262/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio departamentu bakoitzaren egitura organikoa onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen.

Era berean, abuztuaren 14ko 86/2019 Foru Dekretuaren bidez ezarri zen Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren oinarrizko egitura.

Bidezko da, orain, Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bakoitzaren egitura behar bezala garatzea.

Foru dekretu honen xedea da Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organiko berria garatzea.

Horrenbestez, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko urriaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gai hauetan esleituak dituen eskumenak: lurralde mailako proiektu estrategikoen definizioa, analisia, plangintza, garapena eta ebaluazioa; lurralde antolamendua, paisaia eta hirigintza; Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziaren politiken sustapena; etxebizitza eskuratzeko aukeren sustapena, eraikuntzen kalitatearen kontrola eta sustapena, eta etxebizitzak egiteko lurzoruaren merkatuan esku hartzea; eta indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak.

    2. artikulua. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko titularra.

    3. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko titularrak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumen-esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu.

    4. Bereziki, badagokio behin betiko onestea udal plan orokorrak, plan bateratuak, plan orokorretako egiturazko antolamenduaren determinazioen aldaketak eta planeamenduko berrikuspenenak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginean ezarritakoarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

    5. Era berean, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko titularrari dagokio kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      1. Nafarroako Etxebizitza Kontseilua.

      2. Lurraldearen Antolamenduko Batzordea.

    6. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko titularrari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean departamentuko titularraren mende.

    7. artikulua. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren antolaketa orokorra.

      Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu oinarrizko egituran:

      1. Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

      2. Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia.

      3. Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

      4. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    8. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko zuzendaritza nagusiei dagokie, departamentuko titularraren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak erabiltzea eta, horietaz gainera, indarrean dauden xedapenek esleitzen dieten edo departamentuko titularrak agintzen dien beste edozein.

    9. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumenen esparruan eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko titularraren goi-zuzendaritzapean, hari atxikita baitago zuzenean Idazkaritza Tekniko Nagusia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen erregelamenduan ezarritako eskudantziak izanen ditu, baita indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko titularrak agintzen dion beste edozein ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

      Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ardura izanen da genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzea Departamentuko politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, bat etorrita Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin.

    10. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goi-organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkietenak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    11. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalek jarraian adierazten diren eginkizunak izanen dituzte, departamentuko goi-organoen zuzendaritzapean eta atal bakoitzari foru dekretu honetan ezartzen zaion esparru material edo funtzionalean: hierarkian gainetik dagoenari proposamenak eta txostenak egitea bere esparru materialeko gaien gainean, eta haiek burutzea; bere menpeko bulegoen jarduerak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten eginkizun guztiak.

  2. KAPITULUA

    Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aurreikusitako eskudantziak beteko ditu, honako hauekin loturik:

      1. Lurraldearen plangintza eta antolamendua.

      2. Hirigintza.

      3. Paisaia.

      4. Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko lankidetza beste administrazio batzuekin.

    3. artikulua. Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu egituran:

      1. Lurralde eta Paisaia Zerbitzua.

      2. Zerbitzu Juridikoaren eta Lurralde Plangintzaren Zerbitzua.

    4. ATALA

      Lurralde eta Paisaia Zerbitzua

    5. artikulua. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.

      Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak gai hauen gainean foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak izanen ditu: lurraldearen antolamendua, lurraldea antolatzeko tresnen tramitazio, jarraipen, berrikuspen eta eguneratzearen bidez; hirigintza, Nafarroako toki entitateekin administrazioen arteko koordinazioaren eta lankidetzaren bidez; paisaia eta lurralde ondarea, Nafarroako Paisaiaren Estrategia prestatu, garatu eta koordinatzearen bidez; azpiegitura berdearen lurralde-tresna prestatu, garatu eta koordinatzearen bidez; baita bere jarduera materialaren eremuan agintzen zaizkionak ere.

    6. artikulua. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren egitura.

      Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak atal hauek ditu egituran:

      1. Lurralde Antolamenduaren Atala.

      2. Hirigintza Atala.

    7. artikulua. Lurralde Antolamenduaren Atalaren eskumenen esparru materiala.

      Lurralde Antolamenduaren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak izanen ditu lurralde antolamenduaren arloan, eta, zehazki, honako hauek:

      1. Lurralde antolamenduko tresnak tramitatu eta jarraitzea, bai eta haien berrikuspenak edo aldaketak ere.

      2. Azterketak eta txostenak prestatzea, Nafarroako lurralde antolamendua planifikatzen eta erabakiak hartzen laguntzeko.

      3. Landa eremu hustuak eta/edo behartsuak dinamizatzeko ekimenekin lankidetzan aritu eta haiei laguntza ematea, horretarako egokiak diren lurralde antolamendurako tresnen proposamena eta tramitazioa barne.

      4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste organo batzuekin, sozietate eta erakunde publikoekin eta toki entitateekin lankidetzan aritu eta haiei laguntza ematea, lurraldearen antolamenduari eta lurzoru urbanizaezinari edo landa lurzoruari lotutako arlo eta jarduera guztietan.

      5. Lurralde antolamenduko tresnen eta Nafarroako Gobernuko departamentuen politika sektorialen arteko koordinazioa.

      6. Zerbitzuko zuzendaritzari laguntzea toki entitateei eta beste eragile publiko eta pribatu batzuei lurraldearen antolamenduaren eremuan arreta eman, aholkatu eta haiekin lankidetzan aritzeko eginbeharretan.

      7. Lurzoru urbanizaezinetan edo landa lurzoruetan jarduera eta erabilerak baimentzeko espedienteak prestatu eta tramitatzea.

      8. Hirigintza planeamendurik gabeko udalerrietan jarduketak baimentzeko espedienteak prestatu eta tramitatzea.

      9. Lurzoru urbanizaezinetan baimendutako jardueren eta erabileren garapena jarraitu eta kontrolatzea.

      10. Unitate eskudunekin elkarlanean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR