27/2015 FORU DEKRETUA, maiatzaren 6koa, Nafarroako Agiri Judizialak Xahutzeko Batzordea ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak zehazten ditu justizia administrazioaren arloan Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion eskumenak.

Artxibo Judizialen Modernizazioari buruzko uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuaren xedea da Justizia hobetu eta modernizatzea. Agiri judizialen kudeaketa egokia arautzen du, gaur egungo gizartera eta errealitate judizialera egokituz, eta oreka lortzen du teknika artxibistiko tradizionalen eta teknologia berrien garapenaren artean.

Horretarako, errege dekretuak artxibo judizialen funtzionamendu eta antolaketaren oinarrizko alderdiak arautzen ditu, eta jarduketa judizialen zain ez dauden agiri judizialen azken destinoa erabaki eta exekutatzeko prozedura ezartzen du, hau da, agiriak xahutzeko prozedura.

Kudeaketa sistema berrian, agiriak xahutzeko batzordeak kide anitzeko organo administratiboak dira, dokumentu ondareko prozesu-espedienteen edo gobernu-espedienteen gainean ondokoa erabaki behar dutena dagokion Kudeaketako Artxibo Judizialaren kargura: espedienteak baztertzea edo deuseztatzea, ala ondare historikoaren arloko administrazio eskudunera transferitzea.

Arauaren arabera, arloan eskumena duten autonomia erkidegoetan agiriak xahutzeko batzordeak eratuko dira, Justizia Ministerioko batzordeetatik bereiziak. Autonomia erkidegoek arautuko dute haien funtzionamendua.

Maiatzaren 14ko 813/1999 Errege Dekretuaren bidez, Justizia Administrazioa baliabide material eta pertsonalez hornitzearen arloko eginkizunak eta zerbitzuak Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatu ziren. Horrenbestez, Foru Komunitateari dagokio uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretua garatzea, agiri judizialak xahutzeko Nafarroako Foru Komunitatean eratu behar den batzordeari dagokionez.

Eskumen horiek gauzatzeko, arau honek artxibo eta agiri judizialen kudeaketa hobetu eta modernizatu nahi du. Helburu hori lortzeko, Foru Komunitateak azken urteetan programa eta jarduketa batzuk egin ditu, eta orain Nafarroako Agiri Judizialak Xahutzeko Batzordea ezarri eta arautzen da, uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuan ezarritako konfigurazioa oinarritzat hartuz eta Nafarroako berezitasunetara egokituz. Agirien ebaluazioan eta kudeaketan berariazko soluzioak jarri dira, prozedura mota bakoitzera egokituz eta faseak argi eta garbi ordenatuz.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak txostena eman du arau honen gainean, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 561. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko maiatzaren 6an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Agiri Judizialak Xahutzeko Batzordea sortu eta arautzea. Kide anitzeko organo administratiboa da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan justiziaren arloko zuzendaritza nagusi eskudunari atxikia.

  2. artikulua. Xedea.

    Agiri Judizialak Xahutzeko Batzordeak uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuaren 14. artikuluan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR