260/2015 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Politikaren arloko Ikuskapen Plana onesten duena, 2015. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen xede nagusia da populazioaren gizarte ongizatea lortzea Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, gizarte zerbitzuez baliatzeko eskubide unibertsala bermatuz. Halaber, foru lege horren beste helburu bat gizarte zerbitzuen sistema egokia eratzea da, zerbitzu ezin hobeak ematea ahalbidetuko duena, pertsonen autonomia, duintasuna eta bizi kalitatea bermatzeko.

Abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen aplikazio eremua, alde batetik, 3., 6., 7. eta 8. artikuluetan dago zehaztuta, horietan ezartzen baita nor diren gizarte zerbitzuen hartzaileak eta zein eskubide eta betebehar dituzten.

Beste alde batetik, gizarte zerbitzuen sistema publikoa ere foru legearen aplikazio eremuaren barrenean dago. Foru legearen 9. artikuluak dioenez, Nafarroako administrazio publikoek ematen dituzten prestazio tekniko eta ekonomikoek, plan, programa eta talde tekniko guztiek osatzen dute sistema hori. Esparru juridiko horretan, 69. artikuluak dioenez, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen sistemakoak diren gizarte zerbitzuak eman ahal izateko, beharrezkoa izanen da, zerbitzuok 75. artikuluan aurreikusitako erregistroan inskribaturik egoteaz gain, 76. artikuluan aurreikusitako administrazio baimenak lortu eta haiei eustea. Baimen horien xedea baldintza jakin batzuk eta kalitatearen gutxieneko estandarrak beteko direla bermatzea da.

Azkenik, aipatu foru legearen 83. artikuluak aipatzen duenez, foru lege horren aplikazio esparruan dauden entitate publiko eta pribatuek egindako jarduketa guztiak egonen dira gizarte zerbitzuen eskumena duen departamentuaren ikuskapenaren eta kontrolaren mende.

Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuari esleitzen dio gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuak ikuskatzeko planen prestaketa eta ikuskapen lana kontrolatu eta koordinatzea. Azkenik, Ikuskapen Atalak, gizarte gaien, familiaren, adin txikikoen babesaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken esparruan, foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, hurrengo hauek:

  1. Gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuak ematen dituztenek eta horiek hartzen dituztenek gizarte zerbitzuak erregulatzen dituzten arauetan xedatutakoa betetzen ote duten kontrolatu eta ikuskatzea, departamentuko gainerako unitate organikoekin elkarlanean.

  2. Gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuen baimen administratiboak kudeatu eta tramitatzea.

    Beraz, hortik ondorioztatzen da gizarte zerbitzuak ikuskatzeko eskumena, aurrean esandako guztiaren arabera, ez dela bakarrik hartu behar zentro eta zerbitzuek baliabideen eta eginkizunen arloan indarreko araudia nola betetzen duten kontrolatzeko eskumen gisa, zeren gizarte zerbitzuen hartzaileen eskubideen zaintza eta errespetua ere kontrolatu behar baitira. Gainera, pertsonek beren beharretarako laguntza egokia, hots, laguntza osoa, integratua eta banakakoa jaso dezaten ere zaindu behar du.

    2014an, eta hein batean islaturik Nafarroako Gizarte Politikaren arloko Ikuskapen urte bereko planean, ikuskapenaren sistematika beste modu batean eratu da, eraginkortasun eta eragimen handiagoak izateko. Tresna informatikoak eta horiek garatzeko baliabide teknikoak ezin izan dira erabat ezarri edo, beste kasu batzuetan, horien aplikazioan kontraste askiko emaitzik ezin izan da eskuratu. Horregatik, eta ikuskapenaren sistema berriaren plana erabat gauzatzeko, beharrezkotzat jo da 2014an ikuskapenean garatutako ekimen ildoei eustea 2015ean, eta gauzatu gabe utzi da bakar bakarrik III.2 Programa “Apartamentu babestuen okupazio maila egiaztatzea, baita erabiltzaileen profila ere. Halaber, entitate titularren eta kudeatzaileen datuak egiaztatuko dira, eta egon daitezkeen elkarbizitzako arazoak eta horiek konpontzeko hartutako neurriak antzemanen” III. ildo nagusikoa, honetan datzana “Jarduketak helburu du zentroen funtzionamendurako zenbait punturen egiaztapen tematikoa egitea, edo arlo jakin batzuetan horren erabiltzaileen arretarena”. Izan ere, jarduketa puntuala da, 2015ean jarraitzea egokia ez dena. Beraz, Nafarroako Gizarte Politikaren arloko 2015. urterako Ikuskapen Plana ezarri da.

    2015eko Ikuskapen Planak jarduteko VI ildo nagusi ditu. Horietako bakoitzaren barnean programak daude, non jarduketek irismen desberdina izanen baitute.

    1. eta II. ildo nagusiek erabiltzaileen eskubideekiko errespetua eta zentroen eta zerbitzuen funtzionamendua dituzte ardatza.

    2. ildo nagusiaren jarduketak ardatza du zentroen eta zerbitzuen funtzionamenduari edo jarduketari buruzko alderdi zehatzen gaineko ezagutza zorrotzagoa.

    3. ildo nagusiak jarduketak koordinatzen ditu Gizarte Zerbitzuen Erregistroarekin, hori eguneratuta edukitzeko, funtzionamendurako baimenekin bat.

    4. ildo nagusiaren jarduketak beste departamentu eta erakunde batzuekiko koordinaziora zabaltzen dira, bere eskumeneko gaiak direla-eta eragina dutenean gizarte zerbitzuen arloko zentro eta zerbitzuetan.

    5. ildoak, Gizarte Politiketako Departamentuan 2014rako ezarritako planekin bat, boluntariotza du bere jarduketaren ardatza.

    Azkenik, VII. ildoaren jarduketan ardatza da laguntza ekonomikoak jasotzeko eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatzea.

    Zentroei eta zerbitzuei egiten zaizkien ikuskapen arrunt eta tematikoekin batera, ofiziozko ikuskapenak eginen dira zerbitzuetan, haietan desadostasunak atzematen direnean baimeneko baldintzen eta erregistroko datuen artean. Ikuskapen horietan, dokumentazioaren errekerimendua edo zerbitzu horiek ikuskatzeko bisita egin daiteke.

    Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

    AGINDU DUT:

    1. Nafarroako Gizarte Politikaren arloko Ikuskapen Plana onestea, 2015. urterako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR