26/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, behin-behineko onespena ematen diona proiektu honi: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 5+500 KPtik (Ezkabako tunelen biribilgunea) 10+500 KPra bitartean (Olabeko zeharbidea)”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

131. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 16a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 26/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, behin-behineko onespena ematen diona proiektu honi: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 5+500 KPtik (Ezkabako tunelen biribilgunea) 10+500 KPra bitartean (Olabeko zeharbidea)”. N-121-A errepide arrunta da, eta interes orokorreko errepide gisa dago sartuta Nafarroako Errepideen Katalogoan.

Haren funtzionamendua eta bide segurtasuna hobetzeko asmoz, 2+1 motako errepide bihurtzea erabaki da.

Proposatu den diseinuarekin, ezin izanen da kontrako noranzkoko erreia erabiliz aurreratu, eta bidegurutzeetan baizik ezin izanen da ezkerretara biratu.

2019ko martxoaren 28an, arestian aipatutako proiektua jendaurrean jarri zen, ingurumen prozeduraren barruan. Jasotako alegazioak aztertu ondoren, teknikoki egokitzat jo diren aldaketa batzuk egin zaizkio proiektuari.

Amaieran aurreikusi den diseinuak ezaugarri hauek ditu:

–5+550 KPtik 7+000 KPra: hiri inguruko tartea da nabarmen. Proposatu da, noranzko bakoitzean bi errei eta erdibitzaile bat izanen dituen plataforma bat eraikitzea. Erdibitzaileak 2 m-ko zabalera izanen du, eta hesi metalikoa. Hasierako tarte horretan, gaur egun dauden hiru bidegurutzeak ezabatuko dira (NA-2517, NA-2552, NA-4210) eta biribilgune berri bat eginen da, NA-4210 eta NA-2552 errepideak lotzeko. Horrela, gatazka puntuak murriztuko dira.

–7+000 KPtik 8+000 KPra: definitu den eredu sekzioak bi errei ditu Irungo noranzkoan eta errei bat Iruñeko noranzkoan, baita 2 m-ko zabalera eta hesi metalikoa dituen erdibitzailea ere. Bide bazterrean, errepidearen bi aldeetara, jabeen zerbitzuko bideak eraikiko dira, 4 m zabalekoak, modurik izan ez dadin lursailetatik N-121-A errepidera zuzenean sartzeko.

–8+000 KPtik 8+900 KPra: bi biribilgune berri proiektatu dira, muturretan, norabide guztietara biratzeko aukera emanen dutenak. Ultzama ibaia gurutzatzen duten egiturekin bateragarria den sekzio bat jarriko da, horiek zabaldu gabe; hau da, errei bat noranzko bakoitzeko eta 1 m zabal duen erdibitzaile bat. Iparraldeko biribilgunearen ondoan, oinezkoentzako eta txirrindularientzako igarobide bat eraikiko da N-121-A errepidearen azpian.

–8+900 KPtik 9+450 KPra: trantsizio tartea. Jabeen zerbitzuko bidea izanen du ezkerreko bazterrean, N-121-A errepidearen enborretik hesi bertikalez bereizita. Zeharkako sekzioak errei bat izanen du noranzko bakoitzeko, eta 1 m-eko erdibitzailea.

–9+450 KPtik 10+440 KPra: Irunerako noranzkoan bi errei eta Iruñerako noranzkoan errei bat izanen dituen plataforma. Erdibitzaile batek bereiziko ditu bi noranzkoak; 2 m zabal eta hesi metalikoa izanen ditu. N-121-A eta NA-4212 errepidearen arteko bidegurutzea aldatuko da (Olaitzerako sarbidea), hirugarren errei bat sortuko baita, itxarote erreia, ezkerretara biratzeko. Bide bazterretan, errepidearen bi aldeetara, jabeen zerbitzuko bideak eraikiko dira, 4 m zabal izanen dituztenak, modurik izan ez dadin lursailetatik N-121-A errepidera zuzenean sartzeko.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta hark proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behineko onespena ematea eraikuntza proiektu honi: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 5+500 KPtik (Ezkabako tunelen biribilgunea) 10+500 KPra bitartean (Olabeko zeharbidea)”.

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari (eranskinean jaso da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea, hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Bidezkoak diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz, denbora horretan. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web orrian eta Ezkabarteko eta Olaibarko udaletxeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Ezkabarteko eta Olaibarko udalei, eta horiek premiatzea bakoitzak bere iragarki taulan argitara dezan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 1ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA“N-121-A ERREPIDEA, IRUÑA-BEHOBIA, 2+1 MOTAKO BIDE BIHURTZEKO PROIEKTUA, 5+500 KILOMETRO PUNTUTIK (EZKABAKO TUNELEN BIRIBILGUNEA) 10+500 KILOMETRO PUNTURA BITARTEAN (OLABEKO ZEHARBIDEA)”Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKAZk. JABEA ETA HELBIDEA DESJABETUTAKO EREMUA (m²) KATASTROKO DATUAK
Pol. Lurz. Laborea
OLAIBARKO UDAL-MUGARTEA
OL-01 OLABEKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRA 106 3 330A Ibarbasoa
OL-02 ARTETA ORRADRE, ELENA 923 3 327A Leh. alorra
ARTETA ORRADRE, CELINA
ARTETA ORRADRE, IGNACIO
ARTETA ORRADRE, ANTONIO
ARTETA ORRADRE, MARÍA CARMEN
OL-03 EQUIZA GURBINDO, AGUSTÍN 45 3 326A Larreak
EQUIZA GURBINDO, ELISA PAZ
EQUIZA GURBINDO, MARÍA LUISA
EQUIZA GURBINDO, JUAN ESTEBAN
EQUIZA GURBINDO, MARÍA CONCEPCIÓN
EQUIZA GURBINDO, PETRA JOSEFA
EQUIZA GURBINDO, MARAVILLAS
OL-04 LECUMBERRI OLAIZ, JUAN JOSÉ 32 3 325A Larreak
LECUMBERRI OLAIZ, MARÍA COVADONGA
LECUMBERRI OLAIZ, MARÍA CARMEN
LECUMBERRI OLAIZ, JUANA MARÍA
LECUMBERRI OLAIZ, JESÚS
OL-05 ARTETA ORRADRE, ELENA 421 3 324A Larreak
ARTETA ORRADRE, CELINA
ARTETA ORRADRE, IGNACIO
ARTETA ORRADRE, ANTONIO
ARTETA ORRADRE, MARÍA CARMEN
OL-06 BORIA ALTUNA, FRANCISCO JOSÉ 17 3 323A Larreak
OL-07 GURBINDO MARIÑELARENA, MARÍA ROSARIO 578 3 328A Leh. alorra
OL-08 FERNÁNDEZ ALDAZ, VÍCTOR 502 3 317A Leh. alorra
OL-09 GURBINDO MARIÑELARENA, MARÍA ROSARIO 467 3 316A Leh. alorra
OL-10 PASCAL SATRÚSTEGUI, JUAN ÁNGEL 4 3 313A Larreak
PASCAL SATRÚSTEGUI, JOAQUÍN
OL-11 GORRICHO LABIANO, MARÍA LOURDES 451 3 329A Leh. alorra
85 3 329B Elkorra
515 3 329C Leh. alorra
OL-12 LABIANO LARREA, JAVIERA 885 3 305A Leh. alorra
OL-13 LECUMBERRI OLAIZ, JUAN JOSÉ 86 3 304A Larreak
LECUMBERRI OLAIZ, MARÍA COVADONGA
LECUMBERRI OLAIZ, MARÍA CARMEN
LECUMBERRI OLAIZ, JUANA MARÍA
LECUMBERRI OLAIZ, JESÚS
OL-14 LECUMBERRI OLAIZ, JUAN JOSÉ 317 3 303A Leh. alorra
LECUMBERRI OLAIZ, MARÍA COVADONGA 40 3 303B Larreak
LECUMBERRI OLAIZ, MARÍA CARMEN
LECUMBERRI OLAIZ, JUANA MARÍA
LECUMBERRI OLAIZ, JESÚS
OL-15 LECUMBERRI OLAIZ, JUAN JOSÉ 253 3 332A Leh. alorra
LECUMBERRI OLAIZ, MARÍA COVADONGA 220 3 332C Larreak
LECUMBERRI OLAIZ, MARÍA CARMEN
LECUMBERRI OLAIZ, JUANA MARÍA
LECUMBERRI OLAIZ, JESÚS
OL-16 SÁNCHEZ LÓPEZ, FERNANDO 195 3 333A Leh. alorra
OL-17 ESQUIROZ ARTETA, MARÍA ISABEL 2.184 3 300A Leh. alorra
ESQUIROZ ARTETA, CRISTINA
OL-18 ESQUIROZ ARTETA, MARÍA ISABEL 1.154 3 335A Leh. alorra
ESQUIROZ ARTETA, CRISTINA
OL-19 PASCAL SATRÚSTEGUI, JUAN
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR