260/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ATARIKOA

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 44.18. artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari erabateko eskumena eman dio berdintasun politiken arloan.

Berdintasunaren printzipio konstituzionalak eskatzen du generoan oinarritutako desberdintasun eta diskriminazio mota guztiak benetan desagerraraztea, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea Nafarroako bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialaren esparru guztietan, eta, horrela, bete egiten da Nafarroako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Lege onetsi berrian eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoa, bai eta Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea ere.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duenak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari esleitzen dio emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikei buruzko gaien gaineko eskumena.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutua departamentu horri atxikitzen zaio. Ondorioz, beharrezkoa da erakunde autonomoaren estatutuak aldatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa berrira eta Nafarroako Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritako jarduketa eredu berrira egokitzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio erakunde publikoen estatutuak onestea.

Foru dekretu honen helburua da Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren estatutuak onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko urriaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Estatutuak onestea.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dira. Horien testua foru dekretu honen eranskinean ageri da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Aurreko institutuen aipamenak.

Gaur egun dagoen araudian edo jadanik emandako egintza administratiboetan gizonen eta emakumeen arteko berdintasunen arloko eskumenak izan dituzten institutuez egiten diren aipamen guztiak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaz eginak bezala ulertuko dira.

Bigarren xedapen gehigarria.–Kudeaketa esleipenak.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ahalmena izanen du departamentu bereko edo beste bateko organo edo erakunde publikoei esleitzeko hark dituen helburu eta eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren jarduera materialak, teknikoak edo zerbitzu arlokoak, arlo hori arautzen duen legedian xedatutakoaren arabera.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Unitate berriak sortzea.

Unitate hauek sortu dira:

–LGTBI+ arloko Berdintasunerako Zuzendariordetza.

–Programen Atala.

Laugarren xedapen gehigarria.–Izena aldatzea lehendik dauden unitateei.

Unitate hauen izena aldatzen da:

–Hemendik aurrera Plangintzaren eta Programen Zuzendariordetza deituko da Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetza.

–Hemendik aurrera Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetza deituko da Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetza.

–Hemendik aurrera Programen eta Genero Zeharkakotasunaren Atala deituko da Genero Zeharkakotasunaren Atala.

–Hemendik aurrera Informazioaren, Sentsibilizazioaren eta Partaidetza Sozialaren Atala deituko da Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Atala.

–Hemendik aurrera Kudeaketaren eta Baliabideen Atala deituko da Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Atala.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Unitateak kentzea.

Kentzen da LGTBI+ arloko Berdintasunerako Atala.

Seigarren xedapen gehigarria.–Izendapenak berrestea.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

–Plangintzaren eta Programen zuzendariordearena; hemendik aurrera Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordea izanen da.

–Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordearena; hemendik aurrera Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordea izanen da.

–Informazioaren, Sentsibilizazioaren eta Partaidetza Sozialaren Ataleko buruarena; hemendik aurrera Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko burua izanen da.

–Programen eta Genero Zeharkakotasunaren Ataleko buruarena; hemendik aurrera Genero Zeharkakotasunaren Ataleko burua izanen da.

–LGTBI+ arloko Berdintasunerako Ataleko buruarena; hemendik aurrera Programen Ataleko burua izanen da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indargabetuta gelditzen dira foru dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, zehazki, 240/2015 Foru Dekretua, irailaren 30ekoa, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onartzen dituena.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Aurrekontuko aldaketak.

Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari aurrekontuan beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan, foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko.

Azken xedapenetako bigarrena.–Arauen garapena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako hirugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

NAFARROAKO BERDINTASUNERAKO INSTITUTUA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

  1. TITULUA

    Izaera, atxikipena eta eskumenak

    1. artikulua. Izaera.

      Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomo bat da, nortasun juridiko propioa duena, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, xedeak bete ahal izateko.

      Nafarroako Berdintasunerako Institutuak zeharkako izaera du, genero berdintasunerako politikak politika publiko guztietan txerta daitezen.

    2. artikulua. Atxikipena eta babesa.

      Nafarroako Berdintasunerako Institutua, bere helburuak betetzeko, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak plangintza eta politika orokorrari buruz ematen dituen jarraibideen mendean dago, eta hari atxikita. Departamentu horren esku gelditzen dira institutua kontrolatu eta babesteko ahalmenak, estatutuetan, foru legerian eta antolamendu juridikoan esleitzen zaizkionak, hain zuzen ere.

    3. artikulua. Eskumenak eta eginkizunak.

    4. Nafarroako Berdintasunerako Institutuari eginkizun hauek dagozkio:

      1. Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politikak koordinatzea eta kudeatzea.

      2. Emakumeen aurkako indarkeriaren edo genero indarkeriaren aurkako neurri integralak koordinatzea eta kudeatzea.

      3. LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko politikak koordinatzea eta kudeatzea.

    5. Eskumen horiek garatzeko, eta horien esparru materialaren barnean, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak honako eginkizun hauek beteko ditu:

      1. Xedapen orokorreko proiektuak egitea bere eskumenenen esparruan.

      2. Nafarroako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako plan estrategikoa egitea.

      3. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan Nafarroako Gobernuaren plangintza orokorra prestatzea, departamentuek beren plangintza sektorialak prestatzeko dituzten eskumenak galarazi gabe.

      4. Nafarroako Foru Komunitatean genero berdintasunerako politikak diseinatu, abian jarri, koordinatu eta ebaluatzea.

      5. Laguntza ematea emakumeen elkarteei, talde feministei eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen aritzen diren beste entitate batzuei, eta sustatzea parte har dezaten genero-berdintasunaren arloko politiken diseinuan eta prestaketan.

      6. Beharrezkotzat jotzen diren ekintza positiboko neurriak sustatzea, benetako berdintasuna arlo guztietan, publiko zein pribatuetan, bermatzeko xedez, familiakoa, soziala, kulturala, lanekoa, eta ekonomikoa barne.

      7. Administrazio publiko desberdinen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatzea genero berdintasunerako gaietan.

      8. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gauzatzen dituen politika publiko guztietan berdintasun-printzipioa zeharkakotasunez aplikatzen dela bermatzea, bai eta aurrekontuak egiterakoan ere.

      9. Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoen politika, programa eta ekintza guztietan genero ikuspegia sar dadin sustatzea, koordinatzea eta ebaluatzea.

      10. Genero berdintasuna sustatzeko deialdiak kudeatzea, halakorik bada.

      11. Genero berdintasunari buruzko aholkularitza teknikoa ematea departamentuetako berdintasun unitateei eta toki entitateei, eta horiek guztiak koordinatzea.

      12. Nafarroako administrazio publikoetako langileen berdintasunari buruzko prestakuntza sustatzea, eta berdintasunaren arloko teknikarien prestakuntza espezifikoa bermatzea.

      13. Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen egoeraren bilakaerari buruzko azterlanak eta ikerketak egitea.

      14. Genero inpaktuari buruzko txostenak eta berdintasun eskubidea bermatzeko gainerako mekanismoak bultzatzea eta horietan laguntzea.

        ñ) Kanpainak eta jarduketak bultzatu eta gauzatzea Nafarroako gizartearen sentsibilizazioa sustatzeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan.

      15. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako jarduketa integraleko neurriak modu egokian aplikatu eta benetan betetzen direla koordinatu eta bermatzea.

      16. Nafarroako Gobernuak plan orokorrean eta plan sektorialetan onetsitako jarraibideak egoki aplikatu eta eraginkortasunez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR