265/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 17koa, Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak emana, adineko pertsonak 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra arte jantokietara joateko dirulaguntzen deialdiko gastu-baimena handitzen duena. DDBN: 482164.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

215. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 265/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 17koa, Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak emana, adineko pertsonak 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra arte jantokietara joateko dirulaguntzen deialdiko gastu-baimena handitzen duena. DDBN: 482164. Eskubide Sozialetako kontseilariak azaroaren 15ean emandako 166/2019 Foru Aginduaren bidez, adineko pertsonak 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitarte jantokietara joateko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi zen, eta 45.000 euroko gastua baimendu zen “Jantokietarako dirulaguntza” izeneko aurrekontu-partidaren kargura.

Gastu-baimen horretan ezartzen da “Jantokietarako dirulaguntza” izeneko partida edo 2020ko Gastu-aurrekontuetan horretarako gaitzen den antzeko partida erabiltzeko, kreditu aski egon behar dela bertan.

Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalak egindako txostena ikusirik, non aztertzen baita gastu-baimena handitzea 2020ko aurrekontuetako “Jantokietarako dirulaguntza” izeneko 20005 93100 4809 231B02 partidaren kargura.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 92/2019 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR