26/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez neurriak ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean berriro irekitzeko ostatuen eta jatetxeen lokalak, Normaltasun Berrirako Trantsizioko 2. fasean baimendutakoak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

118. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 2a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 26/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez neurriak ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean berriro irekitzeko ostatuen eta jatetxeen lokalak, Normaltasun Berrirako Trantsizioko 2. fasean baimendutakoak. Une honetan, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez ezarri ziren mugikortasuna eta gizarte harremana mugatzeko ezohiko neurriak pixkanaka murrizteko prozesua hasi da. Hala, 2020ko apirilaren 28an, Ministroen Kontseiluak normaltasun berrirako trantsizio plana onetsi zuen, eta bertan ezarri zituen normaltasun berrira egokitzeko parametro eta tresna nagusiak. Lau fasetan antolatutako prozesu horrek (0. fasetik 3. fasera) mailakatua izan behar du, eta beharrezko orientazio aldaketetara egokitzeko modukoa, datu epidemiologikoen bilakaeraren eta hartutako neurrien eraginaren arabera.

Trantsiziorako plan horren helburu nagusia da, osasun publikoa zainduz, eguneroko bizimodua eta jarduera ekonomikoa pixkanaka berreskuratzea, epidemiak herritarren osasunerako dakarren arriskua minimizatuz eta Osasun Sistema Nazionalaren gaitasunek gainezka egin ez dezaten.

Alarma egoeraren deklarazioaren ondotik ezarritako Espainia mailako zenbait murrizketa malgutzen ditu maiatzaren 16ko SND/414/2020 Aginduak, Normaltasun Berrirako Trantsizio Planaren 2. fasea aplikatuta. Agindu horrek 18. artikuluan xedatzen duenez, lokalean kontsumitzeko ostalaritza eta jatetxe establezimenduak berriro ireki ahal izanen dira (diskoteken eta gaueko aisialdiko tabernen lokalak izan ezik), baldin edukieraren ehuneko berrogei gainditzen ez bada, eta aipatutako aginduko 2.etik 5.era bitarteko paragrafoetako baldintzak betetzen badira.

Artikulu horren 6. apartatuak, maiatzaren 23ko SNDI/440/2020 Aginduaren bidez sartutakoak, xedatzen du autonomia erkidegoek, bakoitzak bere lurralde eremuan, aldatu ahal izanen dituztela bai 10. artikuluaren 1. apartatuan adierazitako edukiera ehunekoa (%40) bai eta maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduaren 15.1 artikuluan adierazitako atari zabaleko terrazak okupatzeari buruzkoa ere (portzentaje horiek ehuneko hogeita hamarretik ehuneko berrogeita hamar bitartekoak izan behar dira).

Une honetan, egoera epidemiologikoa etengabe hobetzen ari da Nafarroan, eta neurriak malgutzea eta jarduera ekonomikoa suspertzea ahalbidetzen du, betiere zuhurtzia, segurtasun eta zorroztasun printzipioak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR