26/2018 FORU LEGEA, abenduaren 13koa, 2018ko gastuen aurrekontuan 35.546.085 euroko kreditu berezia ematekoa, urriaren 10eko 19/2018 Foru Legean aurreikusitako inbertsio finantzarioki jasangarriak egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2018KO GASTUEN AURREKONTUAN 35.546.085 EUROKO KREDITU BEREZIA EMATEKOA, URRIAREN 10EKO 19/2018 FORU LEGEAN AURREIKUSITAKO INBERTSIO FINANTZARIOKI JASANGARRIAK EGITEKO.

HITZAURREA

Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onetsi zen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen bidez.

Foru lege horren I. eta II. Eranskinetan adierazita daude zein diren inbertsio finantzarioki jasangarrien kontzeptuan egin beharreko jarduketak, eta lehentasuna ematen zaie, horien artean eta orain, Toki Inbertsioen Planekoei eta Banda Zabalaren Plan Zuzendarikoei.

Ogasuneko Ministerioak nahitaezkoa den baimena eman duenez inbertsio horiek egiteko, bidezkoa da horien exekuzioari hasiera ematea 2018. urtea amaitu baino lehen.

Horretarako, 2018ko Gastuen Aurrekontuan aurrekontu partida berriak sortzea proposatzen da, eta ondoren horiek 35.546.085 eurorekin hornitzea guztira, kreditu bereziaren bitartez.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin den gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta aurrekontuan krediturik ez badago, Nafarroako Gobernuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko duela Nafarroako Parlamentura, kreditu berezi bat ematekoa.

1. artikulua. Aurrekontu partidak sortzea.

Aurrekontu partida hauek sortzen dira 2018ko Gastuen Aurrekontuan, ondotik ematen diren kodeekin:

PROIEKTUA ORG. E FUN. IZENA
070005 05530 6013 467903 IFJ 19/2018 FL Banda Zabalaren Plan Zuzendaria
781000 78310 7600 261611 IFJ 19/2018 FL Zoladura, sareekin
781000 78310 7600 261612 IFJ 19/2018 FL Zoladura, sarerik gabe
781000 78310 7600 261613 IFJ 19/2018 FL Udal ekipamenduak eraikuntzako araudi teknikora egokitzea
781000 78310 7600 456104 IFJ 19/2018 FL Hornidurako, saneamenduko eta euri uretarako toki sareak
781000 78310 7600 459104 IFJ 19/2018 FL Argiteria publikoa
781000 78310 7600 45A203 IFJ FL/2018 Une oro biztanleak dituzten lekuetarako bideak eta biziguneen artekoak
2. artikulua. Kreditu berezi bat ematea

Kreditu bat ematen da, 35.546.085 euroko zenbatekoa duena, zenbait jarduketa gauzatzeko, zeinak Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onetsi zuen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legetik eratorriak baitira, Toki Inbertsioen Planarekin eta Banda Zabalaren Plan Zuzendariarekin lotuta.

Kreditu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR