263/2015 FORU DEKRETUA, abenduaren 2koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

HITZAURREA

Apirilaren 28ko 148/1998 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa sortu zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenean zeuden enplegu arloko zerbitzuak ematea helburu nagusiarekin.

Uztailaren 22ko 8/2015 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen.

Abuztuaren 12ko 52/2015 Foru Dekretuaren bidez, Eskubide Sozialetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, eta, hala, Nafarroako Enplegu Zerbitzua departamentu horri atxiki zitzaion.

Foru dekretu honen xedea da enplegurako politika aktiboak kudeatzeko eredu berri bat onestea, aurreko antolaketa-eredua berariaz indargabetuko duena. Eredu berri honetan, enplegurako zerbitzuen sare publikoa eta politika publikoak indartu nahi dira, enplegurako politika aktiboak aurrera eramateko eragile aktiboak izan daitezen. Estatutu hauetan egitura organiko desberdin bat finkatu eta garatzen da, eta zuzendaritza egitura ere aldatzen da, errazagoak eta dinamikoagoak izan daitezen. Era berean, erakundearen izendapen elebiduna sartzen da.

Estatutu hauek lan merkatua osatzen duten sindikatuen eta enpresaburu elkarteen parte-hartzea handitzea sustatzen dute, enpleguaren arloko erabakiak hartzeko orduan aniztasuna eta kontsentsu zabalak helburu.

Era berean, erakundearen egonkortasun finantzario eta teknikoa hobetzea ekarriko dute, urte anitzeko programak gauzatuz eta zerbitzuak antolatuz. Azkenik, enplegu politikak pertsonen beharrei erantzutera bideratuko dira, batez ere lan merkatura sartzeko zailtasun gehien duten pertsonengana.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearekin bat, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hamabosteko abenduaren bian hartutako erabakiarekin bat,

Artikulu bakarra.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onestea.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dira. Horien testua ondotik erantsi da.

Lehen xedapen gehigarria.–Aurreko erakundearen gaineko aipamenak.

Gaur egun dagoen araudian edo jadanik emandako egintza administratiboetan Nafarroako Enplegu Zerbitzuaz egiten diren aipamen guztiak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eginak balira bezala ulertuko dira.

Bigarren xedapen gehigarria.–Izendapenak.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

  1. Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuko zuzendariarena, hemendik aurrera Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzua deituko baita.

  2. Prestakuntza Zerbitzuko zuzendariarena, hemendik aurrera Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua deituko baita.

  3. Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuko zuzendariarena, hemendik aurrera Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua deituko baita.

  4. Enplegurako Prestakuntza Garatzeko Ataleko buruarena, hemendik aurrera Programak Garatzeko Atala deituko baita.

  5. Enplegurako Lanbide Prestakuntza Kudeatzeko Ataleko buruarena, hemendik aurrera Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atala deituko baita.

  6. Aukera Berdintasunerako Ataleko buruarena, hemendik aurrera Enplegua Sustatzeko Programen Atala deituko baita.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Aurrekontu aldaketak.

    Ahalmena ematen zaio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari aurrekontuan beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan, foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko.

    Laugarren xedapen gehigarria.–Genero berdintasuna.

    Agiri honetan hizkera inklusiboa erabili da; dena dela, adierazpideen ekonomiagatik gaztelaniaz genero gramatikal maskulinoko izenak erabiltzen direnean (Consejero, Director General, etab.) ulertu behar da postu horiek orokorrean aipatzen direla, emakumezkoek edo gizonezkoek betetzen dituztela ere, erabateko berdintasun baldintzetan ondorio guztietarako.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

    Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretua.

    Azken xedapenetan lehena.–Arauak emateko gaitasuna.

    Ahalmena ematen zaio Eskubide Sozialetako kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2015eko abenduaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

    NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUAREN ESTATUTUAK

    1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Izaera juridikoa eta atxikipena.

    2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa da, bere nortasun juridiko berezitua du, baita kudeatzeko autonomia ere bere xedeak betetzeko.

    3. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuari atxikitzen zaio. Horrek izanen du kontrola haren eraginkortasunaren eta eragimenaren gainean, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko beste organo batzuei dagokien kontrola ukatu gabe.

    4. artikulua. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eskumenen eremua.

    5. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari arlo hauetan esleitutako eskumenak gauzatzea: gizarte eragileekin adostutako enplegu politikak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, enplegurako prestakuntzaren gainean ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz; lanbide orientazioa; enpresekin bitartekari eta aholkulari lanak egitea; lana aurkitzea; enplegua sustatzea; nork bere lana sortzeko eta ekintzailetzarako aholku ematea; lan sustapena; aukera berdintasuna eta laneratzea; eta enpleguaren egoeraren eta enplegu politiken azterketa Nafarroan.

    6. Bereziki, aurreko lerroaldean deskribatu diren eskumenak gauzatzeko, eginkizun hauek erabiltzea dagokio:

  7. Enplegua lagundu eta bultzatuko duten programak prestatu eta proposatzea.

  8. Foru Komunitateko enplegurako prestakuntza programatu, kudeatu eta koordinatzea.

  9. Lanbide kualifikazioa sustatzea enplegurako lanbide prestakuntzako programen bitartez.

  10. Gaitasunak esperientziaren eta prestakuntza ez-formalaren bidez egiaztatzeko prozesuak sustatzea.

  11. Lan merkatuaren eskaintzaren eta eskaeraren arteko bitartekari lanetan aktiboki parte hartzea.

  12. Lanbide orientaziorako zerbitzuak indartzea, lan munduan sartu ahal izateko.

  13. Hasierako lanbide heziketako eta enplegurako prestakuntzako programen koordinazioa bultzatzea, baita lanbide orientazioa ere, sistema integratu bat lortzeko asmoz.

  14. Enplegurako politika aktiboak planifikatzeko lanetan parte hartzea, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiarekin koordinaturik.

  15. Artikulu honen h) atalean adierazitako koordinazioaren ondoriozko programa, plan eta ekintzak programatu, prestatu, onetsi eta haien jarraipena egitea.

  16. Enplegurako politika aktiboen programak kudeatzea.

  17. Entitate pribatu eta publikoen ekimena bultzatzea, enplegua bultzatuko duten neurriak hartzeko.

  18. Beharrik handiena duten taldeen edo baztertuak izateko arriskuan direnen enplegua sustatzea.

  19. Lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna errazten duten politika aktiboak bultzatzea, Europako 2000ko azaroaren 27ko 2000/78/EE Zuzentaraua betetzeko (enpleguan eta laneratzean tratu berdintasunerako esparru orokor bat ezartzeari buruzkoa).

  20. Zehapen ahalmena erabiltzea, Estatuko Administrazio Orokorrak beretzat gorde ez dituen lan arloko arau-hausteetan.

    1. artikulua. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren antolaketa orokorra.

    2. Hauek dira Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendaritza organoak:

  21. Gobernu Kontseilua.

  22. Kudeaketako Zuzendaritza.

    1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, bere zuzendaritza organoen goi zuzendaritzapean, unitate organiko hauek ditu bere egituran:

  23. Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzua.

  24. Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua.

  25. Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua.

    1. Honako lan batzorde sektorial iraunkor hauek eratuko dira:

  26. Enplegu politiken jarraipena egiteko Batzordea.

  27. Lanbide gaitasunak garatzeko Batzordea.

  28. Orientaziorako, enplegua sustatzeko eta enpresentzako zerbitzuetarako Batzordea.

    1. artikulua. Enplegurako zerbitzuen Nafarroako sistema publikoaren eraketa.

    2. Enplegurako zerbitzuen sistema publikoaren barrenean Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak arlo hauen gainean zuzenean gauzatzen dituen edo zeharka sustatzen dituen ekintza guztiak sartzen dira: enplegurako prestakuntza; lanbide orientazioa; enpresekin bitartekari eta aholkulari lanak egitea; lana aurkitzea; enplegua sustatzea; nork bere lana sortzeko eta ekintzailetzarako aholku ematea; lan sustapena; aukera berdintasuna eta laneratzea; eta enpleguaren egoeraren eta enplegu politiken azterketa Nafarroan.

    3. Enplegurako zerbitzuen sare publikoak titulartasun eta kudeaketa publikoa izanen du, eta enplegurako zerbitzuen sistema publikoaren oinarrizko eta funtsezko ardatza izanen da.

    4. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak behar diren jarduketak eginen ditu arlo horretan erakunde eta organismo publikoetatik sustatzen diren ekintza guztiak sistema integratu batean biltzeko pixkana-pixkana, eta haiekin guztiekin lankidetzan aritzeko eta koordinatzeko baliabideak sustatuko dira.

    5. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bere jarduketak osatzen ahalko ditu beste erakunde pribatu batzuen parte-hartzearen bidez (deialdi publikoen bidez aukeratuko dira) eta, orobat, berariazko hitzarmenak sinatuz, indarreko legediari jarraikiz. Bi kasuetan bilatuko da urte anitzeko jarduketak izatea eta sindikatuek eta enpresaburuen elkarteek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR