26/2017 FORU DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa. Honen bidez 2017. urteko “Vianako Printzea” Kulturaren Saria ematen zaie José Lainez jaunari eta Concha Martínez andreari.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, 1990ean, “Vianako Printzea” Kulturaren Saria sortu zuen, kulturaren edozein arlotan pertsona, talde edo erakunde jakin batek egindako lana aintzat hartzeko asmoz, dela sorkuntzan, ikaskuntzan edo ikerkuntzan, dela kultura hedatu eta sustatzeko lanetan.

Nafarroako Kultura Kontseiluak erabaki du 2017. urteko “Vianako Printzea” Kulturaren Saria José Lainez jaunari eta Concha Martínez andreari eman dakiela proposatzea Nafarroako Gobernuari, haien baitan biltzen diren merezimendu nabarmenengatik.

José Lainez eta Concha Martínez koreografo eta dantzariek berebiziko bultzada eman diote dantza garaikideari Nafarroan eta Estatu osoan. Aitzindariak izan ziren beren ikuspegi artistikoarengatik, zeinak oinarri baitauka gorputzak espazioarekin duen erlazio esperimentala eta probokatzailea. Inspirazio iturri izan da dantza garaikideko dantzari eta sortzaileen belaunaldi batzuentzat.

Yauzkari dantza garaikideko taldea sortu zuten Nafarroan 1980. urtean. Hainbat sari jaso zituzten harekin, eta lortu zuten agertokietan proposamen artistiko berri bat erakustea, apurtzailea, probokatzailea eta abangoardiakoa.

José Lainezek eta Concha Martínezek hainbat konpainiatan egindako sorkuntzak maila nazionalera eta nazioartekora iritsi dira. Bost urtez Amsterdamgo Het Nationale Balleteko dantzari izan ziren, XX. mendeko 60ko hamarkadan, garai hartan erdialdeko Europan garatzen ari ziren abangoardietan parte hartu zuten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR