269/2016 FORU AGINDUA, abuztuaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, martxoaren 15eko 90/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, 2016. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko araudia finkatu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 15eko 90/2016 Foru Aginduaren bidez, 2016. urtean Nafarroan izanen den arrantzarako berariazko araudia onetsi zen, espezie exotiko inbaditzaileen populazioak kontrolatzeko zenbait neurri barne hartuta.

Foru agindu horretan, besteak beste, espezie exotiko hauen arrantza arautu zen: karpa (Cyprinus carpio) eta amuarrain ostadarra (Oncorhynchus mykiss).

Espainiako Auzitegi Gorenak (Administrazioarekiko Auzien Salako Bosgarren Sekzioa) 2016ko martxoaren 16an emandako 637/2016 Epaiak (Estatuko Aldizkari Ofizialean 2016ko ekainaren 17an argitaratua) hauxe ezarri du Espezie Exotiko Inbaditzaileen Katalogoari buruzko abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuari dagokionez:

“1. Katalogotik kanpo gelditu dira espezie hauek: Batrachocytrium dendrobatidis, Udaria pinnatifida, Helianthus tuberosus, Cyprinus carpio, Oncorhynchus mykiss, eta katalogoan sartu beharko dira.

2. Katalogotik kanpo gelditu da Ammotragus lervia bobidoaren Murtziako populazioa, eta katalogoan sartu beharko da.

3. Bosgarren xedapen gehigarri osoa baliogabetuta gelditzen da.

4. Seigarren xedapen gehigarriaren bigarren atala baliogabetuta gelditzen da, ohar honi dagokionez: “Ez da inolaz ere baimenik emanen bisoi amerikarrak (–Neovison vison–) hazteko ustiategi berriak irekitzeko, edo daudenak handitzeko, bisoi europarra (–Mustela lutreala–) dagoen eremuko probintzietan, Espainiako Natura Ondarearen eta Biodibertsitatearen Inbentarioan jasota egonez gero”.

5. Bigarren xedapen iragankorra osorik baliogabetzen da.”

Epai hori zuzenean aplikatzeak Nafarroaren kasuan esan nahi du martxoaren 15eko 90/2016 Foru Agindua aldatu beharra dagoela, bi arrain espezie horiek espezie exotiko inbaditzailetzat hartu eta, beraz, espezie horiei aplikatu beharreko araubide juridiko berean sartzeko; horrenbestez, horien arrantzak kontrola egiteko eta desagerrarazteko bitarteko bat izan behar du, eta arrainak ezin dira berriz ibaira bota, ezin dira salgaia izan eta, amaitzeko, harrapatu ondoren hil egin behar dira.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 72.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, xedapen orokor bat baliogabetzen duten epai irmoek epaia baliogabetutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR