260/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpena, haren bidez onetsitako lanpostu kopurua eta deialdian sartzen diren espezialitateak handitzeko. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Ebazpen hori 2018ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 17koan, eta maisu-maistren kidegoko 73 lanpostutarako deialdia egin zuen.

Martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen. Lanpostu hauek eskaintza hartan zeuden.

Maisu-maistren kidegoan sartzeko probak 2019ko ekainean egitea aurreikusten bazen ere, beharrezkoa izan zen 73 lanpostu horien deialdia egitea une hartan, egin izan ez balitz galduko ziratekeelako, hiru urte pasatu zirelako, eta Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeak ezartzen baitu hiru urteko muga lan publikoaren eskaintzan sartuta dauden lanpostuen deialdia egiteko.

2018. urtean, ekainaren 6ko 44/2018 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, unibertsitatez kanpoko irakasleentzat, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari zegokiona.

Foru Dekretu hori 2018ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 7koan, eta maisu-maistren kidegoko 430 lanpostu ageri ziren.

Geroago, abenduaren 12ko 101/2018 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, unibertsitatez kanpoko irakasleentzat, uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari zegokiona.

Dekretu hori 2018ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20koan, eta maisu-maistren kidegoko 169 lanpostu ageri ziren.

Kontuan harturik Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeak ezartzen duela Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuan ari diren langileen bitartekotasunaren tasa ehuneko zortzitik behera jaistea nahitaezkoa dela, eta irakasleen egonkortasuna enplegu publikoan hezkuntza sistemaren kalitatearen gakoetako bat dela sinetsirik, ezinbestekotzat jotzen da ekainaren 6ko 44/2018 Foru Dekretuan eta abenduaren 12ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR