26/2019 FORU LEGEA, azaroaren 26koa, zeinaren bidez kreditu-gehigarri bat ematen baita CENER-CIEMAT Fundazioa finantzatzeko

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ KREDITU-GEHIGARRI BAT EMATEN BAITA CENER-CIEMAT FUNDAZIOA FINANTZATZEKO.

ATARIKOA

CENER-CIEMAT Fundazioa irabazi-asmorik gabeko fundazio bat da. Haren helburu soziala da ikerketa zientifikoko jarduerak egitea, teknologia garatzea eta intereseko berrikuntzak sustatzea energia berriztagarrien sektorean. Fundazioaren patronatu-kideak honako hauek dira: Nafarroako Gobernua (%49), Estatuko Administrazio Orokorra (%49) eta Automozioa eta Mekatronika I+G Fundazioa (%2).

Bi administrazioen konpromisoa da ekarpen berdinak egitea CENER Fundazioaren funtzionamendu-beharrei kasu egiteko. Beharrak ikusita, erabaki zen Estatuak gastu arruntetarako eta langile gastuetarako ekarpenak eginen zituela, eta Nafarroako Gobernuak, berriz, maileguak amortizatzekoak.

2018ko abenduaren 11n, Patronatuak entitatearen 2019ko aurrekontuak onetsi zituen, non aurreikusita baitago ekitaldi horretan 6.324.884 euro egiten dituzten maileguak itzultzea.

Fundazioaren Patronatuak, 2018ko abenduaren 11n egindako bilkuran, onetsi zuen 2018-2021 Bideragarritasun Plana berrikustea. Plan horretan aurreikusita zegoen Nafarroako Gobernuak 4 milioiko ekarpena egitea urtero, maileguak amortizatzeko.

2019ko ekitaldiko gastu-aurrekontuan, “I+G+b Energia. CENER- CIEMAT Fundazioari funtsak ematea maileguen amortizaziorako” izeneko 820005-82100-7309-467300 partidan, horretarako aurrekontu-kontsignazioa aurreikusi da, hasiera batean 900.000 euroko kreditua duena.

Dena dela, Fundazio horrek helburu horretarako dituen beharrak 4.000.000 eurokoak dira. Hori dela eta, beharrezkoa da 3.100.000 euroko kreditu-gehigarri bat ematea.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta dagoen kreditua aski ez bada eta ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko duela Nafarroako Parlamentura, kreditu-gehigarri bat ematekoa. Artikulu horren 2. apartatuak ezartzen du foru lege proiektu horretan zehaztu behar dela zein baliabide diren egin nahi den gastu handiago hori finantzatuko dutenak, eta baliabide horiek edozein gastu programatako beste kreditu erabilgarri batzuk izan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR