265/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen baita Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua.

Abuztuaren 14ko 89/2019 Foru Dekretuaren bidez, ezarri zen Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren oinarrizko egitura.

Bidezko da, beraz, behar bezala garatzea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura berria.

Horrenbestez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan eskuratuak dituen eskumenak: garapen ekonomiko eta enpresarialaren kudeaketa; Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren (S3) definizioa, eguneraketa, ezarpena, monitorizazioa eta jarraipena; aipatu estrategian definitutako sektore estrategikoen sustapena; klusterren sustapena; talentuaren plan estrategikoa; industria jardueraren sustapena; lehiakortasuna, ekintzailetza, kalitatea eta berrikuntza sustatzea enpresetan; plangintza eta kontrol energetikoa; industrien eta meategien kontrola; energia berriztagarrien sustapena; Nafarroako enpresak nazioartekotzeko sustapena; lan harremanak, ekonomia soziala eta lan autonomoa sustatu eta antolatzea; lan bitartekaritza; Nafarroako turismoaren sektorea antolatu eta sustatzea; barne merkataritza eta artisautza antolatu eta sustatzea; kontsumoa eta arbitrajea; Enpresa Korporazio Publikoaren koordinazioa, kontseilari bakoitzari esleitutako enpresa publikoak errespetatuz; eta indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak.

    2. artikulua. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko titularra.

    3. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko titularrak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumen esparruari loturik, izanen ditu Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak.

    4. Era berean, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko titularrari dagokio kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      1. Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua.

      2. Nafarroako Turismo Kontseilua.

      3. Nafarroako Merkataritza Kontseilua.

      4. Nafarroako Kontsumoaren Kontseilua

    5. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko titularrari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kabinetea dago, loturik dagoena Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari, zuzenean Departamentuko titularraren mende.

    6. artikulua. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren antolaketa orokorra.

      Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere egituran:

      1. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

      2. Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

      3. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia.

      4. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    7. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko zuzendaritza nagusiek, departamentuko titularraren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, izanen dituzte arau hauetan ezarritako eskudantziak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua eta foru lege beraren azken xedapenetako lehenbizikoa. Horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten beste edozein, edo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko titularrak agintzen dien beste edozein.

    8. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

    9. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan azaldutako eskumenen esparruaren barrenean, eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko titularraren goi-zuzendaritzaren mendean, hari zuzenean atxikia baita Idazkaritza Tekniko Nagusia, izanen ditu honako arau hauetan ezarritako eskudantziak: Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikulua eta otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen erregelamendua. Orobat, izanen ditu indarra duten xedapenek ematen dizkiotenak edo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko titularrak agintzen dizkionak, eta eskudantziak baliatzeko behar diren ebazpenak emanen ditu.

    10. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ardura izanen da genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko politikak planifikatzean, kudeatzean eta ebaluatzean, bat etorriz apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin, zeina baita emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

    11. artikulua. Zerbitzuen eginkizunak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta dagokion esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren mendeko atal edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak arintzeko, arrazionalizatzeko eta errazteko printzipioak bultzatzea eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak; eta departamentuko organo eskudunek beren esku deskontzentratzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    12. artikulua. Atalen eginkizunak.

      Atalei dagozkie eginkizun hauek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta kasuan kasuko esparru materialean: exekuzioa, txostenak egitea eta proposamenak egitea hierarkian gorago dagoenari; beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak koordinatzea, gidatzea eta kontrolatzea; eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkietenak.

  2. KAPITULUA

    Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumen materialen esparrua eta egitura

    2. artikulua. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak baliatuko ditu foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak, gai hauetan:

      1. Politika enpresarial orokorra aztertzea eta planifikatzea, eta haren jarraipena egitea.

      2. Analisi estrategikoa eta jarduketarako proposamenak egitea garrantzi handia duten gaietan Nafarroako jarduera enpresarialari dagokionez eta Nafarroako Gobernuak jarduera enpresariala sustatzeko egiten duen lanari dagokionez.

      3. Planifikatzea, programatzea, koordinatzea eta sustatzea ekimen ekonomiko eta programa estrategiko orokorrak edo Nafarroako ekonomiarako eta haren lehiakortasunerako interesa dutenak, eta haien jarraipena eta zabalkundea egitea, Foru Komunitateko sektore publikoaren partaidetzarekin.

      4. Koordinazioa egitea honako bi hauen artean: Nafarroako Gobernua batetik, eta SODENAko Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako talde teknikoa, bestetik.

      5. Nafarroako Gobernuaren garapen ekonomikorako estrategiak koordinatzea Estatuarekin eta beste administrazio publiko batzuekin, bere eskumeneko esparruetan, deusetan galarazi gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuek gai honetan izan dezaketen eskumena.

      6. Koordinatzea Nafarroaren kanpo ekintza guztiak, honako hauei dagokienez: garapen enpresariala nazioartean, Nafarroaren marka sustatzea, S3 estrategiaren sektore estrategikoen ekosistemak sustatzea, eta nazioarteko inbertsioak eta talentua erakartzea.

      7. Nafarroako jarduera ekonomikoa eta profil profesionala nazioartekotzea sustatzeko politika eta ekintzak, Nafarroako Nazioarteko Planaren bidez.

      8. Nafarroako Gobernuak erabakitzen dituen Europar Batasuneko nazioarteko eta foro eta erakundeetan parte hartzea, betiere garapen ekonomikoarekin eta enpresa jarduerarekin loturik.

      9. Diseinatzea eta gauzatzea programa operatiboak eta Europako egitura funtsen kudeaketa, Zuzendaritza Nagusi hau bitarteko erakundea denean.

      10. Lankidetzan aritzea Nafarroako gizarte, ekonomia eta enpresa erakundeekin, parte har dezaten Nafarroako Gobernuak nazioarteari begira erabakitzen dituen ekimen eta jardueretan, eta sustatu eta indartu dadin Nafarroaren irudi ekonomikoa Europar Batasunean eta nazioartean.

      11. Sustatzea enpresa jarduera honako hauen bidez: Ekintzailetza Plana, Lan Autonomoaren Plana, Industria Plana, Ekonomia Sozialeko Plana eta Talentua Erakartzeko eta Atxikitzeko Plana.

      12. Sustatzea enpresa hazkundea, laguntza emanez inbertsio proiektuei, enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekintzei, eta finantzaketa lortzeko aukerari, bai eta beste jarduketa espezifiko batzuen bidez ere, zeinak definitu baitira Industria Planean.

      13. Babesa ematea enpresen berregituratzeari eta berrantolatzeari, krisi nahiz integrazio prozesuetan.

      14. Laguntza ematea enpresei eskura izan ditzaten jarduera ekonomikoa garatzeko beharrezko azpiegiturak, hala nola lurzorua, industriaguneak, hornidurak eta telekomunikazioak.

        ñ) Nafarroan ekintzailetza sustatzea, handitu dadin Foru Komunitatean sortzen eta finkatzen diren enpresen kopurua.

      15. Kudeatzea enpresentzako aholkularitza zerbitzu integral bat, informazioa eskainiko duena haien jarduerarekin zerikusia duen edozein afera administratiboren gainean.

      16. Kudeatzea Nafarroako enpresa nagusiekiko harremanak eta enpresaburuen elkarteekikoak, eta jarraipena egitea.

      17. Bultzatzea enpresen lankidetza, bereziki klusterrak, eta haien jarraipena egitea.

      18. Industria 4.0 planifikatzea eta bultzatzea Nafarroan.

      19. Honako hauek erregistratzea: hauteskunde sindikalak, hitzarmenak, laneko adiskidetzeak. Orobat, sustatzea gizarte eragileen ordezkaritza eta parte-hartzea eta gizarte eztabaida.

      20. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR