268/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

11/2019 Foru Legeak, martxoaren 11koak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, ezartzen du departamentu bakoitzean izanen direla zuzendaritza nagusi bat edo gehiago, eta idazkaritza tekniko nagusi bat; horiek departamentuko titularraren menpe daude zuzenean. Horrekin batera, Nafarroako Gobernuari esleitzen dio zuzendaritza nagusiak sortzea, aldatzea, metatzea edo ezabatzea, bai eta erabakitzea ere zein den bakoitzaren eskumeneko arloa edo arloak, eta zerbitzuak, zerbitzu maila duten unitate teknikoak eta atalak sortzea, aldatzea edo ezabatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariak abuztuaren 6an emandako 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren.

Era berean, abuztuaren 14ko 92/2019 Foru Dekretuaren bidez, Eskubide Sozialetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen.

Egokia da, orain, behar bezala garatzea Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bakoitzaren egitura.

Foru dekretu honen xedea da Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organiko berria garatzea.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko urriaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Eskubide Sozialetako Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Eskubide Sozialetako Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan eskuratuak dituen eskumenak: gizarte zerbitzuak; familiak; haur eta nerabeen arreta; pertsonen autonomiaren sustapena, eguneroko jarduera eta erabakietan eta familiako edo komunitateko lehen mailako harremanetan duten autonomia osatzeko edo hobetzeko beharrezkoak diren zainketak eta laguntzak emateko; beren beharretarako laguntza ematea adineko pertsonei; desgaitasunak dituztenei; gaixotasun mental larriak dituztenei; gizarte inklusiorako eta diru-sarreren bermerako eskubidea; garapenerako nazioarteko lankidetza eta ekintza humanitarioa; enplegua sortzeko politika aktiboak sustatzea eta enplegua lortzeko informazioa, orientazioa, prestakuntza eta laguntza; bitartekaritza lana lan eskaintzaren eta lan eskariaren artean; egoera sozialaren, aldaketa prozesuen eta problema sozialen azterketa; eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak.

    2. artikulua. Eskubide Sozialetako Kontseilaria.

    3. Eskubide Sozialetako kontseilariak, departamentuko titularra baita, eta foru dekretu honen 1. artikuluan definitutako eskumen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu.

      Bereziki, Eskubide Sozialetako Departamentuaren aurrekontuen kargura emanen diren dirulaguntzen deialdiak onestea dagokio, eta gizarte zerbitzuen arloko baimen, homologazio eta erregistro prozedurak ebaztea.

    4. Halaber, Eskubide Sozialetako kontseilariaren zeregina da, departamentuko titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua.

      2. Nafarroako Adinekoen Kontseilua.

      3. Nafarroako Desgaitasunaren Kontseilua.

      4. Gizarte Zerbitzuen Administrazioen arteko Kontseilua.

      5. Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua.

      6. Nafarroako Adingabearen Kontseilua.

    5. Eskubide Sozialetako kontseilariari laguntza politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan Kontseilariaren Kabinetea dago; kabinete hori lotu behar zaio Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari eta zuzenean kontseilariaren menpean dago.

    6. Atal Soziosanitarioa zuzenean kontseilariaren menpean egonen da eta eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Arlo soziosanitarioko txostenak idaztea, lanak gauzatzea, proposamenak egitea, sustapena eta koordinazioa.

      2. Beharrezkoa den lankidetza sustatzea arlo soziosanitarioan eskumena duten administrazio publiko eta departamentuen artean.

      3. Osasun Sistema eta Gizarte Zerbitzuen Sistema egokitzeko eta berrantolatzeko jarduketak sustatzea, hartara herritarren eskaera eta behar soziosanitarioei erantzuna emateko.

      4. Laguntza soziosanitarioko sare bat garatzera bideratuak dauden baliabide sanitario eta sozialak sortzeko, ordenatzeko eta koordinatzeko irizpide orokorrak adieraztea.

      5. Eremu geografiko guztietan bultzatzea pertsonei arreta integratua ematea, gizarte eta osasun zerbitzuen elkarlanaren bidez eta gaia zeharka lantzen duten bestelako arloen parte hartzearekin, batez ere hezkuntzarenarekin.

      6. Koordinazio Soziosanitarioko Taldeen jarduera laguntzea eta gainbegiratzea, eta programa komunitarioen garapena bultzatzea.

      7. Profesionalen arteko koordinazio soziosanitarioaren gaineko prestakuntza eta ebaluazio estrategiak garatzea.

      8. Beharrezko jotzen diren eta kontseilariak agindutako gainerako ikerketa eta proposamen eginkizunak, garapenari, jarraipenari eta ebaluazioari buruzkoak, gizarte-hezkuntza arloarekin eta/edo gizarteratze-laneratze arloarekin lotutakoak barne.

      9. Parte hartzea arreta soziosanitario integratuaren esparruan sortutako batzorde eta lantalde teknikoetan: zuzendaritza batzordea, iraunkorra eta batzorde teknikoak.

      10. Bere jarduketen gaineko urteko memoria egitea.

    7. artikulua. Eskubide Sozialetako Departamentuaren antolaketa orokorra.

    8. Eskubide Sozialetako Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

      1. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia.

      2. Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia.

      3. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      4. Atal Soziosanitarioa.

    9. Eskubide Sozialetako Departamentuari atxikirik geldituko dira erakunde autonomo hauek:

      1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

      2. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia.

    10. artikulua. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala eta eskudantziak.

    11. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aurreikusten diren eskudantziak erabiliko ditu arlo hauetan:

      1. Gizarte inklusioa eta gutxiengoei arreta ematea.

      2. Diru-sarreren bermea.

      3. Gizarte zerbitzuen oinarrizko laguntza.

      4. Garapenerako lankidetza eta ekintza humanitarioa.

      5. Garapen jasangarrirako 2030 Agenda Nafarroan inplementatzeko sustapena eta lankidetza.

    12. Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak izanen ditu, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta aurreko atalean adierazitako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak, bai eta Gizain fundazioak behar dituenak ere, eta, horiez gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak agintzen dion beste edozein, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    13. artikulua. Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen eta eskudantzien esparru materiala.

    14. Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan arlo hauen gainean aurreikusten diren eskudantziak erabiliko ditu:

      1. Plangintza.

      2. Ebaluazioa.

      3. Kalitatea.

      4. Errealitate sozialaren azterketa eta ikerketa, eta aldaketa prozesuen eta arazo sozialen analisia.

      5. Gizarte berrikuntza.

      6. Zabalkundea.

      7. Sustapen digitala eta modernizazioa.

      Zuzendaritza nagusi horrek bere gain hartzen ditu, orobat, enpleguaren eta politika sozialen arloko azterketaren, plangintzaren eta ebaluazioaren gaineko eskumenak.

      Halaber, departamentuaren eskumenen esparruaren barrenean dauden fundazioen babesle lanak eginen ditu, baita indarra duten xedapenek Eskubide Sozialetako Departamentuari zuzendaritza nagusiaren esparruan esleitzen dizkioten beste eginkizunak ere.

    15. Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta aurreko atalean adierazitako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen ditu, eta, horiez gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak agintzen dion beste edozein, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    16. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

    17. Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak izanen ditu, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu diren eskumenen esparruan, eta Eskubide Sozialetako kontseilariaren goi zuzendaritzapean –berari atxikita baitago zuzenean–, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan aurreikusitako eskudantziak eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen erregelamenduan ezarritakoak, baita departamentu honen eskumenen arloko ikuskapenari dagozkionak ere, eta indarra duten xedapenek emandakoak edota Eskubide Sozialetako kontseilariak agintzen dizkion guztiak, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    18. Horrez gain, aipatu araudiari jarraituz bere dituen eskudantzia juridikoak, tekniko-administratiboak eta aurrekontuaren kudeaketari buruzkoak, departamentuan dauden erakunde autonomoei dagokienez, bakoitzaren estatutuetan ezarritakoa ezertan ukatu gabe.

    19. Langileen arloan, dagozkion...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR