269/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7koan.

Era berean, abuztuaren 14ko 93/2019 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Dekretu hori 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 15ekoan.

Foru dekretu honen helburua, beraz, Osasun Departamentuaren egitura organiko berria finkatu eta garatzea da.

Horiek horrela, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko urriaren hogeita hamarreko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Osasun Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Osasun Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan eskuratuak dituen eskumenak: osasun publikoa, lan osasuna, osasun laguntza eta osasuna babesteari buruzko eskubideak bermatzea; eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak.

    2. artikulua. Osasun Departamentuko titularra.

    3. Osasun Departamentuko titularrak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu.

    4. Era berean, Osasun Departamentuko titularrari dagokio kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      –Nafarroako Osasun Kontseilua.

      –Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gobernu Kontseilua.

      –Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gobernu Kontseilua.

    5. Osasun Departamentuko titularrari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean Departamentuko titularraren mende.

    6. artikulua. Osasun Departamentuaren antolaketa orokorra.

    7. Osasun Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

      1. Osasun Zuzendaritza Nagusia.

      2. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    8. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoak Osasun Departamentuari atxikita egonen dira, eta beren estatutuen bidez arautuko dira. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua Osasun Zuzendaritza Nagusiari atxikita egonen da.

    9. Miguel Servet Fundazioa, bere estatutuen bidez arautuko dena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari sostengu zientifiko eta teknikoa emateko erakundea da, osasun arloko ikerketa eta berrikuntza sustatu, bultzatu eta garatzeko, ezagutza sortu eta hedatzeko eta prestakuntza jardueretan laguntzeko.

    10. artikulua. Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eskudantziak.

      Osasun Zuzendaritza Nagusiak, departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, horrez gain, indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Osasun Departamentuko titularrak haren esku uzten duen beste edozein.

    11. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Osasuneko Idazkaritza Nagusi Teknikoari dagokio, foru dekretu honen 1. artikuluan definitutako eskumen esparruari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan aurreikusitako eskumenak baliatzea, atxikia dagoen departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean. Era berean, Idazkaritza Nagusi Teknikoak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritako eskumenak dagozkio, bai eta indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten edo Osasun Departamentuko titularrak agintzen dizkion beste guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

      Era berean, Idazkaritza Tekniko nagusiaren ardura izanen da genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzea Eskubide Sozialetako Departamentuaren politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, bat etorrita Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin.

      Horietaz gainera, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak eskudantzia hauek izanen ditu:

      –Laguntza juridikoa behar duten kide anitzeko organoen eta batzordeen idazkaritza lana egitea, arauetan ezarritako moduan.

      –Bide judizial zibilaren edo lan arlokoaren aurreko errekurtso administratiboei eta erreklamazioei buruzko txostenak egitea.

      –Osasun izaerako fundazioen gaineko babesletzarekin zerikusia duten eginkizun juridikoak betetzea.

    12. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru material eta funtzionalean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkietenak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    13. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoek zuzendurik, kasuan kasuko esparru materialean, mendeko dituzten bulego edo unitateen jarduerak bete, haiei buruz txostenak eman eta proposatzeko eginkizunak, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzekoak, eta departamentuko organo eskudunek esleitzen dizkietenak.

  2. KAPITULUA

    Osasun Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Osasun Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu, ondoko arlo hauetan:

      1. Bere eskumenen esparruan osasun agintea erabiltzea eta, norbanakoaren eta ororen osasunari doakionean, esku-hartze publikoko eginkizunak betetzea.

      2. Plangintza eta ebaluazio estrategikoa. Osasun Plana, Osasun Departamentuaren Plan Estrategikoa eta izaera estrategikoa duten laguntza planak prestatzea.

      3. Osasun baliabideen lurralde plangintza egitea.

      4. Departamentuari atxikitako erakunde autonomoak eta Miguel Servet Fundazioa gainbegiratu eta kontrolatzea.

      5. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin helburuen araberako kudeaketa-itunak proposatu, kontrolatu eta ebaluatzea, baita Miguel Servet Fundazioarekiko eginkizun esleipena ere.

      6. Osasun laguntza beste entitate pribatu eta publiko batzuekin ituntzeko politika orokorra ezartzea.

      7. Osasun laguntza publikoa jasotzeko eskubidea aitortzea eta Osasun Prestazio Publikoen Katalogoa baliatzeko baldintzak kontrolatzea. Herritarren eskubideei eta osasun prestazioei dagokienez, herritarren arteko aukera-berdintasuna.

      8. Nafarroako Gobernuak edo Osasun Departamentuak neurri mediko prebentiboen arloan ezartzen dituen osasun programa eta prestazioak.

      9. Herritarrek eta entitate publiko nahiz pribatuek osasunari dagokionez dituzten eskubideak eta betebeharrak bermatu eta zaintzeko sistemak garatzea.

      10. Gizarteak eta profesionalek Osasun Sistema Publikoan parte hartzeko bideak garatzea.

      11. Osasun arloko herritartasunaren, gardentasunaren eta gobernu onaren arloko politikak bultzatzea.

      12. Pazientearen segurtasunerako politikak eta osasun zentro eta zerbitzuetako prestazioen kalitatea.

      13. Osasun zentroak, zerbitzuak, establezimenduak eta jarduerak –publikoak nahiz pribatuak– baimentzea, erregistratzea, egiaztatzea eta ikuskatzea.

      14. Osasunaren zainketa, eta esku-hartze...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR