzkoan bi errei eta Irungo noranzkoan errei bat dituen zeharkako sekzioa lortzeko, baita 2 m-ko zabalera duen erdibitzailea ere, hesi bertikala eta guzti.

–22+100 KPtik proiektua bukatzen den puntura arte: NA-2523 errepidearekiko bidegurutzea (Lantz). “T” itxurako bidegurutze bat proiektatzen da, alboko biribilgunearekin eta erdiko itxarote-erreiekin. Biribilgunearen ondoan jarriko da autobus geraleku berria.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta hark proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behineko onespena ematea eraikuntza proiektu honi: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik (Olabeko zeharbidea) 22+500 KPra bitarte”.

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari (eranskinean jaso da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Bidezkoak diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz, denbora horretan. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web orrian eta Olaibarko, Odietako, Anueko eta Lanzko udaletxeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Olaibarko, Odietako, Anueko eta Lanzko udalei, eta horiek premiatzea bakoitzak bere iragarki taulan argitara dezan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 8an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA“N-121-A ERREPIDEA 2+1 MOTAKO BIDE BIHURTZEKO TRAZADURA PROIEKTUA, 10+500 KP-TIK (OLABEKO ZEHARBIDEA) 22+500 KP-RA BITARTEKOA”Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA ZENBAKIA JABEA ETA HELBIDEA DESJ. AZALERA(m²) KATASTROKO DATUAK
Pol. Lurz. Alorra
OLAIBARKO UDAL-MUGARTEA
OLA-01 BORIA ALTUNA, JOSE JAVIER 26 3 250 Larreak
OLA-02 OLABEKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRAK 3 3 339 Zuhaixkak
OLA-03 LIZOAIN EGOZCUE, VICENTE 1 3 4 Lurzorua
OLA-04 JOFER INSTALACIONES HOSTELERAS SL 72 3 2 Lurzorua
OLA-05 OLABEKO KONTZEJUA 113 3 3 Lurzorua
OLA-06 PASCAL SATRUSTEGUI, JOAQUIN 7 3 67 Leh. alorra
PASCAL SATRUSTEGUI, JUAN ANGEL
OLA-07 ESQUIROZ ARTETA, CRISTINA 143 3 340 Leh. alorra
ESQUIROZ ARTETA, MARIA ISABEL
OLA-08 ESQUIROZ ARTETA, CRISTINA 47 3 344 Leh. alorra
ESQUIROZ ARTETA, MARIA ISABEL
OLA-09 BORIA ALTUNA, BEGOÑA 80 3 354 Leh. alorra
BORIA ALTUNA, ELISA
BORIA ALTUNA, INMACULADA
BORIA LUZURIAGA, LUIS IGNACIO
BORIA ALTUNA, JOSE JAVIER
BORIA LUZURIAGA, MARIA LEYRE
OLA-10 ESQUIROZ ARTETA, CRISTINA 34 3 359 Leh. alorra
ESQUIROZ ARTETA, MARIA ISABEL 4 3 359 B Larreak
OLA-11 URIZ VILLANUEVA, BASILISA 50 3 365 Belardia
URIZ VILLANUEVA, FRANCISCO
URIZ VILLANUEVA, JOSÉ ANTONIO
URIZ VILLANUEVA, MARCELINA
URIZ VILLANUEVA, M.ª BEGOÑA
URIZ VILLANUEVA, MARÍA
URIZ VILLANUEVA, JOSÉ LUIS
URIZ VILLANUEVA, M.ª ANGELES
URIZ VILLANUEVA, M.ª JESÚS
OLA-12 EGUARAS VILLANUEVA, MARIA ANGELES 114 3 60 Leh. alorra
OLA-13 HOTALIA ALOJAMIENTOS SL 792 3 372 Lurzorua
OLA-14 EQUIZA GURBINDO, PETRA JOSEFA 365 3 85 Elkorra
EQUIZA GURBINDO, MARÍA LUISA
EQUIZA GURBINDO, MARÍA CONCEPCIÓN
EQUIZA GURBINDO, MARAVILLAS
EQUIZA GURBINDO, JUAN ESTEBAN
EQUIZA GURBINDO, AGUSTÍN
EQUIZA GURBINDO, ELISA PAZ
OLA-15 ESTACION DE SERVICIO BAZTAN SL 236267 33 59 59 AB ElkorraLurzorua
OLA-16 SERVICIOS Y ARRENDAMIENTOS DEL NORTE SL 263 3 377 Lurzorua
OLA-17 ESQUIROZ ARTETA, CRISTINA 158 3 58 Larreak
ESQUIROZ ARTETA, MARÍA ISABEL
OLA-18 ELIZARI HERMANOS 48 3 379 Lurzorua
OLA-19 BORIA ALTUNA, JOSE JAVIER
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR